«Opera berriaren bila abiatu arren ez genuke inoren eredu izan nahi»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

«Opera berriaren bila abiatu arren ez genuke inoren eredu izan nahi»
Jon Casenave, udaberrian estreinatuko den «Ilargi xendera» operaren idazlea
Istorio erdi miresgarri, erdi bizigarrirako musika zuten pentsatua. Kontaketa klasikoa apurtzeko luma falta zelarik, Casenaverena behar. Gau batez hartu zuten «Ilargi xendera», martxoaren 30 eta 31n Baionan estreinatuko den euskal opera.
Erreferente bihurtuko al da Zabalette-Casenave bikotea aurrerantzean gainontzeko euskal operagileentzat?
Kontaketa klasikotik urrunduz zerbait berria nahi genuen arren, ez nuke inoren eredu izan nahi. Opera honek baldintza bereziak ditu: giro miresgarri eta bizigarria hautatu genuen musikarengatik, baina beste idazle eta musikari batek arras ikuskizun desberdinak girotu ditzake.
Badira hiru urte Peio Zabalette musikarekin eta zu lumarekin euskal opera lantzen hasi zinetela. Zerk bultzatuta?
Lehenagoko esperientzia bagenuen, «Bidaia» izeneko ikuskizunarekin. Baionako Orkestraren zuzendariak horrela eskatuta, lan hori opera moduan aurkez genezakeela pentsatu genuen. Euskal operaren istorioa ikusirik, pentsatzen ahal dugu tradizio hori gelditua zela eta guk hari jarraitu gabe zerbait berria egin nahi genuen. Orduan musikariak baldintzak pausotu zituen istorio erdi miresgarria eta erdi fantastikoa sortzeko. Ondoren kontaketa klasikotik urruntzeko testua aurkitu behar zen, gizarte mailako arazoak ahalik eta gutxien aitatuz.
Istorioa sortzerakoan zein eratara uztartzen da zuen bion arteko lana?
Peiok bazekien zein girotan murgildu behar zuen istorioak eta hortik abiatuz pertsonaia eta natura arteko harremana nola islatu pentsatzen hasi ginen. Bigarren urrats batean, Peiok musika eta nik testua idatzi genituen aldi berean, eta amaitzeko egokitze lanetarako elkartu.
«Ilargi xendera» izeneko obra estreinatuko duzue udaberrian. Zer kontatzen da bertan?
Taulan bi pertsonaia nagusi ageri dira: gizon zaharra eta parez pare mutikoa. Antzerkigileak du (Ramon Albistur) zaharraren papera: oihanean bizi den saskigilea da eta mutikoaren maisu bihurtuko dena, naturarekin dituen harreman bereziak erakutsiz. Mutiko gaztearen papera, berriz, Beñat Axiari bakar kantariak darama. Umezurtza izanik, bere sorlekuan ez du lekurik kausitzen eta saskigileak naturari buruz erakutsitakoekin beharko du bidaiatu, kanpoa ezagutu.
Bi horiez gain, hiru dantzari eta sopranoak ere parte hartzen dute 28 soinulariez datorren orkestraren laguntzaz...
Dantzariek naturaren agerraldia irudikatzen dute eta Catherine Estorelle sopranoak, ostera, ilargia itxuratzen du. Opera honek dituen une bereziak azaltzeko, aldaketen ezaugarri eta naturaren printzipio dugun ilargiari ahoa jartzea bezalakorik ez zegoen.
Noraino aldegin duzue opera klasikoaren ibilbidetik?
Euskal operak bi eremu landu izan ditu: garai bateko euskaldunen istorio mitikoak batetik, eta gizarte arazoak bestetik. Kontuan hartu behar da, joan den mendearen hondarretatik Espainiako gerrara arte euskal opera guztiz sendoa izan dela eta beraz, gure eskualdean gizarte mailako arazoak lantzen ziren batik bat, hala-nola euskaldunak Ameriketarako hartzen zuten bidea. Guk oso bestelako istorioa osatu dugu.
Teknikaren aldetik kontaketa beti kantuz egiten zen. Aldiz, gaurko operan, Frantzian eta Espainian esaterako bada frogarik, antzerkilariek leku gehiago dute eta dantzariak ere ez dira edergailu. Honelako zerbait egin nahi genuen geuk ere. Ondorioz, ikuskizun honetan antzezleak leku garrantzitsua du, kontalari nagusia da eta dantzariek ere fikzioa sortzen dute.
Giro horretan testuak zein doinu behar zuen?
Guztiz lirikoa, naturaren ikuspegi barnekorra nahi genuen eta. Operaren lehen zatirako, mendian udazkenak duen tonu gorrixka musikatu zuen Zabalettek eta nik ere hitzen bidez sasoi horretan mendian aurkitzen den giroa lerroratu behar nuen, zuhaitzak eta lainoak ere bizidun gisa agertaraziz.
Euskarak ba al du eskaintzekorik lirikotasun horren harian?
Asko duela ohartu gara «Ilargi xendera»ren frantses testuarekin alderatu ondoren. Txikitan ikasi nuen euskara, Iparraldean egiten dena, lotua dago guztiz naturarekin. Koloreak, usainak, zuhaitz eta xorien izenak oroitzapenetan ditugu eta hori zuzen-zuzenean igarotzen da poesiara, ahaleginik gabe. Frantsesez, berriz, doinu hori aski hila da, apala eta zaila hizkuntza poetikora hurbiltzen. Euskal bertsoek nire frantsesa berritzera bultzatu naute.
Operaren zentzu elitista gainditzen lagunduko al dute zuenaren moduko ekimenek?
Elitista aipatzean joan den mendeko ikusgarriez ari gara. Joxean Artzeren ikusgarritik, esaterako, oso gertu dago geurea. Guztiaz irekiak dira biak ala biak. Bestetik, bide hau hautatzearekin laguntza gehiago dago erakundeetatik eta baliabide gehiago ditu.
Sorgin Ots elkartea ere euskal opera suspertzeko asmoz sortu zen Ipar Euskal Herrian. Zer irizten diozu bere lanari?
Oso interesgarria. Gure ondarean dugu euskal opera eta ene irudiko piska bat ahantzia zen. Horregatik lan interesgarria egiteko moduan da, bai lehengo tradizioa bizitu eta beste ikuspegi bat emanez eta baita euskal musikagile eta idazleak zerbait berria egin dezaten ere.
Proiektu honetan buru-belarri, non gelditu da «Ordu alferren segida» poesia liburua idatzi zuen Jon Casenave?
Koldo Izagirrek bultzaturik hasi nintzen idazten eta liburu hari esker lortu nuen 1984an Azkue saria. Horren atzetik beti aritu naiz poesia idazten, baina argitaratzeari utzi nion beti berdina idazten nenbilela iruditzen baitzitzaidan. Iparraldeko idazleak ikertzen jardun dut eta idazteko molde berriak entseiatzen ari naiz. Horien fruituak goiz ala berandu agertuko dira.
MAITE ARTOLA
42-43,44

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakCASENAVE2
GaiezKulturaMusikaMusika klasOperaPertsonak
PertsonaiazCASENAVE1
EgileezARTOLA6Kultura

Azkenak
2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen:
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


2024-11-28 | Julene Flamarique
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da

Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


94 urteko emakume bat hil dute Gasteizko IMQ Igurko zahar-etxean, eta gizon bat atxilotu

Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
‘Feminizketak’ seriea eta ‘Ikusgela’ proiektua: aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarien irabazleak

Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]


Munstro aplikazioak izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Eguneraketa berriak daude