“Nola edo hala maitatzen segitu behar eta poesia izan da modua”

  • «Hemen gauak lau ertz ditu» Mikel Ibargurenek kartzelan idatzi eta Susak dakarren liburua


2007ko otsailaren 21ean
Argazkia: Gari Garaialde.
Argazkia: Gari Garaialde.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Liburuaren hitzaurreak dio, Ibargureni mundu afektiboarekiko sortu zaion distantzia hori gainditzeko saioa jo litekela «Hemen gauak lau ertz ditu»...

Adituek diotenez, haurrek, jaiotzean, itzal edo espektro bat ikusten dute. Ez dute ama edo zein den ikusten baina babesa sentitzen dute eta itzal horrek aldegitean nigarrez hasten dira. Nirea berdintsua izan da. Espetxeko giro arrotzean, gogortasun horretan, pixkanaka ausentziak eta distantziak sakontzen joaten dira eta babes hori behar izaten da. Espetxean zure ingurune fisikoa, lagunak, galdu egiten dituzu eta poesiarekin hutsune horixe betetzen saiatu naiz. Zilbor-heste baten modukoa izan da, bereziki nire neskalagunaren ausentzia estaltzeko.

Ausentziak eta distantziak tonu ezkorra dakarkiote idatzitakoari?

Badu ukitu malenkoniatsua, baina ez nuke ezkorra denik esango, ez naiz sekula ezkor sentitu. Muga handia sentitu dut, Kontxi nire neskalaguna ezin ikustearekin. Beste kasu batzuk badira gutxienez alde fisiko hori badutenak, baina nik hori ere ez. Baziren uneak, nire neskalaguna soilik gutunez ezagutzen nuelaren inpresioarekin. Tristezia eragiten zuen horrek noski eta hori bideratzeko, kanalizazio baten modukoa izan da poesia baina sekula ez ezkortasunetik; malenkonia konstruktiboa izan da.

Neskalagunaren ausentzia da liburuaren abiapuntu baina liburua ertz ezberdinetan dago zatituta: Lau ertz gauko; lau ertz arrotz; lau erretz hango; eta lau ertz haraindi. Azalduko al zenizkiguke?

«Lau ertz gauko», poema bakarra da. Gehienbat gauean idatzi izan baitut, isiltasunean. Oso estresagarria da espetxea; etengabe ateak itxi eta irekiz. Eta gaua beti nire aliatua izan da. Gauean gorde izan naiz. Hori liburuan konstante bat da.

«Lau ertz arrotz», arroztasuna delako beste oso sentimentu indartsua. Espetxean adaptatu arren, ez zara sekula ohitzen, ez da komeni ere. Edozein huskeria nahikoa izaten zen ni ez nintzela mundu hartakoa ohartzeko.

«Lau ertz hango»k oroimena esan nahi du eta horretan tajutzen da: neskalagunarekin bizitako une batzuk, herriko kale batzuk...
Eta, «Lau ertzen haraindi»n, berriz, poesiaren barru barruan sentitzen naiz. Zenbaitetan ez nintzen ez espetxean ez inon sentitzen, poesiaren barruan baizik. Egunak pasa izan ditut papera mahaitxoaren ondotik burua altxa gabe.

«Olaturik gabeko lurralde batean naiz», diozu. Barea da erabat?

Argi eta garbi. Olatua eta itsasoa mugimendua dira, baina ni horretatik urrun nago. Nahi eta ezina da. Ez daukazu hartueman fisikorik ere maite duzun lagun horrekin. Neskalagunaren ausentziatik hasi eta gainontzeko arloetara zabaltzen joaten da hutsunea. Batzuetan denboran murgiltzen zara baina ez dakizu aldaketarik izango den. Intxaur azal baten barruan bazeunde bezala, limitera iristen ariko bazina bezala; ez dakizu zer datorren, ez daukazu etorkizunik, denbora bakarrik ikusten duzu: denbora, denbora eta denbora.

Ihes egiten duen denbora ala geldirik dagoena?

Bolada batean igarotzen da baina denbora geldirik dago, espaziala balitz bezala; oso berezia. Beti hor dago, ainguratuta.
Espazioaz, berriz, beste esaldi hau idatzi duzu: «Kosmologoek unibertsoa etengabe hedatzen doala diote baina hemen unibertsoa zapata kaxa batean kabitzen da».

Fresnes oso berezia da, txiki-txikia eta patioa ere berdin. Zenbaitek goran burni zerrak zituzten, kaiolak ziren. Espetxearen egituraren inguruko aipamenak ere behin baino gehiago ageri dira liburuan. Agian, azkena egon naizen espetxean, Soto del Realen, ez zitzaidan otuko hori idaztea, baina Fresnesgo mundu zerratu horretan... Ordutegia ere hain zen mugatua, goizean ordu t'erdi patioan, arratsaldean beste horrenbeste eta kitto. Gainontzeko egun osoa ziegan. Espetxea gainera zahar-zaharra da: ez dago iharduerarik, ez du instalaziorik... Ez nuen espazioa sentitzen.

Eta hortik «bidea ibiliz egiten dela erraz da esaten baina hemen bidea idatziz egiten da, hemen ez baita libertaterik»? Aterabiderik ez dagoela dirudi...

Hasierako hilabeteak aise igarotzen dira, baina ondoren denbora sentitzen hasten zara eta horrekin batera ausentzia horiek azaldu egiten dira; idazteko beharra sentitzera arte, gehienbat maitatzeko beharra. Nola edo hala maitatzen segitu behar nuela erabaki nuen. Gainera neskalagunarekin hartueman fisikorik ere ez neukan eta poesiak maitatzeko beste era bat eman zidan.

Akaso sentitzen nuen kontraesan handiena, gauzak hurbil bezain urrun sumatzen nituela. Leihoa mundua ikusteko era bat zen, ihes egiten laguntzen zidana, askatasunerako bidea. Leiho soila baino gehiago izan da. Bai, hortxe bertan ikusten nuen kalea, erritmoa... baina era berean hain urrun...

Etorkizunarentzat aukerarik uzten duzu?

Barne barnean bai. Poesia hori izan da. Behar bada zeuk ere ikusi nahi ez duzuna, aitortu nahi ez duzuna, atera egiten da poesian. Esaterako, Fresnesko espetxea gehiegizkoa izn da. Bolada batzuetan arnasa hartzeko ere zailtasunak nituen, erdi klaustrofobia edo. Poesia itolarri hartatik ateratzeko modua zen.

Eleberri edo beste jeneroek ematen ez dutena?

Badaude aldeak. Poesiarekin sakonago iristen zara zeure barnera; biluzia da. Eleberriak lan gehiago du. Zeure barne sentipenak azaltzen dituzu baina kateatuta behar dute eta esparru batean sartuta. Gainera pertsonaia gehiago daude. Buruarekin gehiago landutako jeneroa da; poesia, aldiz, barren barrenetik datorkizun zerbait.

Lehen zeure buruaz ezagutzen ez zenituen sentimentuak aurkitu dituzu idaztean?

Deskubrimendua izan da. Poesia beti izan dut gustuko, Sarrionandia... baina idaztearena berria da eta barne prozesua izan da: lehenbizi bakarrik sentitu nintzen eta ondoren neuri buruari galdezka hasi. Itsas ondora joatea bezala da.

Liburuan bertan lehenengo poesiak nahiko biluziak dira. Pintzelada hutsak, burura etorri eta grabatutakoak, baina denboraren harian irakurri ere egin dut eta pixkanaka trinkoagotzen joan da. Hasieran ez neukan helbururik. Ez nekien liburu bat egiteko adina literatur baliorik zuenik. Askoz ere geroago joan da gorpuzten balio hori eta hortik egitura bat emateko nahia etorri da.

Bizi izandako egoera berezi horrek eragindako sentimentuetan oinarrituta idatzi duzu lehen liburua; orain aske zaude, ertzik gabe...

Orain ez nuke ziurrenik gauza bera idatziko. Ez nukeen horrelako hutsunerik sentituko. Fresnesko espetxe ilun hartako egoera ere ez dago orain. Gustatuko litzaidake lehen liburu hau beste zerbaiterako abiapuntu izatea. Eta poesiarako joera dut. Lehenbizi, ordea, honek zein harrera duen ikusi nahi dut. Pixka bat lasaitzean helduko diot berriz idazteari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
“Konplexutasuna agertzeko lekua da literatura, ez lezioak ematekoa”

Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


DBHko ikasleak literaturzaletzea helburu duen irakurketa-lehiaketa aurkeztu dute

Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Leire Lakasta Mugeta
“Hitzak harriak dira Ernauxentzat, eta idazketa labana”

Annie Ernaux (Lillebonne, Normandia, 1940) idazleak bere poetikaz eta horren funtzioaz egindako hausnarketak jasotzen dituen elkarrizketa-liburua euskarara ekarri du Leire Lakasta Mugetak (Iruñea, 2002): Idazketa labana bat da (Katakrak, 2024). Idazketaz, hautu estetiko... [+]


2024-11-18 | Behe Banda
Barra warroak |
Hau ez da nire belaunaldikoa

Nekeaz idaztera nindoan zutabe bat, baina erridikulua iruditu zait 19 urterekin lur jotaren planta egitea: amore emanda, nekatuta, etsituta, mundu honek ukatu banindu bezala. Are erridikuluagoa iruditu zait gelditzen zaizkigun ogi apur txikiekin erantzukizun ezaz amestea, azken... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Juana Dolores. Agitazioa eta propaganda
“Neure buruari galdetzen diot zer egiten genuen emakume langileok emakume burgesen ondoan manifestazio berean”

Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]


‘Politeismo bastarta’: lau egun Angela Davisekin eta Jule Goikoetxearen pentsamenduetan

Susa argitaletxearekin kaleratu du Goikoetxeak liburu berria: Politeismo bastarta. Nobela gisa kalifikatu arren, kronika gozo eta bizia da, irakurlea Goikoetxearen pentsamenduetan barneratuko duena. Donostiako San Jeronimo kaleko sotoan egin du aurkezpena, hamarnaka lagunen... [+]


Erraldoiek lagunduta eta haurrez inguratuta aurkeztu dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua

Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua modu berezian aurkeztu du ARGIAk, Donostian. Haur eta guraso ugari bildu ziren Gorka Bereziartua eta Adur Larrearen ipuinaren bueltan, eta festarako, dantzarako, ipuinak kontatzeko eta maskarak marrazteko tartea... [+]


Ipuinak idazten ikasten: nondik hasi eta zeri jarraitu?

Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Uxue Juarez. Hitzak pospolo
“Uretara harri bat botatzen duzunean sortzen diren uhin horiek dira poema”

Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


Eguneraketa berriak daude