"Maratoilari ona izateko, berekoia izan behar du korrikalariak"


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zenbat kilometro egingo dituzu gaur korrika?

Goizean hamazazpi bat egin ditut eta gaur arratsaldean sailak egitera noa, horrela abiadura puntua lantzeko (mila metroko hamabi sail). Gutxi gora-behera nire eguneroko erritmo normala hogeita hamarretik gora kilometro egitea izaten da (berrehun bat astean) maratoi baten prestaketan nabilenean.

Horrenbeste kilometro eta egunero paraje berdinak ikusten ez al zara nazkatzen?

Zorionez, alde horretatik gasteiztarrok aukera zabala dugu; Pradoko parkera batzutan, Mendizorrotzara, edo Olaitz mendira, zirkuitu ugari eta ezberdin asko dago hiri ingurunean.

Zerk bultzatu zintuen iraupen luzeko lasterketara?

Eskolan gehiago futbolerako joera nuen, baina agian bakarkako kirolak atseginagoak ditudalako, atletismoan aproba egin eta horrelaxe hasi zen nire bizimodu hau. Bakarkako jardunak ez dizu iruzurrik egiten; izan ere, lortutako garaipenak zeureak bakarrik dira eta, era berean, izaera gogorrekoa izan behar duzu, porrotak ere zuk `jan' behar izaten dituzu-eta.

Asfalto gaineko korrikalaria izan aurretik krossean eta pistan ibilitakoa zara.

Krossean gehiago. Halabeharrez, Euskal Herrian jaiotakoa izaki, bertan sona handiko handiko probak antolatzen baitira, munduko onenak: Lasarte, Elgoibar, Laudio... Lasterketa hauek oso maitagarriak dira ikuslearen berotasuna gertutik sentitzen duzulako. Hemen krossek eta ziklo-krossek betidanik arrakasta handia izan dute, hain zuzen ere, hemen kirola beste era batetan jarraitzen delako.
Pistan aldiz, bakarrik zaude, zu zeu eta lekuko eta epailetzat, kronoa. Horrez gain, pista etengabeko erritmo altua mantentzen duen atletarentzat den bitartean, krossa nire ezaugarrietarako askoz egokiagoa zen; guk esan ohi dugunez, diesel motorea dugunontzat eginak daude.

Krossak betidanik tradizioa izan dute Euskal Herrian; maratoiak, aitzitik, nekez antolatzen dira, zergatik?

Donostiako maratoiarekin adibide esanguratsua daukagu. Edozein kirol ekitaldi antolatzeko aparteko ahalmena eta seriotasuna frogatua du: hor dago Tourra, datorren urtean munduko txirrindularitza txapelketa eta abar. Atletismoaren munduak aukera paregabea galdu zuen maila handiko maratoi bati segida emateko, hain zuzen ere, duela gutxi jokatu zen munduko maratoi kopa. Hartan Nerurga ingelesak irabazi zuen eta marka ere ez zen txantxetakoa izan, 2-10-01, alegia. Eliteko atletek ondo asko dakite Donostiako zirkuituaren ibilbidearen samurtasunaren berri eta marka oso onak egin daitezkeela, baina nire ustetan urte hartakoa edizioak emandako sona ez zuten antolatzaileek erabiltzen jakin eta ondorioz, zoritxarrez, ekonomi kudeaketa oker baten erruz, goi mailako lasterketa bat antolatzeko abagaduneak ihes egin dio.

Eta gainontzean maratoirako aparteko zaletasunik sumatzen al duzu?

Bistan dago. Korrikalari herrikoi asko dago. Bai hemen Mendizorrotzan edota Anoetan entrenatzen izan naizenean korrikalari andana bat ikusten da, egunero kilometroak irensten dabilena. Apalanta, Asier Zarraga... presarik gabe, baina badatoz. Geure tiraldiari begira, Euskal Herrian luza gabe maratoilari berriak sortuko dira.

Hogeita hamar urte zenituela maratoira pasa zinen. Nolatan?

