«Ez dut ulertzen leku eta une guztietan musika jartzeko mania»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Karlos Gimenez musikagile eta pianojoleari elkarrizketa
«Ez dut ulertzen leku eta une guztietan musika jartzeko mania»
KARLOS GIMENEZ
Ordizian bizi da orain eta bertan aritu gara jatorriz argentinarra den musikari honekin musikaz, noski, berbetan. Disketxeetan, telebistako produkzioetan, Imanol eta Xabier Lete kantariekin aritzen da, besteak beste, musika prestaketak egiten. Isiltasunetik abiatu beharra aldarrikatzen du soinuen saturazioa nagusitu den gizarte honetan, horregatik elkartu gara musikarik gabeko taberna zahar batean.
Besteen lanak musikatzen aritzen zara. Noiz ikusiko dugu zure kabuz egin duzun lanik?
Oso lanpetuta nagoenean ez dut egitasmo propioetan pentsatzen, ez naizelako iristen. Hala ere, libro samar nabilen denboraldietan berotu egiten naiz, berriz ere ahaztu beharrean aurkitzen naizen arte. Une honetan gogo handiz nabil, eta antolatu beharra dut. Eginda baditut gauzak, baina azken ukituak eman gabe. Horiek prestatu nahi ditut zuzenean emateko eta grabatzeko. Printzipioz pianoa protagonista izan dadila. Hau laster egiteko aukerarik izango dut ziur aski.
Euskal kantautoreekin egindako lanari helduz, zein bilakaera ikusi duzu azken hamabost-hogei urteotan?
Oso konplexua da. Duela hamabost urte izugarrizko afizio herrikoia zegoen, eta jendearen arreta gai soziopolitikoei zuzendua egoteak erabateko bilkurak bilakatzen zituen kontzertuak; kantatutako ideiak entzun nahi zituzten.
Orain, ordea, kantautoreen artean estilo aniztasun gehiagorako joera dago. Batzuk poesia musikatzen gelditu dira, eta beste estilo batzuk sortu egin dira. Egun euskal musiken sorkuntzak ez du zerikusi handiegirik ordukoarekin. Lehen kantatzen hasteko arrazoia intelektuala zen, eta egun era guztietako jendeak parte hartzen du sorkuntza musikalean. Motibazioak aldatu dira.
Eta zuk hauekin egin duzun lanari dagokionez, zein bilakaera izan du?
Asko aldatu da. Lehen lana egiteko beste era bat zegoen: lokal batean bildu, entseiatu... Beti funtzionatuko duen lan sistema bada ere, gaur egun guk era praktikoagoan lan egiten dugu. Bakoitzak bere lana egiten du, ez dugu hainbeste elkartu behar... Era egituratuago batean lan egiten dugu musikariek. Dena den, hori beste esparruetan ere gertatu da.
Kantautorearen irudia noraino da musikariarena?
Nik, musika konpontzaile naizen aldetik, ezin dut nire muga igaro. Norbaitek lan bat eskatzen didanean, bere lana egin dezadala eskatzen dit. Nire ideia musikalak ditut, eta hauek egitasmo bati egokitu egin behar dizkiot. Batzuetan ere bidea nahiko zabala, irekia, uzten didate, baina ez ohikoan. Nik ez dut nire musika besteen bitartez egiten, baizik eta eskatzen zaidana ahalik eta hobekien egiten saiatzen naiz.
Baina zure `eskua' igertzen da besteen lanetan?
Hori ere bai. Nik egitasmo batean nire ideia musikalak ere jartzen ditut. Batzuetan gutxiago eta besteetan gehiago. Ezberdina da proiektua gehiago edo gutxiago zehaztua ematen didatenaren arabera. Gero, egokitzapen lana beharrezkoa da. Batzuetan beste era batera egingo nituzkeen gauzak egin beharrean izaten naiz, baina ez dut beste aukerarik.
Kantari batzuekin, elkarrekin eboluzionatzea ere ez al zaizu gertatu?
Bai, eta gainera ebitaezina da. Gauza antzekoak ikasten dira, esperientzia komunak bizitzen, eta horrek nolabaiteko paralelismoak sortzen ditu.
Imanolekin, esate baterako, hamazazpi urtetan egin dut lan. Xabier Letek eta biok ere, nahiz eta urte gutxiagotan lan egin, oso sakonean ulertu dugu elkar. Beharrezkoa da elkar ulertze hori.
Dena den, musikari berriekin topatzea ere oso ona da, beti aukera eta bide berriak irekitzen baitira.
Musikari gutxirekin lan egiten da Euskal Herrian. Ez al du horrek nolabaiteko homogeneotasunik sortzen?
Ezaugarri komunak agertzen dira, baina poesiak, bertsoek, egiturak berak eraginda ere bai. Teknika antzekoak erabiltzen dira. Musikan euskal estilo bat dago iturri herrikoiera jotzen den unetik. Orain sortu den musika asko dago, baina euskal musika herrikoiaren estilo beretsuan sartzen da, batez ere kantautoreen kasuan.
