"Lan ulerterrazagoak egingo nituzke baina hizkuntzak menperatzen nau"


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Azal iezazkiguzu «Tigre ehizan» zure azken liburuaren nondik norakoak.

Denbora berean gertatzen diren bi istorio datoz eleberrian, bata Venezuelan kokatua eta Lapurdin bestea. Espainiako Gudaren ondorioz, aita-semeak erbestera aldegin behar dute. Batek Venezuelarako bidea hartu du eta bestea Lapurdin gelditu da. Ez dute elkarren berri eta 1944ko abuztuaren hasieran zerbait gertatzen zaie biei. Egun bakar batean gertatzen da dena.

Istorio berria asko aldentzen da «Ur Uherrak»en kontatu zenuenetik ala elementu amankomunak dituzte?

Ez dut uste elementu amankomunik dagoenik, eta hala balitz nahi gabe etorri dira. Egia da, liburua bukatu eta gero ohartu naizela zenbait gauza antzeko jo daitezkeela; erbestearen gaia, esaterako, bietan ageri den giltzetako bat da.

Liburu honetan erbesteaz idatzi nahi nuen baina bereziki nongotartasunari buruz; euskaldunok oso barnean dugu nonbaiteko izate hori. Guztiok lurra behar dugu oin azpian eta, batez ere lur horren partaidea sentitzea.

Herriminaren gaia agertuko zaigu berriro ere. Beharrezko eta positiboa den zerbait al da?

Ezin izango nuke gizarte honetatik urrun bizi; askotan, Iruñeatik at ere ezingo nukeela bizi pentsatu dut, ezta Ensanchetik kanpo ere. Gai honen inguruan hausnarketa egin nahi izan dut eta hori pertsonaietan islatzen da, batean bereziki: Venezuelan dagoenak erabaki bat hartu behar du, bere tokia zein izango denaz. Lapurdin dagoena, berriz, haur bat da eta hangoa sentitu nahi du, nahiz eta jendeak kontrakoa esan. Egoera kontrajarri hauek aztertu ditut.

«Ur Uherrak» liburuarekin goia jo zenuen, liburu berriarekin bide beretik jarraitu duzu?

Inolaz ere ez. Hau eleberriska da, 80 bat folio izango ditu, besterik ez. Ez dut esango jolasa izan denik, denbora hartu dut horretarako, baina beste gauza bat da. Ez dakit oso ongi nola definitu: narrazio luzea ala eleberri laburra.

Azken urteotan Nafarroan literaturgintza arloan Nafarroako idazleak duela urte batzuk pentsaezina zen maila erakusten ari zarete, bai kalitate aldetik eta baita kopuru aldetik ere. Nafarroako literaturgintzari zer deritzozu?

Duela hamar urte inork ezin pentsa zezakeen horrelako mugimendua egonen zenik. Arlo guztietan gertatzen ari da: baditugu narradoreak, poetak, antzerkigileak eta saiogileak. Euskal literaturaren historian sekula ez da horrelakorik gertatu, inoiz ez bezalako mugimendua dugu. Honekin batera jarrera desberdina sumatzen da, aberastasuna.

Aberastasun hori nafarrrera egiten ari den aportazioan ere nabari ahal da?

Emari hori oso garrantsitsua izaten ari da, ez Nafarroan soilik, baita kanpoan ere. Nafarroan erabiltzen dugun espresioren bat nafarra ez den idazle baten lanean ikusten dudanean neuri buruari zera esaten diot: zerbaitetarako balio du egiten ari garena. Hori ezinezkoa zen orain hamar urte; normaltasunarena horri lotuta dago.

Orain zorionez ez da albiste nafar batek zerbait euskaraz idatzi izatea; gaur hori ere normaltasunez hartzen da. Urtero zerbait ageri da, bereziki poeten lanak. Eta pozgarria da idazle horietariko batzuk kontuan hartuak garela jabetzea. Ez dut esango lehen mailakoak garenik baina egungo euskal literaturgintzak aintzat hartzen da gure lana. Hemen zeozer bada, nahiz eta honela gertatzearen arrazoiak zeintzuk diren ez jakin.

Alde horretatik zu izan zintezke Nafarroako literaturaren adibide garbiena, batez ere erabiltzen duzun hizkuntza motagatik.

«Ur uherrak» plazaratu zenean norbaitek gipuzkeriaren kontrako liburutzat hartu zuen eta hori ez da horrela. Gertatzen dena da, ezin dudala imaginatu liburu hori beste modu batez idatzita. Liburu berrian saiatu naiz hizkuntza estandarra edo arruntagoa erabiltzen baina ezin izan dut.

Oso hizkuntza zaila darabilzula egotzi izan dizute. Ados al zaude?

Ez dut esango nire idazteko era erraza ala zaila denik. Idazten hasi nintzelarik gazteentzako zenbait liburu egin nahi nuen, baina ezin nuen hizkuntza erraza erabili, azkenean hizkuntzak bere legea ezartzen du, hizkuntzak menperatu egiten nau. Argi dago hizkuntza maila diferenteak daudela eta zenbaiti nire idazkera oso zaila suertatuko zaio, baina horrelakoak beti izango dira.

«Tigre ehizan» bi pertsonaiak bizkaitarrak dira baina oso leku ezberdinetan bizi dira. Zer nolako hizkuntza mota erabili duzu narrazioa garatzeko?

Oso hizkera mota desberdinak erabili ditut narrazioan. Aitari dagozkion pasarteak bizkaieraz daude eta semeari dagozkionak, aldiz, oso lapurteratuak. Elkarrizketa batzuk euskara batuan dira, oso ortodoxoa gainera, eta beste batzuk bizkaieraz, lapurteraz eta bateren bat behenafarreraz.

Eta bizkaieraz nola moldatu zara?

Ongi, baina aholkulariak izan ditudala esan behar da. Ez dut arazo handirik bizkaierarekin, bizkaieraz aski normal mintzatzen naiz. Nafarra naiz eta aita ere Nafarroakoa dut, baina aitita bizkaitarra nuen. Han familia daukat eta normalean haiekin bizkaieraz egiten dut.
Gobernu berriaren euskararekiko politikaz zer diozu?

Hemen UPN egotea beti zama izanen da. Hori itsuak ere ikus dezake. Zenbaterainoko gauzak egin daitezken ez dakit; UPNk hautatu behar du euskaldunekin liskarra edo nolabaiteko bakea nahi duen. Azken urteotan bakea izan da, handiegia nire ustez, baina bake erosia. Dirulaguntza batzuk banatu dira eta horren truke lortu dute bakea. Kultura gunean ere sobera banatu da. Ikastolekin ere, adibidez, ez da liskar girorik izan, baina mundu hori ere normaltasun batean sartu delako edo.

Hala ere kexuak eta arazoak izan dira...

Dirua norekin bilakatu da liskargai? AEKrekin eta euskalduntze eta alfabetatze mugimenduan dabiltzanekin. Gobernuarekin hasarretzen gara diru falta dagoenean. Baina arazoa ez da diru falta soilik, jarrera bat da. Hiruko Gobernuarekin borondatea bazen, oso nolabaitekoa, baina orain ez dago. Zabaltzen hasi ziren bide lotsati horiek ez dakit segidarik izanen duten. Azken batean UPNren hautua da.


XABIER CARRILLO


Azkenak
Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Eguneraketa berriak daude