"alderdi sozialistari on egingo dio gobernutik oposiziora igarotzeak"

  • Alderdi sozialistan 1979an sartu zen. Orduz geroztik, Gipuzkoako Batzar Nagusietako kidea legegintzaldi guztietan. 1991 eta 1995 urteen bitartean Hirigintza eta Arkitektura diputatua izan zen. Orain 44 urte Zumarragan jaioa da, RSBAPeko kide eta «Loiolako lagun».


2007ko otsailaren 21ean

Lau urtetan Hirigintza eta Arkitektura diputatu izan ostean, ia urtebete daramazu Zumarragako alkatetzan. Zein alde dago lan batetik bestera?

Herri mailako administrazioa eta probintzia mailakoa oso ezberdinak dira. Bigarren honetan, eremu zabalagotik ikusten dira gauzak. Herri mailako eremuan, aldiz, egunerokoa da garrantzitsuena.

Foru Aldundian hirigintzaren planifikazioan eta lurraldearen antolamendurako norabideen planifikazioan jarduten nuen. Udalekin elkarlanean jarduten nuen arkitekturaren garapenerako: udaletxeena, ondarearen konponketarena... Zumarragan, berriz, uneoro herritarrak hartzen ditut. Guztiek udaletxeko ateak zabalik dituzte eta ez dute itxaron beharrik.

Zein behar nagusi ikusten dituzu Zumarragan?

Altzairuaren industria oso garrantzitsua izan den herria da Zumarraga. 60 eta 70eko hamarkadetan, Zumarragako eta Urola-Garaia bailarako altzairu enpresek milaka langile biltzen zituzten beren baitan: Zumarragako Orbegozo enpresak 3.400 langile, Legazpiko Patricio Etxeberriak ere izugarrizko langile piloa... Uneotan, baina, altzairuaren enpresok berregituraketa eta birmoldaketa indartsua jasaten ari dira _Orbegozok 500 langile ditu orain_, eta oraindik gehiago jasango dute.

Legazpia, Urretxu eta Itsasorekin batera, 96-97an martxan jarriko den eskola profesionalarekin etorkizun garrantzitsua ikusten hasiko da Zumarraga. Hemen gazteak prestatu behar dira, ez lanpostuak bilatu, etorkizuna beste ikuspegi batekin ikus dezaten. Hala bada, lana bilatzeko modurik izango dute. Gazteen prestakuntza da garrantzitsuena.

Badugu beste faktore garrantzitsu bat ere: Beasain-Durango proiektua. Berau komunikazio-ardatz garrantzitsua da kooperatiben sektorean lan egiten dutenentzat, eta sektore honetan apustua egin behar dugu.

Zertan da Beasain-Durango proiektua?

Guretzat Beasain-Durango oinarrizkoa da. Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzako buletin ofizialetan proiektua publiko noiz egingo duen zain gaude. Foru Aldundia gehitxo atzeratu da. Izan ere, Beasaindik Alegiraino eraikitzen ari den proiektuak jada jarraipena izan beharko luke bere programazioan.

Beasain-Durangok esango digu nondik-nora izango den ibilbidea, eta modu horretan bere ibilbidearengatik hipotekaturik egon daitezkeen lur-eremuak erabili ahalko ditugu, batik bat industria-eremuak programatu ahal izateko. Beasaindik Durangorako errepidea garrantzitsua da, eguneko 14.000 ibilgailuko batazbestekoa baitaukagu, eta horrek proiektuarekiko lehentasuna eskatzen du.

Legazpia, Urretxu, Beasain, Ordizia... Herriok alkate abertzaleak dituzte. Azken hauteskundeetako PSE-EEren boto igoera eta zure alkatetza kontuan hartuta, zer da Zumarraga herri horien artean?

Herri anitza da. Egituraketa politikoan alderdi guztiak gaude: PSE-EE, EA, EAJ, HB, IU-EB eta PP. Aukera politiko zabala dugula esan nahi du horrek.

95eko udal hauteskundeetan bigarren indarrari, EAri hain zuen, ateratako 500 botoko aldea, 1.200ekoa izatera iritsi zen iragan martxoaren 3an. Nola uler daiteke diferentzia hori?

Estatuko hauteskundeetan pertsona bat eta programa bat dago, eta udal hauteskundeetan beste pertsona eta programa bat. Euskadiko, eta batik bat Gipuzkoako herri askotan PSE-EEk ezagutzen duen fenomenoa da hori. Zumarragan PSE-EEk botoen batazbesteko handia lortzen du: Estatuko hauteskundeetan beti irabazi egiten dugu, baita autonomikoetan ere, eta udal hauteskundeetan ere gora egin dugu. Ez Zumarragan soilik, baita Urretxun eta Legazpian ere.

PPk aste batzuk daramatza Espainiako Gobernurako akordioa lortzeko negoziaketetan. Nola ikusi ditu alderdi sozialistak negoziaketok?

Gobernu bat egotea ezinbestekoa da. Gobernu honek Estatutuaren garapena dela eta uneotan dauden arazoak konpontzea espero dut, euskal herritar guztion onerako izango baita.

Azken adierazpenei kasu eginez gero ez dela gertatuko dirudien arren, zenbaterainoko eragina izango luke EAJ eta PPren arteko akordio posibleak Eusko Jaurlaritzako koalizioan?

Madrilen sor daitekeen hitzarmenak eta EAEko hirukoarenak ez dute zerikusirik. EAEn Gobernuan eta beste erakunde batzuetan sendotu egin den osasun oneko hirukoa daukagu.

