argia.eus
INPRIMATU
Andoni Egaña: «Bertsolaritza maitatzetik proiektua gorpuztera pasa gara»
Jon Sarasua 2021eko uztailaren 19a
Bertsozale elkartearen lana, dokumentazio zentruaren garrantzia
Andoni Egaña: «Bertsolaritza maitatzetik proiektua gorpuztera pasa gara»
Ze giro-modu somatzen da elkartean?
Iritzi batasunik ez dagoenean ere irizpide eta jokabide batasuna dago. Garrantzitsua da hori, elkartekideok oso jende ezberdina baikara, bai adinez, bai ideologiaz eta bai bizikeraz: batzuk bertsolaritzatik bizimodua ateratzetik hurbil, besteak urtean 6 saioko bertsolariak, besteak bertsozaleak... Eta hala ere ez dugu funtzionatzen familietan. Bertsolaritza maitatzetik hasi ginen eta 10 urteren poderioz sentimentu hori proiektu global batean gauzatzea lortu dugu.
Uste duzu proiektu hori perzibitzen dela gizartean?
Akaso azaltzen ez dugu behar adina asmatu. Jende askorentzat Andoni Egaña da urtean 100 plazatik gora eginez bizimodua ateratzen duena, mikrofonoa, oholtza, bertsoa, txaloa. Eta Andoni Egaña une honetan horiek denak adina kezkatzen du proiektu honetako zenbait gauzak. Adibidez, Dokumentazio Zentruak.
Dokumentazio Zentruak ze zentzu du?
Gu gordetzen ari gara gero ezagutzera emateko, ez izkutatzeko. Zentrua orain garrantzitsua da. Eta etorkizunerako gehiago. Unibertsitateko ikerketa eta tesiak egiteko gordailu aparta izan liteke. Idearekin datorrenari lana errezteko eta ideiarik ez duenari emateko. Egia esan, gu bezalako elkarte auto-antolatu batentzat kostu handia da Dokumentazio Zentruari eustea. Gizartearentzat ari gara lanean, eta hor erakundeek eskuhartu beharko lukete.
Jon Sarasua
38

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaEGAÑA1
GaiezKulturaBertsolaritElkarteakBertsozalee
PertsonaiazEGAÑA1
EgileezSARASUA2Kultura