Erabaki horretan Sabino Padilla nire mediku eta aholkulariak zer esan handia izan zuen. Aspalditxo zerabilkien maratoilari ona beharko nukeen ustea eta, hala, Bartzelonako Olinpiadetan 5.000 metrotan finalean ez sartzeak eragin zidan sumindura tarteko, azterketa fisiologiko batzuk egin zizkidan eta, itxura denez, maratoilari baten bete-beteko emaitzak eman omen nituen. Erronka gogorrari tankerako neurgailua zegokion eta aurretik erreferentziarik izan gabe Helsinkiko maratoian parte hartu nuen eta hiru minutuko aldea atera nion bigarrenari.

Kilometraian jauzi handia izan arren, berehala egokitu zinen distantzia berrira.

Ez pentsa; dena aldatu beharra zegoen. Korritzeko era hasteko, zangoak zoluaren arrastotik gertu behar dute pausoan azken metrotara indarrez ailegatzeko; lehia ere guztiz ezberdina da estrategiak garrantzia handia duelako eta, jakina, entrenamenduetan ere kilometro kopurua handiagoa da, errekuperatzeko kasik gelditu gabe.

Makina bat aldiz entzuna izango duzu, iraupen luzeko korrikalariaren bakardadea. Zer da hori?

Egia esango badizut, nire zainetan sentitu dut Atlantako Jokoak prestatzen hasi nintzenetik. Entrenatzen ari zarela urrezko dominarekin amesten duzu, ilusioz gainezka, zangoak inoiz baino arinago dauzkazu. Atlantatik bueltan, galdutakoa ahazten saiatzen zara eta ezina nagusitzen da burmuinetan, abuztuaren hiru hura kirol bizitzaren egun seinalatu eta markatu bat delako; irabazteko hautagaitzaren zorrak jan zaituela konturatzen zara eta hala ere biharamunean beste hogeita hamabost kilometro egin beharra gogorra da oso. Baina maratoilari ona izateko berekoia izan behar da.

Atlantako maratoiaren bezperan behin eta berriz zeure zangoak urrea balio zutela esaten entzun genizun. Atrebentzia, harrokeria, handinahia... zer zen hura?

Harroputzaren planta eman beharra zegoen. Kontuan har ezazu ordurako Europa eta Munduko txapelketak irabazita neuzkala eta urteko markarik onena ere nik lortutakoa zela. Alde batetik, neronek irabazteko gauza nintzela sinetsi nahi nuen eta bestalde, psikologikoki arerioei urduri jartzeko intentzioz esan nituen esandakoak. Baina, nonbait, Hego Afrikan kirol aldizkaririk ez zuten irakurri.

Beraz, Atlantako maratoia kenduezineko arantza duzu.

Dena oker atera zitzaigun. Hasi orduko Diego Garcia, bareak jota atzean geratu zen. Arazo fisiko batzuek besteon adinako prestaketa egitea galerazi zioten eta nire ustez egun horretan zer moduzko gorputzaldia izango zuen ez jakiteak urduri jarri eta trabatu egin zuen. Hango giro bero eta hezeak ez zigun mesederik egiten eta irakurketa asko egin ostean, korearrari ez segitzen huts egin nuela iruditzen zait. Podiuma hain gertu ikusi eta laugarren postuan iristea kolpe latza izan zen. Jokoen historian postu horrek azkenaren balio berbera izango du, zoritxarrez.

Sidneyn lau urte barru izango dira hurrengo Jokoak. Izango al du Martin Fizek beste aukera bat?

Ez da erraza galdera horri erantzutea. Sabino Padilla eta biok, hara begira planifikatu ditugu gure entrenamenduak baina lesioak direla, adina ere bai... batek daki zertarako gauza izango naizen! Hala ere, Carlos Lopes txapeldun handiak hogeita hamazazpi urte zituela irabazi zuen Olinpiadetan eta hurrengo urtean munduko marka hautsi zuen. Orain bezala entrenatzeko gogoek dirauten bitartean...

Helsinki, Korea, Rotterdam, Goteborg...eta orain azaroaren 3an New Yorkera. Irabaztera?

Ez da samurra izango. Atlantatik hiru hilabete pasa dira eta oraindik hartako esfortzuaren aztarnak gainditu ezinik nabil. Entrenamendu gogorrak ez ditut behar bezala errekuperatzen eta sarritan nekearen eraginak zalantzak sortzen dizkit. Azken bolada honetan maratoi erditan bikain ibili naiz, Luxenburgon, esate baterako, duela pare bat aste Espainiako Estatuko marka berria ezarri nuen. Hasierako indarrean ondo nabil, baina hogeita hamabosgarren kilometrotik aurrera nire gorputzaren erantzunaz kezkatuta nago.

