"Ikusten nuena margotu ezinik, imajinatutakoa pintatzen nuen"


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

92 urte betetzeko bidean, margotu beharreko guztia margotu al duzu?

Hori ez da sekula gertatzen; beti baitago zerbait asmatzeke. Elektrizitate edota lurrin-makinarekin bezala, ulermenean eta pentsamenduan beti asmakuntzak egin behar dira.

Antzerkian ere hala zen gure garaian, beti sortzen zerbait berriagorik. Ikaragarri gustatzen zitzaizkidan antzerkia eta haren ingurukoak, ozen irakurtzea... Eta nahiko ondo egiten nuen. Kantatzeko ez, baina errezitatzeko ahots polita nuen. «Romancero Gitano» osoa ikasi nuen buruz...
Baina, hala ere, margotzea hautatu zenuen.

Akaso margorako irrika handiagoa nuen; baina deklamazioa ere arrunt gustatzen zitzaidan. Esan izan balidate «ez ezazu margotu eta zatoz antzoki profesional honetara», agian antzokia hautatu izango nukeen.

Hainbat urteren buruan egindakoa hautuaz damu al zara?

Ez, bokazioa ikaragarria nuen eta. Hainbesterainokoa, itsu gelditu ostean ere pintatzen jarraitu nuela. Amore eman eta honaino iritsi naiz esan ordez, aurrera jarraitu nuen.

Eta iruditzen zait ikus nezakeenean baino hobe margotu dudala itsu. Zeren eta gauza desberdinak egin ditut, eta diferentzia hori bisualitatea baino interesgarriagoa da.

Zure lanbidea utzi zenuen, hain zuzen, pintatzeko. Zergatik baztertu zenuen irakaskuntza?

Margotzeak indar handiagoa zuelako nire baitan, nire borondatean, irakaskuntzak baino. Irakaskuntza txorien alpistea bezalakoa zen: handik jan beharra zegoen. Baina bokazioa ere adierazi beharra zegoen, eta berau pintura zen.

Paisajeak egitetik hasi, figuratibismoa landuz, eta post-inpresionismora jo zenuen. Abangoardia mugimenduak ezagutu zenituen.

Mugimenduarekin batera doazenak, normalean, gutxi izaten dira, kritika eta adituak batik bat. Herriko jendea atzerago joaten da.

50eko urte haietan, esaterako, jendea Braque eta Matisserekin zegoen. Neroni ere Dufy eta hauen ildoan nenbilen... Postinpresionistak deritzetenak. Hauek marrazten ikustea zoragarria zen, ez beraiek marrazten, marrazten zutena baizik.

Zenbateko eragina izan zuten zure lanean? Batzuk ezagutu egin zenituen Parisen.

Baina ertzetik baino ez nituen ezagutu. Bostekoa eman, kaixo, zer moduz eta agur. Nik, adibidez, Matisse agurtu nuen, baina ordurako andereño gazte batek zeraman aguretxo atsegina zen Matisse, ni orain naizen moduko zahartxoa.

Dufyren azken erakusketa ikusi nuen... Aurretik egina zuen lana ezagutuz gero esango zenuen: hau guri harpa jotzen ari den lotsagabe madarikatua da. Kolore-indar handikoa, azul iluna eta argia konbinatuz azpiak osatu eta haren gainean beltzez marrazten zuen, oso sinple. Baina adierazgarri.

Haien arrastoan nenbilen. Apur bat lotsagarria irudi lezake kopiatu duzula-edo esateak, baina mundu guztiak kopiatu du, kopiatu baino, denek oinarriren bat izan dute... Matissek erakarri ninduen, bereziki. Haren kolore-konbinaketa, indarra...

Ordea, itsu gelditu ondoren...

Ez nintzen jada Matisse; neroni nintzen. Itsu geratu nintzen arte pintore inpresionista nintzen, arrunta, etxetik irten eta ikusten zuena pintatzen zuenetakoa. Ondoren, baina, ikusten nuena pintatu ezin nezakeenez, ez bainuen deus ikusten, imajinatzen nuena pintatzen hasi nintzen. Eta hor dago nire pinturaren garrantzia. Orain ere irudikatzen ditut inpresionistak ez diren koadroak, are gutxiago errealistak.

