"Ez nago ez fotokopiazaleekin ezta hausteagatik hautsi nahi dutenekin ere"


2007ko otsailaren 21ean

Urte batzuk pasa dituk diskarik ateratzeke. Zer erritmo egoten duk barru horretan diskak ateratzeko?

Batzutan kezkatzen gaituk merkatuan presentzia izatearekin. Ni aske ibili izan nauk horretatik. Askotan ez haiz egoten egokitua diskagintzan hasteko. Nere kasuan gertakizun batzuk izan dituk, musiko laguntzaile baten heriotza, tartean bilduma egin beharra... eta nagikeria eduki diat. Urte horietan zehar kanta batzuk egin dizikiat, eta orain aterako dizkiat.

Hireak dituk letra eta musika gehienak. Zer esaten duk diska honetan besteetan esan ez huena, berezia, esan nahi huena?

Munduari begiratzeko ohitura diat, gizona zerekin elikatu duken bizitzari zentzua bilatzeko. Balore deitutako batzuk sakralizatuta ikusten dizkiat, ilusiozkoak. Ilusio horien atzean botere-mundu bat ageri duk, duinak nola garen eta galduak nola garen esaten zigukena.

Feria horren barruan disziplina mota asko sortu dituk. Batzuk erlijo deiturikoak, komatxo artean, erlijiotik deus ez baitiate gauza horiek. Beste batzuk, erlijiotik kanpora, kode modukoak, gizartea masa eta numero bezala jartzen dutenak.

Niri gaur egun horrek ez zidak ezertarako balio. Gizonaren trajedia duk norbere ordez beste batek bidea egitea. Bikoiztuta bizi duk. Eta bikoiztuak asko izanik, norma dituk. Mundu horri begira ari nauk kantak egiten, nere pentsamenduak botatzen. Adibidez, bazegok blues bat hilezkortasunaren bila ilunpetan bizi den bihotz bati egina.

'Erlijio deiturikoa' esatean zer esan nahi huen?

Erlijioso gogo aske bat bakarrik izan liteke. Gogo askerik ez badago, ez dago erlijiotasunik. Etimologikoki ere hori esan nahi dik, bat guztiarekin bat denean, zatiketarik ez dagoenean, bat denean, hori duk gizaki erlijiosoa. Erlijioa antolatzerik ez zegok.

Tradizioa zer duk hiretzat?

Ohitura.

Eta hire lanerako?

Hire aitak abilidade bat dik, eta hik gustokoa duk, arreta jartzen duk eta gai bahaiz jaso egiten duk. Ohituraren ondorioz estilo bat sortzen duk, estela bat uzten diagu. Desberdina duk tradizioaren disziplinak mundu psikologikoan aplikatzen ditugunean. Hor fundamentalismoa sortzen duk.

Kultura mailan jorratu duzue ildo bat tradizioari eta sustraiei begiratzea baloratzeko.

Bai. Kantuak, dantzak eta beste arte mota guztiak denboraren poderioz egiten ditukenean, adimen askok eta aho askok parte hartu diatenean, gehienean produktu hori hilezkorra izaten duk. Gauza herrikoiek horregatik diate halako iraupena: toki askotatik pasa dituk, elementu asko dizkiate, oso mugituak izan dituk. Nik kantatzen diaten tradiziozko kanta bat duela laurehun urte beste bat izango huen. Baina bidean bidean erreka bat bezala zihoak hori. Hi ere parte haiz, kantua mugitzen eta aberasten ari duk.

Kanta tradizionala ez duk kanta zaharra bakarrik, baizik eta lehengoa izanik gaur ere balio duena, gaur ere bizitzen laguntzen duena. Geroak espontaneoki hartzen dizkik gauzak, balio diatelako.

Gizonok beti ezberdinak izaten saiatzen gaituk, nortasuna eta indibidualtasuna landuz. Engainatu egiten gaituk. Berdinetik gehiago diagu berezitik baino. Uste duguna baino berdinagoak gaituk eta ondare hori dena sozializatu egiten diagu.

Gure kultrugintzan, bereziki bertsolaritzan, trikitrian... beti zebilek tradizioaren mamua, jatortasunerako deia, zerbait aldatzen ari gaituken salaketa.