EAJk PPrekin akordioa lortuz gero, PSE-EE eta EAJren arteko harremanak ez lirateke okertuko, eta ondorioz EAEko koalizioa krisian sartu?
Ez du zertan hala izan behar. Gainera, krisian sartzeak oso arazo larriak ekarriko lituzke.

Nola baloratzen duzu hirukoaren lana Gasteizko Gobernuan?

Oso gauza positiboak egiten ari dira. Hiruko guztiek bezala, baditu bere arazoak, eta pentsatzeko modu ezberdinak agertzen dira, baina bada ulermenik hiru alderdien artean.

Ia hamalau urte jarraian Espainian gobernu sozialista egon ostean, ez al zen heldu aldaketarako ordua?

Aldaketa guztiak onak dira. Ez da ona gobernuak behin betiko mantentzea. Gainera, garrantzitsua da oposizioa zer den eta alderdi bat zuzentzea zer den ezagutzea. Gonzalezek, berari egin ez bezala, oposizio koherentea egingo du.

PSOEk berak ez al zuen horrelako aldaketa bat behar?

Aldaketa oro ona da alderdiarentzat, eta on egingo dio oposiziora igarotzeak. Alderdiak eraldaketa bat ezagutuko duela uste dut, oso ezberdina baita gobernuan egotea eta oposizioan jardutea.

Hamalau urte Espainiako Gobernuan egon ostean, oposizioan lan egiteko prestaturik al dago PSOE?

Felipe Gonzalezek lan-talde bikaina dauka. Hain zuzen ere, uneotan ministrari diren guztiak Parlamentuan izanen dira. Uneotan Felipe Gonzalezen lan-taldea, kalitatez zein kantitatez, gailendu egiten zaio PPk duenari.

GAL afera zer izan zen inoiz argituko al da?

GAL aferaren ingurukoak argi geratzea ezinbestekotzat jotzen du.

Euskal sozialistak zipriztinduko al ditu?

Ezta pentsatu ere.

Euskal Herriaren baketzeari dagokionez, uneotan zein da EAEko sozialisten jarrera?

Baketzea ezinbestekoa den neurrian, baketze hori lortzeko indar politiko guztion arteko hitzarmena lortu behar dugu. Bada garaia herri honek aski da! esateko, akordioak lortzeko, eta herri honen etorkizuneko bake, elkarbizitza eta garapenerako akordio bat gauzatzeko.

Ezker Abertzalearekin hitz egitearen aldekoa zara?

Guztiekin hitz egitea ezinbestekoa da. Zumarragako Udalean, adibidez, HB gobernu batzordean dago.

Eta Ajuria Eneko Ituna zertan geratuko litzateke?

Ajuria Eneko Ituna uneotan katalogo bat da. Agiria baliagarria da, eta berau edukiz bete behar da.

Edukia falta zaiola uste duzu?

Ez dut esan nahi edukirik ez duenik, baizik eta agiriari berari askatasuna eman behar zaiola.

Non geratu da «Egigurenen bidea» delakoa?

«Egigurenen bidea»ren aldekoa naiz. Bide horrek bere baitan gauza garrantzitsuak biltzen ditu, eta epe laburrera bide horren fruituak ikusi ahalko ditugu.

PSE-EEko beste ildo batzuek ez dute zokoratu?

Zokoratu ez. Ideiak hor daude eta neuk «Egigurenen bidea»ren aldeko apustu egiten dut, batetik gipuzkoarra naizelako eta bestetik Egiguren nire idazkari nagusia delako.

Sozialista gipuzkoar guztiek egiten al dute «Egigurenen bidea»ren aldeko apustua?

Guztiok egiten dugu bat idazkari nagusiarekin.

Iragan ostiralean urtebete egin zuen ETAk «Alternatiba demokratikoa» gisara ezagutu den agiria publiko egin zuela. Zuk zeuk nola baloratzen duzu agiri hori?

Hausnartu beharra dago, eta ETAk ere hausnartu egin behar du. Prozesu honek amaitu beharra dauka, aski da. Guztiok ari gara sufritzen, batzuk eta besteak. Beraz, herri honen garapenerako gai hau konpondu beharra dago behingoz.

Joxe Mari Aldaiaren bahiketaren amaiera izan da azken urte honetan indar politiko guztiak poztu dituen berri bakarra...
Ez indar politiko guztiak, herritar guztiak baino.

Urte erdia bada euskal presoak Euskal Herrian bateratzeko eskakizunaz Artzai Onean txandakako gose grebari ekin ziotela. Zein politika jarraitu behar da ETAko presoekin?

Gaur egun politika zehatz bat mantentzen ari da, eta politika horren baitan bergizarteratze prozesua garrantzitsua izan daiteke. Gehiago aztertu behar dela? Ez dakit. Baina garrantzitsua da bergizarteratzea hor egotea, eta zenbat eta kasu gehiago, askoz hobe.

Anton Arbulu presoak Euskal Herriratzearen aldekoa al da?

Oso gai korapilatsua da. Ez dakit preso guztiak Euskal Herrira ekartzeko prest gauden.

Autodeterminazio eskubideaz zein iritzi duzu?

Euskadi, transferentzia kuotei dagokienez, Europako herririk indartsuenetakoa da. Uneotan Euskadin transferentzia maila handia daukagu. Baina ezin duguna egin da administrazioaren zerbitzuak biderkatu. Maila horretan hobetu beharra daukagu. Ezin ditugu izan Eusko Jaurlaritzako administrazioa, foru aldundietako administrazioa eta udaletako administrazioa, hori onartezina da. Gauzak erraztu egin behar dira, eta modu horretan autogobernuan eta autodeterminazioan irabaziak izango ditugu.



Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Eguneraketa berriak daude