Nola moldatzen zinen pintatzeko?

Teknika berezia garatu nuen, oso soila. Imajinatu hatz bat, neure hatz luzea... Ikusmena galtzean nire potentzia osoa hatz honetara etorri zen, honek hartzen baitzuen pintura, nahastu eta margotzen.

Imajinazio handiz eta pentsamendu askoz, oztopoak nola gainditu -zirkulu hau nola egingo dut?- oldoztearen poderioz lortu nuen. Zirkuluak, lerroak eta denak plantilla bitartez egiten nituen: plantilla bat mozten nuen -itsu batentzat erraza da moztea, ukimena erabil lezake- eta moztu nuenaren hutsunea geratzen zitzaidan, negatibo baten moduan. Negatiboa baliatuz margotzen nuen.

Aurreratua deitzen diot. Itsumenaren ondorioz, ukimenaz pintatuz, nahigabe ere teknika aurreratua gertatzen da. Aurreratu izateak, ordea, nire kasuan esan nahi du ezin duzula besterik egin gizagaixo horrek.

Itsu izanagatik ere figuratiboa egiteari lotu zintzaizkion.

Hala ematen du, ondo pintatzen orduan hasi nintzelako. Jende askok figuratibotzat jotzen ditu, neure lehen garaikoak bailiran, baina erabat itsu nintzela egindakoak dira. Ezer ere ikusten ez nuela.

Hori, ordea, ez dager zuzenean zure pinturan. Pentsa zitekeen ilunera, ospelera jotzea...

Izan zitekeen. Ordea, ez nuen erreakzio hori izan: ez zidan itsu bati egozten zaion alderdi horrek deitu. Nire ideiak, nire asmoa pintatzera jo nuen. Hain zuzen ere, koadro batzuk itsu nintzela eginak izatea harritzekoa da, nerau ere harri eta zur geratzen naiz. Ezin dut sinetsi.
Nola nahiko fededuna naizen, baina, halako izpirituzko zerbaitek eragina izan duela pentsatzen dut. Izpiritu garbia, jainkozkoa; hark bultzatzen ninduen, eta iritsi naiz pentsatzera neuk ez dudala egin hori. Zergatik? Orain ez naizelako gauza. Orain ez nuke ezer pintatu ahal izango. Ni hori egiteko gai izan al naiz?, bizikleten gurpil hori? Ezinezkoa egiten zait. Eta egin egin nituen.

Hori bai, pintura saioetatik boxealari txar batek bezala irteten nuen, izugarrizko pasada jasota. Imajinazio-lan eskerga eskatzen zidan, eta barne-sufrimendua.

Noiz utzi diozu margotzeari?

Batik bat nekeak eraginda, orain bost urte utzi nion pintatzeari. Areago, pinturaz hitz egite hutsak nekatu egiten ninduen. Nik uste gailurra jo nuela, nire ahalmen eta energien gorenera iritsi nintzela. Neke izugarria sentitu nuen.

Pintura bakarrik landu duzu.

Kritikariek esaten zuten, arrazoiz, eskultura zela itsu gelditu ondoreneko niretzako diziplina egokia, ukimena bailatzen baita. Baina nik ez nuen hori egin, bide zailenetik jo nuen.

Mutiria zarela diote.

Hala da, egia ez dena eramanezina egiten zait. Gizarte mailako jarreretan ere hortik jo dut, liberala izan naiz beti.

Aurreratuena gustatzen zitzaidan. Nazionalismoa etorri zenean nazionalista egin nintzen, baina kutsu atzerakoia igartzen nion, sotanaduna... bazeukan okerren bat. Orduan ezkerreko nazionalismoa plazaratu zen eta horri heldu nion, Accion Vasca izeneko mugimenduaren inguruan.

 

MIKEL ELORZA


Azkenak
Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Eguneraketa berriak daude