Ulermen kontua duk. Batzuk beti fotokopia egin nahi diate. Iruditzen zaiek hori dela jatorra izatea eta zerbitzua egitea tradizioari. Beste batzuk berriz hausteagatik hautsi egin nahi diate. Ez batzuekin eta ez besteekin natxiok. Hi horrekin kezkatua ez bahago, sentsibilitate xume bat baldin baduk eta aske baldin bahago kontserbatu beharretik eta hautsi beharretik... amodioz hartuko duk. Eta askatasun horrekin tratatzen duanean, ohartu gabe, nahi gabe, «tik», salto bat jotzen dik, zerbait eransten diok.

Batek esaten duenean «nik ur hauetan igeri gustora egiten diat», horrek aberastu egingo dik. Arduratu gabe.

Kulturgile haizen aldetik nola ikusten duk gure kulturaren ildoa, kultur politika eta hori dena.

Sasi-analisi bat egiten diagu. Buruan badiagu eredu bat, ilusiozkoa, eta eredu horrekin konparatzen diagu daukaguna. Kultur politika aipatu duk, ezta? Kontutan hartzen badiagu zer kultur politika egiten den Frantzian, Españan, Alemanian... munduak badik bere egitura ofizial bat, indarkeria bidez landua. Garaileen konponketatik ateratako fisonomia, diseinua dik munduak. Herri batzuk hortik kanpora gelditu gaituk, ez genian horretarako nahirik edo indarrik. Baina askotan horiek baino askoz herri zaharragoak eta berezkoagoak gaituk. Ikusten badiagu kultur politika munduan nola den eta gure herria nola den ez dik zerikusirik. Bazegok gure buruari egindako traizio bat. Ez gaituk behar genukeen martxan joaten, herri hau zurrunbiloan galduta dabil, fundamentu gutxirekin.

Iruditzen zaidak herri honek badikela ahalmen gehiago, posibilitate gehiago. Zentzu askotan demostratu dik baduela.

Normalkuntza da euskararen inguruko hitz edo kontsigna nagusietakoa. Iruditzen zaidak ez haizela horren oso zalea izango.

Normala ohiz egiten dena duk, eta ohiz egiten duguna oso gauza petrala duk. Bestalde, hemen siglek eta koloreek duten hatza txikiagoa balitz eta pertsonena handiagoa, agian gehiago aurreratuko luke herri honek. Badiagu kultura tribal bat, ez tribu batekoa, tribu askokoa baizik. Heldutasun falta izugarria diagu. Gorputzez hazten gaituk, baina barrutik ez gaituk hazten.

Esan izan duk euskaldunok arrazoia landu behar diagula. Pentsamendu eskasia dugula esango niake.

Pentsamendua baino sakonagoa duk arrazoia. Pentsamendua arina izan zitekek, literatura pila bat zegok, fikzio pila bat. Denok pentsatzen diagu, kontua duk pentsamendu horrek ze kalitate duen. Arrazoia deitzen zioat koherentzia duen pentsamenduari, koherentzia eta intuizioa.
Iruditzen zaidak «Ez dok hamairu»ren inguruan bildu zinetenean intuizio amankomunak landu zenituztela. Ordutik zer duk baliozko gaur?
Gauza guztiak dituk baliosotsuak gertatzen dituken unean. Ez zegoken zerbait martxan jarri huen. Gaur zer jotzen diaten baliozkotzat? Orduan jarritako irizpideek bidea ireki ziaten: duintasun eta kalitatez gauzak egitea, seriotasunez, ez koiunturalki erabiltzeko, baizik gerora begira. Seguru asko garai hartan hala hasi zualako diagu gaurko errealitatea. Oraindik orduko oihartzuna bizirik zegok.

Zertan sartu zenuten hanka?

Hankarik ez genian sartu, zegoena nabarmendu huen. Oso talde tinkoa zela zirudien, baina heldutasun falta baldin bazegok agertu egiten duk, eta agertu huen. Errezeloak, esamesak eta horrelakoak hasten dituk, konfiantza galtzen eta azkenean pipia agertzen duk.

Nola ikusten duk gaurko kantagintza?

Oso tradizio laburra diagu. Gu gaituk lehenbizikoak. 30 urte ez duk denbora eskolak eta adarrak sortzeko. Jende gazteak adar xume batzuekin bakarrik topo egiten dik eta munduko mendebalak jota zebilek, alde batera eta bestera. Beste tokitan baino galduxeago gabiltzak, euskal senarekin zerikusia duten gauzak egin nahi, eredurik ez...

