"Garai bateko Euskal Herria ekarri dut, nik bizita bezala"

  • Bartolo Aierbek 90 urterekin kaleratu du Auspoarekin «Zaarrak berrituz» bigarren liburua


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

«Zaarrak berrituz» liburudendetan dugu jada. Zer esango zenioke liburua erosteko asmoz dabilenari?

Garai bateko Euskal Herria du liburuak gaia; haren testigantza eman nahi izan dut. Gertaerak nik bizi izan ditudan bezalaxe kontatzen ditut. Oraingo bizimodutik oso urrun izan arren, Euskal Herria ezagutu nuen bezala idatzi dut, euskara erraz eta garbian.

91. urterako bidean bizkor ikusten zaitugu. Zein da adin horretara hain osasuntsu eta oroimen argiz iristeko sekretua?

Pentsamendu justuak eduki behar dira buruan, ahal baldin bada gutxi. Oroimen ona izateko burua gauza xelebreekin bete behar da, bertsoak kantatuz edo errezatzen lortzen dut nik hori. Asko abesten dut. Garrantzitsua da baita ere, otorduetan ez asetzea; hau da, beti gose pixka batekin gelditzea.

Duela 8 urte idatzi zenuen zure memoria liburua: «Nere mundualdia». Hartan bertso asko jaso zenituen eta buruz hainbat bertso dakizkizula kontuan izanik, ez al duzu inoiz bertso bildumarik kaleratzea pentsatu?

Batzuk eskuz idatziak ditut. Denak artzain ibili nintzen garaian ikasitakoak dira. Semeari batzuk eman nizkion baina ez ditu ikasi nik idatzitako guztiak. Orain zenbait grabatzen hasi naiz, lagun batekin, bertso zahar asko baitakizkit; liburu koskor bat betetzeko adina, inork ez dakizkinak gainera. Nik uste, meritua denak buruz jakitea dala, ez liburu batean idatzita izatea.

Hainbeste bertso ezagututa kantatu al duzu sekula plazan?

Ez dut bertsoak kantatzeko balio. Lagun artean ibili naiz, jaietan eta afaritan, baina ez ez dut ausardiarik izan bertsoak botatzen ibiltzeko, tonto samarra izan naiz beti.

Bertsolaritza asko aldatu da, gazte asko dago orain, emakumeak tartean. Jarraitzen al duzu egungo bertsolaritza?

Euskarak ez du bertsolariak eta trikitilariak bezain gauza politik, euskarari bizitasuna eman diote. Lehen asko ibiltzen nintzen bertso afaritan baina orain gutxi jarraitzen dut. Gustatzen zaizkit, gazte asko indartsu datozela badakit, eta emakumeak zergatik ez dira ba bertsotan arituko? Lehen ere bazeuden emakume bertsolariak. Ongi gogoratzen dut Pello Errotaren alabaren bertso bat. Plazako tertulia horietako batean mutil bat Errotaren alaba tentatu nahian zebilen eta zera bota zion: Aditu ezazute nere abisua/ pertsona izatea horren berritsua/ soltera izatea al dik prezisua/ lehen usatu bagera badik zerbitzua/.

Zergatik hasi zinen idazten hain berandu?

Ez dakit niregana nola etorri zen hori. Hasi nintzen eta gero jarraitzeko grina sartu zitzaidan. Lehenengo liburua bukatuta, buruan oraindik gauza asko nituela ikusi nuen. Nireak idatzita zeuden baina besteenei buruz ere asko nekien, eta semeari bigarren liburua idazten hasiko nintzela esan nion.

Bizitzan aurre egiteko aholku asko ematen dituzu «Nere mundualdian».

Aholku asko du bai, badu santu baten tankera puskabat. Gizon batek galdetu zidan: Hik hor jarritako guztiak egiten al dituk? Nahi bazituen egiteko eta ez bazuen nahi ez egiteko erantzun nion. Ixil-ixilik gelditu zen.

Maitasuna ez dagoen tokian ez dagoela ezer diozu «Nere mundualdian»; bizitza asko maite al du Bartolo Aierbek?

Bizitzan asko sufritu dut nik, baina behartsua izanagatik zuzen jokatuz gero beti aterako zara aurrera: pobre baina inora joateko lotsarik ez. Inguruko guztiak asko maite ditut eta beraiek asko maite nautela ikusten dut. Oso garrantzitsua da hori zoriontsu izateko. Beste mundurik baldin bada, geroko atsedena iritsiko zaidala espero dut. Poza gauza askorekin daukat, liburuak kaleratzeak poza handia eman dit, baina betiko atsedena izango dudanaren poza ere badut.

Bizipoza baduzu, bizkor zabiltza... nola igarotzen duzu eguna?

Ohean asko egoten naiz, gustukoa dut hori. Besteak baratzean nola aritzen diren ere ikusten dut, oraindik baita gauzak irakatsi ere. Eguna aisa pasatzen dut. Egunkariak asko irakurtzen ditut, oraingoz gainera ez dut betaurrekoen beharrik izan. «Euskaldunon Egunkaria» oso gustukoa dut, baina gaurko gazteak «Euskaldunon Egunkaria» irakurri ere ez duela egiten iruditzen zait. Euskarazko prentsa gehiago irakurri beharko luke euskaldunak. Oraingo gazteak nahiago du diskotekan dantzan ibili edo telebistari begira egon.
Gaurkoari kasu egitendiozu beraz. Zer iruditzen zaizkizu gizartean izandako aldaketak?

Denbora bateko errespetorik ez dago eta ez dakit ez ote den betirako horrela izango. Jendeari bizimodua narraztu egin zaio eta oraindik asko sufritu beharko du. ETA zorionekoa ala zoritxarrekoa, ez dakit zer den, sortu zen. Eta gero, oraingo jendeari ikusten zaiona, nagusi izateko nahia da baina guztiek ez dakite ondo agintzen. Agintzen ari diren askok diruagatik egiten dute. Eta nazka ematen du, bestalde, bertako kontuak ezin konpondu eta urrutiko kontuez arduratu beharrak.


IXIAR ROZAS


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude