«ELA-LAB hitzarmenak, agian, bakerako aterik zabal lezake»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
ELAko ertzainen arteko giroa nola dagoen azaldu digu S. Andreuk
«ELA-LAB hitzarmenak, agian, bakerako aterik zabal lezake»
Sebastian Andreu, ELA-Ertzaintzako arduradun konfederala
ELA-LAB elkarlanari eraso bortitzak egin zaizkio aspaldian, ETAk Ramon Doral ertzaina hilez geroztik. ELAErtzaintzako buruak dioenez, elkarlana ez da etengo, baina ETArekiko autonomia behar du LABek.
ELA-Ertzaintza da Ertzaintzan ordezkari eta kide gehien dituen sindikatua, alde nabarmenaz gainera. Hauteskundeen emaitzen arabera, ertzainen erdiak kasik, % 45 inguruk, ELA hautatu zuten. ERNE litzateke bigarren indarra, % 30ez, eta UGTk zein CCOOk % 12na izango lukete, batez beste. ETAk Ramon Doral hil zuenetik, ordea, zenbait ertzainek ELAko karneta itzuli egin dutela diote hainbat komunikabidek, edo gainerako sindikatuek. LABek ez zuen hilketa gaitzetsi, eta jarrera horrek kolokan utz zezakeela bi sindikatuen arteko lana, zioten askok.
ELAko ertzainen artean zer nolako giroa ote dabilen hurbiletik ezagutzeko asmotan jo genuen Sebastian Andreu, ELA-Ertzaintzako arduradun konfederalarengana.
«Zenbat afiliatuk eman duen baja Doralen hilketaz geroztik? Kontua ez da hori, datuak zehazten hastea. Konplexuagoa da arazoa, euskal gizarte osoan nola-halako eraginik baduena. Sindikatuko ertzainen artean egiten ari garen batzarretara irizpide orokor hori eramaten ahalegindu gara. Eta orokortasunak zera diosku: ELA eta LABen arteko hitzarmenak (negoziazio kolektiborako elkarlanaz gain), bakebiderako aterik zabal lezakeela. Denboraren poderioz beti ere, eta euskal gizartearen gehiengoak bide hori onetsiko balu».
Hori litzateke garrantzizkoena Sebastian Andreuren iritziz,
«eta gainerakoak, bajak eta antzekoak, irizpide pertsonalen alorrean kokatu beharrekoak» dira.
Bien bitartean, datorren apirilean izango du LABek kongresua. Ekarriko ote dio biltzar horrek LABi autonomia zabalagorik ezker abertzalearekiko? Andreuk berehala bereiztu ditu kontuak:
«Ezker abertzalea ala KAS? Zeren eta hor ere zehaztu egin behar baita. Sarritan eskatu izan diogu LABi bere sindikatu-jarduera erabateko autonomiaz burutu dezan, bereziki ETArekiko autonomiaz. Eta jarrera kritikorik ager dezala erakunde armatuaren ekintzak direla eta. ETAk euskal gizarteari egin diezaiokeen mesederik handiena zera bailitzateke: desagertzea».
«Zenbat hildako behar ote dira?»
ELA-LAB hitzarmenaren aurka kalibre guztietako artileria erabili izan da azkenaldi honetan, eta Jose Antonio Ardanza lehendakariak berak esana da: "Zenbat hildako behar ote ditu ELAk bide okerretik dabilela jabetzeko?". ELA-Ertzaintzako buruaren ustez,
«hobe da zuhurtziaz aritzea, burutik pasatako lehenbizikoa esatea baino. Eta galdera hori beste era batera egingo nieke bai Lehendakariari bai gizarte osoari: zenbat hildako behar ote dira denok has gaitezen benetako bake bideak jorratzen?».
Elkarrizketa hau egin aurreko eta ondorengo egunetan batzarrak izan zituzten ELA-Ertzaintzako afiliatuek. Bilera horietan sumatutako giroaz hitz egin zigun sindikatuko beste ordezkari batek, Alberto Lekuek: «Minduta daude ertzainak, oso minduta. ETAk Ertzaintza jo, eta joko duela argi dagoenez, bihotzaren eta erraien aginduak betetzea da lehenbiziko erreakzioa. Baina burua ere erabili behar da, hausnartu, geroari begira jarri». Eta etorkizunari begira jarrita, zertan izango da ELA-LAB arteko elkarlana ETAk ertzaintzari erasoka segitzen badu?.
Sebastian Andreuren txanda berriro:
«LABek ETAren jarduerari buruzko jarrera kritikorik hartzen ez badu, guk, ELAk, gogortu egingo dugu LABekiko harremana, zaildu egingo da elkarlana. Leku batzuetan besteetan baino zailagoa izango da harremana, baina oro har begiratuta, elkarlanari eutsi egin behar zaiola uste dugu».
Korporatibismoaren arriskua ere azaldu zen elkarrizketan. Hots, ETAren erasoek ez ote duten Ertzaintza `aparteko' erakundea bihurtuko, gizartearen zerbitzura aritu beharrean bere zilborrari so legokeena.
Korporatibismoa eta euskara
«EZ dut horrelako arriskurik sumatzen _erantzun zigun Andreuk_. Dudarik ez ertzainak gizakiak direla, eta gizakiei mehatxu eta eraso egiten zaienean tentsioa sortzen da, egonezina. Eta geroz eta handiagoa da ETAren ekintzek sortzen duten ezinegona. Hala eta guztiz, sosegua, arrazionaltasuna, profesionaltasuna... horiek dira guk ertzainen artean zabaltzen ditugun mezuak. Eta ertzainak, oro har, erantzun eredugarria ari dira ematen. Bada errebantxismo mezurik zabaltzen ari denik ere, baina ez du segida handirik jarrera horrek».
Eta euskara? Zenbait euskaldunek salatu izan dituzten mesprezuak, irainak eta bestelakoak ertzainen bati euskaraz hitz egiteagatik? Banan-banan aztertu beharko omen lirateke kasu horiek, dio Andreuk.
«Ertzaintza euskal gizartearen isla da, eta badira abertzaleak ez diren ertzainak ere. Baina ertzain anti-euskaldunik badela, hori askotxo esatea litzateke».
XABIER ARANBURU
16-17

GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaELA
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuenELA-LAB ako
GaiezPolitikaEuskal HerrPoliziaEuskal poliErtzaintza
PertsonaiazANDREU2
EgileezARANBURU6Ekonomia

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Putinek anbiguetate handiz eta presarik gabe erantzun dio AEBetako menia proposamenari

Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.


Hau Pink da, Europako gure lehengusu txikia, eta 1,4 milioi urte ditu

Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.


2025-03-13 | Ahotsa.info
“Ez da soilik memoria ariketa bat, baizik eta NATOren kontrako borroka deialdia”

Hainbat eragilek deituta, NATOren aurkako elkarretaratzea egin da Iruñeko Udaletxearen aurrean. Izan ere, gaur, martxoak 12, 39 urte bete dira Hego Euskal Herriak, Espainiar Estatua NATOn sartzeko erreferendumari ezezkoa eman ziola. Askapenako kide batek adierazi du, gaurko... [+]


Nola eragingo die AEBen eta Europaren arteko norgehiagokak Euskal Herriko produktuei?

Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen sektoreak nozituko du gehien norgehiagoka... [+]


Migratzaileen deportazioak azkartzeko lege-proiektu berria iragarri du Bruselak

Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.


2025-03-12 | Nicolas Goñi
Errumanian meatzaritzak eskuin muturra bultzatu eta krisi instituzionala piztu du

Errumaniako presidentetzarako kandidatu ohia Călin Georgescu, aurten berriro iragan behar diren hauteskundeetara erregistratzera zihoalarik, Poliziak atxilotu zuen otsailaren 26an. Egozten dizkioten krimenetarik bat “ordenu konstituzionalaren aurkako ekimenen... [+]


Egutegia zilarrezkoa ilargian

Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]


Ezustekoa Groenlandiako hauteskundeetan: liberal independentistek irabazi dituzte bozak

Agintean dauden alderdiek kolpe gogorra jasan dute emaitzetan: Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistak eta Siumut sozialdemokratak aurreko hauteskundeetan lortutako botoen erdia inguru galdu dute, oposizioko alderdien onurarako.


Teknologia
Komentokrazia

Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]


Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


2025-03-12 | Ibai Trebiño
Esku odoltsuen matxinada

Esku odoltsu bat sinbolo gisa erabilita, iazko azaro bukaeratik ustelkeriaren aurkako mobilizazio erraldoiak egiten ari dira Serbian, “blokada” izenpean, azken garaietan Europa zaharrean ikusitako handienak. Asanblearioak, masiboak, ideologiarik gabekoak... Bertatik,... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Mickael Forrest: “Arbasoek ziotena errepikatzen ari gara: gu ez gara frantsesak”

Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]


Europaren berrarmatzeari begira, euskal enpresek “muskulua” dutela esan du Jaurlaritzak

Mikel Jauregi Industria sailburuaren ustez, euskal enpresek “lan ona” egin dezakete Europaren “segurtasun estrategia babesten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Maria Ubarretxenak, berriz, berrarmatze asmoek “aukera berriak” ekar ditzaketela... [+]


Eguneraketa berriak daude