Antzerakotasuna ematen duen beste faktore bat bertsoak letra moduan erabiltzea da. Horrek, metrika dela eta, egitura batzuen erabilera bultzatzen du. Hizkuntza bera ere musikaltasun zehatz batzuekin hobe egokituko da ziur aski.
Musika sortzaile diren asko ez omen dira musika kontsumitzaileegiak.
Nik musika klasiko asko entzuten dut, baina ez dut musika gehiegi kontsumitzen. Saturazioagatik da. Kalera atera eta etengabe musika ezberdinak entzun behar dira nahi gabe ere. Hainbeste erreferentzia ditugu leku ezberdinetan, ezen aukeratzeko gaitasuna galtzen ari baikara. Tabernetan, deneatan, trenean... gero eta leku gehiagotan jartzen dute musika, «40 principales»eko abestiren bat... Jada arazo bat da, ez dakit zergatik entzun behar duzun musika nahi ez baduzu. Jatetxeren batean protesta egin izan dut musika altuegi jarri izan dutelako.
Isiltasunetik abiatu behar da, eta musika baldin badago, aukeratua eta helburu bat duela izan dadila.
Zein da zuk aukeratzen duzun musika?
Klasiko izenekoaren barruan kokatzen denak oso lotua nauka, esparru horretan mugitzen dira lanerako nire ideiak. Ez dut alde batera utzi nahi, batez ere musika akustikoaren aldetik.
Egungo erritmoak oso ondo daude _rithm and blues-aren zale sutsua naiz_, baina batzuetan estandarizazioan amaitu du. Musika klasikoa, berriz, alde batera uzten da, ez zaio inori interesatzen.
Musika kontsumo oharduna badago? Kultura musikalik badago?
Ez. Irrati kateek eta Coca-Cola bezalako enpresa indartsuek, bere izarrak telebistan erakutsiz, ezartzen dute zer entzun behar den. Gero, hortik ateratzen diren gauzak entzun nahi dituen jendeak bultzatuta beste era bateko diskoak ere saltzen dira.
Azken horiek nahiko presioa egiten dute?
Ez. Neurri handi batean jendearen aldetik ere alferkeria badago. Uneoro zerbait entzuten eta esperimentatzen ari zaren heinean, horrek nolabait lotu egiten zaitu, nahi gabe ere. Zure barruan barneratu denez gero, bilatzeko behar gutxiago duzu. Irratian, autobusean... musika jada entzun baduzu, beste zerbait bilatuko duzu: kontzertuak... Enpresak egindako aukera entzunda ere, hori ez duzu gainetik kenduko. Publizitatearen eragina izugarria da. Ez dut ikusten hau gelditzeko modurik. Bakar-bakarrik jendeak aukeraketa bultzatu eta garatu dezala erabat. Neurriak har ditzagun, nahi duguna bakarrik entzun dezagun. Ez dut ulertzen leku eta une guztietan musika jartzeko mania. Koadro on baten aurrean egunkaria irakurtzen hastea bezala da.
Disketxeekin lan asko egin duzu. Hauek eta instituzioek mezenas lana egiten al dute?
Ez, hori ez du inork egiten. Instituzioek batzuetan hori sinestarazi nahi dute, baina zuzentzen dituzten alderdi politikoen helburuak baino ez dituzte betetzen hauek. Mezenas lana egiteko artistek aukeratutako bitartekoak jarri beharko lituzkete, artea garatzearren.
Zein bitarteko daude orain?
Gipuzkoan, esaterako, Joxean Arbelaitzen bitartekaritza lanari esker zerbait antolatzea lortu da. Baina Aldundiak ez badu arreta jartzen, dirua alferrik botako da. Kontzertu bat antolatu ondoren ez badituzte entzuleak ikuskizunetara bultzatzen, ez du ezertarako balio. Dirua zaborrera doa. Irizpide egokirik ez dago, interes izpirik ez. Interesa eskatzen diet, bitartekariak bila ditzaten artistak eta instituzioen arteko lana bideratzeko. Disketxeek ere bete lezakete paper hori, baina gehiegi litzateke hauei irizpide ekonomikoak ez nagusitzea eskatzea, ez?
Musikari gutxi dago, ordea, euskal musikarien elkartean. Zergatik?
Musikan gabiltzanon kontzientzia kolektiboa badago, baina ez espazio sendorik. Arazoa da ez garela eta soldatapekoak ezta enpresariak ere. Produkzio era asko daude eta musikariak kate horretako lan ezberdinetan kokatzen gara. Hori oso garrantzitsua da, berehala arlo ekonomikora iristen garelako. Horrela ezin da sindikatu bat sortu. Elkartasun sentimendu bat badago, baina ez da ekintzetan gauzatzen.
Nola uztartzen dituzu alde batetik kantautoreen laneko klasikotasuna eta telebistako laneko teknologia berriak?
Oso ondo, erabat bateragarria da dena. Nik atsegin ditut teknologia berriak oso eraginkorrak direlako, froga eremutzat ditut, dena ezin baita buruan eduki.
Zuzenean edo grabazioa nahiago?
Zuzenekoa edozeren gainetik beti. Dagoen benetakoena da. Musikaren adierazpen errealena.
ARANTXA ERASUN
22-26

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakGIMENEZ2
PertsonaiazGIMENEZ2
EgileezERASUN2Kultura

Azkenak
0 urtetik 12rako haurrak ikastetxe berean: Nafarroako Gobernuaren proiektu pilotu polemikoa

Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]


2025-03-18 | ARGIA
Europako hainbat intelektualek bakearen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi dute

Europa mailako ekimen kolektibo batek bakearen, irtenbide diplomatikoen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi eta sinadura bilketa hasi du. Manifestuak dioenez, intelektualak, herritarrak bezala, “anestesiatuta daude”. Europako agintarien jokamoldea, NATOren... [+]


‘Seguru? Auzo seguruen alde’ leloa izango du aurtengo arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako martxak Donostian

1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]


Apirilaren 9an administrazioko langileen grebara dei egin dute sindikatuek Nafarroan

Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]


2025-03-18 | Gedar
Eraso arrazista bat izan da Lekeition

 Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.


2025-03-18 | UEU
Ane Ortiz Ballesteros, sexologoa
“Sexualitateaz eta teknologiaz hitz egitea ez da aukera bat, beharra baizik”

"Pornografiaren aurrean nola esku hartu. IKTen erabilera nerabeen eta gazteen sexualitateen arretan: errealitateak eta aukerak" ikastaroa emango du Ane Ortiz Ballesterosek (1989, Bilbo). Sexologoa da bera, Training sexologia klinikoan, Genero Berdintasun Teknikaria eta... [+]


Torturaren beste bost biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Oraingoz Nafarroan, 53 izango dira estatuaren biktima aitortuak eta horietatik 27 torturaren biktimak. Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez dira aitortutako torturatu berriak.


2025-03-17 | Estitxu Eizagirre
Aranon makroeolikoen aurkako eguna gozatu zuten
“Paradisu zineman ikusiko gara...”, haizeari puzka ari beharrean

Martxoak 15 goizean elurrak zuritu zuen Arano. Bertako herritarrek eta ingurutik eta ez hain ingurutik bildutakoek bete zuten plaza eta elkartasunaren beroan gozatu zuten eguna: Urumeako mendietan ezarri nahi duten Euskal Herriko zentral eolikoaren kontrako protesta izan zen.


Gasteizko Salburuako institutuko irakasleek protesta egin dute Pradalesen bisitan

Institutuko giza baliabideak hobetzeko eskatu dute irakasleek, ikasleei kalitatezko arreta eman ahal izateko. Kartelekin eta pankartekin itxaron diete irakasleek lehendakariari. Jaurlaritzako ordezkariek ikastetxeko zuzendaritzari esan diote ez zutela "horrelakorik... [+]


Ireki dute Euskaraldian izen emateko epea

Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]


2025-03-17 | ARGIA
Ipar Katalunian katalanezko ikastetxeak larri: babes ekonomikoa eskatu diete instituzioei

Milatik gora lagun bildu ziren larunbatean Ipar Kataluniako Perpinya herrian La Bressola ikastetxeak defendatzeko. Murgiltze eredua katalanez eskaintzen duten ikastetxe horiek arrazoi ekonomikoengatik larrialdian daudela adierazi dute eta erakunde publikoei eskatu diete babes... [+]


'Literatura Plazara'
“Adinka sailkatzen den mundua da literatura, eta guk partekatu egin nahi dugu”

Martxoaren 17an hasi eta hila bukatu bitartean, Literatura Plazara jaialdia egingo da Oiartzunen. Hirugarren urtez antolatu du egitasmoa 1545 argitaletxeak, bigarrenez bi asteko formatuan. "Literaturak plaza hartzea nahi dugu, partekatzen dugun zaletasuna ageri-agerian... [+]


2025-03-17 | Usurbilgo Noaua
Duela astebete Osinalden elektrokutatutako gazteetako bat hil da

Duela astebete, martxoaren 8an Osinaldeko Erribera kalean dagoen goi-tentsioko dorrera igo eta bertan elektrokutatu ostean, osasun egoera larrian zen gaztea hil da azken orduotan.


2025-03-17 | Patxi Aznar
Beharrezko aldaketak

Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]


Eguneraketa berriak daude