Aipatu duzunagatik, ez al litzateke hobe hurrengo baterako uztea?

Beranduegi. Konpromezuak betetzeko sinatzen dira eta geure karrera hain da laburra, ezin dugula agindutakoan huts egin. Gainera, maratoilari batentzat, Munduko Txapelketa eta Olinpiada kenduz gero, lasterketa garrantzizkoena da New Yorkekoa. Saritan ez du parekorik. Zifra asko entzun ditut baina, nik dakidanez, managerrak esanda, New Yorken marka on bat eginez irabazten duenak berrehun mila dolar eskuratuko lituzke.

Aberasteko moduan, beraz.

Teoria hutsa. Nire egoera fisikoaz arduratuta nabilela eta ibilbidea ez da marka on bat egiteko aproposena. Azken zazpi kilometroak aldapan gora, hain justu, Central Park famatu horretan sartzen zareneko puska hori itolarrian suertatzen omen da. Nik 2-08-25 dut eta New Yorkekoa, duela zazpi urte Juma Ikangaa tantzaniarrak jarri zuen 2- 08-01. Munduko errekorra, aldiz, niretzat garestiegia da; 1988.ean Belayneh Dinsamo etiopiarraren markak (2-06-50) luze iraungo du. Nagoenean egonda, New Yorkeko maratoia irabazteak asebeteko ninduke.

Bertan izango dituzun arerioen berri ba al duzu?

Onentsuenak izango direla seguru. Oraindik mexikoarren partaidetza zehaztu gabe dago, baina afrikarrak badakit ordezkaritza oparoa dakartela eta hauekin ezaguna izan ala ez ez dago fidatzerik; egun ona izanez gero, edonork egurra eman diezaizuke. Garbi dago gutxienez hogeita hamabosgarren kilometrorarte ez zaidala beltz lagun koadrilarik aldamenean faltako.

Urrutirago begira, zeintzu dira datozen urteetarako egitasmo nagusienak?

Geure karrera nahi baino azkarrago amaitzen da eta, jakina, etekina atera beharko zaio. Nire ustez oraindik bi urte on gelditzen zaizkit, gorantza egiteko modukoak eta ahalik eta ondoen aprobetxatu nahi ditut. Helburuak pilatzen zaizkit eta irtenbideak ematen hasi beharra dago. Nolanahi ere, aurten gorputza gehiegi zigortu dut. Seul, Atlanta eta orain New Yorkekoa urte berean gehiegitxo dela deritzot eta horregatik maratoien hautaketan zuhur ibili behar dut. Izan ere, datorren urtean bi maratoi baino ez ditut korrituko, hirugarren bat kaltetarako litzatekeela konturatu naiz eta.

Alde batetik, diru arloari begiratzea ezinbestekoa da, baina, bestetik, nire ametsa, bi ordu eta zortzi minututik jaistea da. Datorren urteko martxoan Tokioko maratoian parte hartzea aginduta daukat, baina bestea Berlinen egitea gustatuko litzaidake. Antonio Serrano eta Abel Antonek orain dela hilabete eskas marka bikainak lortu dituzte han, eta Diego berak ere hara joateko gomendatu dit. Egun ona izanez gero, 2-07-45era inguratzeko gauza naizela uste dut.

 

MARTIN AGIRRE


Azkenak
Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


Gasteiz Anitza sortu dute, auzoetako arazoak integrazioaren bidez konpontzeko

Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]


2025-03-25 | ARGIA
Kaleratze arriskuan dago 40 urtez elikadura burujabetza landu duen Bizkaigane proiektua

Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]


2025-03-25 | Euskal Irratiak
Giza-kate bat Baionan, arrazismoaren eta faxismoaren goititzearen kontra

Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Ehun mugimendua desegingo da, independentziari buruzko mozioa erregistratu ostean 101 udaletan

Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]


2025-03-24 | ARGIA
Akordio batetik urrun, hezkuntza sindikatuek bost greba egunetarako deia egin dute

Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]


Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


2025-03-24 | Uriola.eus
“Lasterka askatasunera” bueltan dator

Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.


Eguneraketa berriak daude