Artistaren bakardadea errebindikatu izan duala zirudik. Herri honetako mugimenduen aurrean nola bizi duk hori?

Pertsonak bere izateko modua dik, artista izan ala ez izan. Ni oso bakartia nauk izaeraz. Bestetik herri honetan antolatzen diren gauzetan ez diat gehiegi sinisten. Zerbaitek esaten zidak zenbait gauza ez direla urrutira joango. Gainera herri hau oso zatikatua zegok, ez gauza txikitan, diferentzia nagusiak zeudek.

Gauza askotan inora ez dihoan erretze bat ikusten diat. Ezaguna izatean han parte hartzera, hor firma botatzera gonbidatzen haute. Hire izena multzo batean sartzera, gero horrekin ez dakit zer egiteko. Nik gauza horietan ez diat sinisten.

Gainera presako gauzak ezerezean erotzen direla iruditzen zaidak. Denbora asko pasa diagu aberia egiten, eta presaka nahi diagu konpondu. Ez diat sinisten. Gauzak beren izaera ditek eta izaera hori ezagutzen ikasi behar diagu.

Horretan kulturgileak, sortzaileak ez zirudik gehiegi busti zaretenik.

Gauzak oso artifizialki egiten dituk hemen. Gauza horiek beste martxa bat diate.Jendeak egon behar dik askoz ere ohituagoa elkarrekin eztabaidatzen, irikiagoa, beldurrik gabe... katarsis bat izan behar dik. Ohartzen garenean ez dagoela eragozpenik elkarren artean, korpus bat sortzen duk, eta orduan badik zentzua. Iadanik ez duk ahalegina, berezkoa duk.

Ahaleginean ez diat sinisten. Ahalegin fisikoa ezinbestekoa duk, egin egin behar dik. Baina neke gogozkoa denean, ez zegok neke psikologikorik. Bizikletan joaten nauk ahalegina egitera, gustora. Baina bizikletan joatea psikologikoki asko kostako balitzait, eroetxera joan beharko niake. Eta hemen hori egiten diagu.

Gauzek beste bide bat egingo baliate, homogeneago bahuke, eta hainbeste zatiketa eta gauza mikatzez kutsatua ez bahuke, errexago huke hori dena. Ohituago egongo ginateke elkarrekin gauza hauek bizitzen. Ez huke ahalegina izanen.

Herri honetan kondizio falta handia zegok. Kondiziorik ez zegok baina hala ere inprobisatu egin behar dizkiagu gauzak, presa historiko bat dugulako honetarako edo hartarako. Ez ditek funtzionatzen. Handik eta hemendik etortzen dituk, gauzak bultzatu nahian, diferentziak alde batera uzteko esanaz. Ez, ez dizkiagu uzten ordea! Ez duk egia!

Aurretik egin beharreko bidea zegok orduan.

Herri honek egin behar duena duk diken trauma piloa sendatu. Hori bakarka egin behar dik. Heldutasuna ez duk kolektiboki etortzen. Bazekiat niretako zer den, baina ez hiretako zer den.

Nola kokatzen haiz abertzale hitzaren aurrean?

Ni abertzale modu askotara izan nauk. Gaur egunekoa esango diat, eta uste diat hau izango dela nire definitiboa. Abertzale nauk, ez dudalako ez espainol, ez frantses, ez italiano, ez aleman izateko interesik. Deituiok nahi duan bezala, baina ni hemen jaioz gero bizi ditutan kultur elementuekin daramat abertzale izatea. Maite diat, euskal mundua zubi bezala duk besteengana joateko. Horri abertzale izatea deitzen zaiok? Berdin zaidak.

Nik berez aberriaren beharrik ez diat. Baina arrazoia ematen zioat, mundua aberriz josita dagoenez, maila hori izateko herri menperatuen nahiari. Arrazoi ematen zioat Euskal Herriari eta beste herri guztiei. Besteren eskutik ibili den giza talde batek esaten duenean «hemendik aurrera gure kabuz ibiliko gaituk», heldu duk, munduarentzat ona duk.

JON SARASUA


Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude