"Jazz-doinu hauek, galdua nuen abesteko gogoa piztu didate"


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Miren Aranbururen diskoa kalean, Jean Louis Hargousen doinuak haren olerkiez jantzirik

URTEAK joan dira lazkaotar honek bere lehen diskoa Kardantxa zigiluarekin argitaratu zuenetik. Bere izena aipaturik gaur egun inork gutxik lotuko du kantagintzarekin, baina belarri asko goxatu zituen bere «Ni naiz Lazkaoko herrian jaioa, praile kale inguruan...».

Garai hartan bizi izan zen egoera politikoa kantuan adierazteko beharra sentitu zuen, «Natxo de Feliperekin ikasi nuen gitarra jotzen Bilbon, zer edo zer esan beharra zegoen, errealitatearen berri eman. Nik beste bideak jorratu nahi nituen, olerkiak kantatu... baina sentitzen nuen ezin zela. Ondorioz, pare bat urtetan utzi nion kantatzeari».

Plazan abesteko bideari utzirik, lanean hasi zen, eta beste zenbait lanbidetan aritu eta gero, kantugintzarekin zerikusia zuten lanei ekin zien, «Imanol Lartzabalekin disko batean kantatzen hasi nintzen; Javier Muguruzarekin ere abestu izan dut eta bikoizketa munduan, urteak eman ditut kantari marrazki bizidunetan; baina ez neukan gogo handirik kantuan aritzeko».
Urteak aurrera, disko honetako abestien doinuak egin dituen Jean Louis Hargous, Miren berriro ere kantugintzan hasteko zirikatu zuen, elkarrekin zerbait egiten hasteko edo, «baina ez nuen batere gogorik, eta Jean Louisek kantatuak izan zitezkeen erritmo ezberdinetako doinuak nere esku jarri arte ez nion ekin kantatzeari; berak lortu zuen doinu hauen bidez nik kantatzeko gogoa izatea».
Musika-joera ugari

JEAN Louis Hargous musikariak, hainbat euskal kantarirekin jotzeaz gain, beste arlo batzuk ere jorratu izan ditu bere ibilbidean: musika elektroakustikoa estudioan (era guztietako osagaiak erabiliz); bat-bateko musika, idatzi gabe osatua, erabateko bat-batekotasunean oinarrituta eta margolari batekin performance eginez -zuzenean margotuz-; antzezlanei ere musika jarriz; poetekin ere ikuskizun bat, musika bat-batean sortuz; hirukote bat ere badu, bide berean ari dena (ahotsa eta tresnak unearen arabera doinua sortzen duena...) «saxo tenor eta sopranoa eta klarinete apala jotzen ditut musika unean-unean sortzeko; ez diot estilo zehatz bati erantzuten, baina eragin ugari jaso ditut: etnikoak, musika garaikidea eta abar».

Doinu hauek, beraz, Jean Louisen gustuko erritmoetan oinarritzen dira, batez ere jazz ez oso purua, bai ordea kantatua izateko- eta blues ingurukoa, swing erritmoa bereziki landuz, «melodiak ohiz lantzen direna baino gehixeago lantzen saiatu naiz; herri honetan lantzen diren melodiek maiz ez dute helburu berezirik izaten, oso sinpleak dira; nik jazz armonia eta erritmoa izateko landu ditut; `jazzy' da, ez jazz garbia». Instrumentazioa jazzy izanik ere, hainbat erritmo ezberdin ageri dira diskoan: baltsea, bossa nova, rap bat, baladak... Musika-tresna aldetik, berriz, ia erabat akustikoa da diskoa.

Doinu horietan oinarriturik, Mirenek hainbat olerki osatu zituen, gai existentzialak, umorea, tristura eta beste landuz; «doinuak sortzerakoan hitzak izateko prestaturik dagoenez gero, ez da batere zaila izan lotura hori aurkitzea, jostun lana; errazagoa da gainera doinuen gainean hitzak jartzea».

Frantsesez idatzirik dagoen kantu bat izan ezik, gainerako hamaikak euskaraz eginik daude. Horrela, entseiuetan hasi ziren, eta IZ disketxeak egun hauetan kalean jarriko duen diskoa da emaitza.

Hemendik aurrera, lan hau kontzertuen bidez eman nahi dute ezagutzera, baina zail ikusten dute maiz aritzea, euskal kantariek gaur egun oso aukera gutxi baitaukate kantaldiak emateko, «eukal kulturaren dirua Bilbon dagoelako». Ez dute ikusle-mota zehatz batentzat denik uste, ezta plazan entzuna izateko egina denik, baina atzerrian horrelako lanak entzuteko ohitura handiagoa dagoela diote, Euskal Herrian baino musika-mota hau unibertsalagotzat jotzen dute eta.

Hasieratik bazekiten zaila izango zela disketxe batek diskoa argitaratzea, «entzule gehienentzat agian zaila gertatuko da estilo hau; orain arte hemen jazz inguruan egin diren esperientziak oso onak izan dira baina harrera txikia izan dute; honetan ahotsa ere bada, hori da aldea. Azken finean, gure gustuko lana da, merkatuari begiratu gabe egina».

Alde horretatik, disko honen mamia esperientzia berritzat jotzen dute, kantatzeko beste manera bat, «hemendik kanpo ezaguna da moat honetako lana, baina Euskal Herrian orain arte ez da horrelakorik egin». Lankide ezagunak dituzte, jazz mundukoak, Iñaki Salvador, Victor Celada eta Gonzalo Tejada.

Hurrengo diskoan ere pentsatzen hasi dira jadanik eta diotenez, asmoa erabat jazz den lana egitea da.

RITXI LIZARTZA


Azkenak
Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Eguneraketa berriak daude