«Ez dago euskararen aldeko bene-benetako borondaterik»


2021eko uztailaren 19an
J.Antonio Retolaza "Kili-Kili" aldizkariko sortzaileari elkarrizketa
«Ez dago euskararen aldeko bene-benetako borondaterik»
Jose Antonio Retolaza, «Kili-Kili» aldizkariaren sortzailea
Ohorezko bazkide izendatu du EIZIE elkarteak bere azken ekitaldian Jose Antonio Retolaza, azken hogeita hamar urteotan «Kili-Kili» aldizkariaren bidez egindako itzulpen lanari omen eginez. Bost seme-alabaren aita, Muxikan bizi da, eta begi bateko ikusmena hondatuta duelarik ere aldizkariaren mamia eta edukia lantzen jarraitzen du.
JOSE Antonio Retolazak luzaz egin digu berba, eta elkarri agur esateko ordua iritsi zaigunean gure berriketaldi luzea laburtzeko lanak izan beharko nituela esan dit. Halaxe izan da. Hasi ere, «Kili-Kili» aldizkariaren sorrera eta nondik norakoa kontatzen hasi zaigu baina, azkenean iritzi eta oroitzapenen arlora jo dugu, datu biografikotan zirristaka.
J.A. Retolaza Bilbon jaio zen, eta bertako Merkatal Eskolan ziharduen ikasten, hamazortzi urterekin abade egiteko deia bere baitan aditu zuenean. Ordurako euskara ahaztuta zeukan, «memoria pasiboan», berak aitortu digun legez,
«txikitan hemen Muxikan euskaraz egiten sortu, gero Bilbora joan eta ahaztu egin nuelako; Gasteizko apaiztegian ene ikaskide baten aitak euskaraz egin eta ulertu ez nionean hain lotsatu nintzen ze, ikasteari ekin nion».
Latina eta grekera Zamarriparen gramatikarekin ezkutuka tartekatu behar izan zituen. Gerra ondoko urte ilunak ziren. Gerrateko oroitzapenak biziak ditu, hala-nola etxetik hain argi ikusten den Bizkargi mendiko gudaldiarena, edo
«hantxe, hilerrian, fusilatu zuten batena, ze bidean gero eroaten ikusi eta etxetik entzun genituen tiroak».
Urte hitsak. Apaiztegian bertan euskara lantzeko gelatxo bat eskatu zuten,
«eta oraindio ere bizi den batek --izena ere esan digu-- baimena eman zigun, nahiz eta bere argimutilean Espainiako bandera hantxe eduki eskegita. Zamarriparen gramatika eta Mendizabalen hiztegitxoa geneuzkan eta, ni ikasiagoa nintzenez, besteei irakasten nien, Uriarte orain gotzaina denari edo Manterolari, adibidez».
Muxikaren eragina
GURE solaskideari gaztetan Muxikan izandako bizipenek arrasto sakona utzi zioten.
«Euskara banekien, baina berba egiten ez; uda bitan etorri nintzen hona, eta nik hemengo gaztetxoei dantza irakasteko aitzakiaz euskara ikasten nuen, bizia, zeharretakoa».
Funtsezko kontzeptua du Retolaza jaunak «zeharretako euskerea», horren bidez adierazten duena berdinkideen artean mintzatzen garenetan erabili beharreko euskara bizia izanik. «Kili-Kili» aldizkariaren bidez egin nahi izan duen lana ildo horretan joan da, eta oraindik ere halaxe doa.
«Kili-Kili» aldizkaria berak sortu zuen, berak egiten zituen testuak, eta berak osatzen zituen marrazkiak ere. Izan ere, aldizkariari izena eman ziona halako pertsonaia bat zen, ume euskaldun bat.
«Orduan psikopedagogia ikasi berritan eta euskararen egoera ikusita, halako pertsonaia euskaldun bat sortzea pentsatu nuen, ume bat, ume euskaldunei euskara bizitzen irakasteko, zeren eta umeek euskara zekiten, baina ez zuten euskara bizi. Bihozkada bat izan zen. Gero umeekin gutunketa hasi nintzen. Zelan? Bosgarren alean --diosku Retolazak--. Ume hori gaixotu egin zela idatzi nuen aldizkarian, `zuen moduko umeak erdaraz hitz egiten aditzean gaixotu zait barrua; idatzi egidazue gutun bat esanez euskaraz egingo duzuela eta ni sendatuko naiz' esan eragin nion Kili-Kiliri. Ez dakizue zenbat gutun jaso nituen, zenbat umek idatzi zidan».
Teilatubako ikastola
HARREZKERO hartu zituen gutun guztiak gorderik ditu Retolaza jaunak.
«`Kili-Kili' teilatu bako ikastolea zen, klandestinoa bihurtu zen; errepresioa etorri zitzaion, horraitino, eta aldizkari egin beharrean `Cuadernos unitarios' zirelakoen atalean sartu genuen argitalpena, ni orduan Bilboko San Antonen nengoela baliatuz».
Gure solaskideak gauza eta gertaeren memoria bizia gordetzen du. Bizkaian zazpi mila ume, Gipuzkoan zenbait gutxiago, Nafarroan bezalaxe edo, eta Araban bostehun edo laurehun izan zituztela dio, Iparraldean ere zabaltzen zelarik. Bada, azken gogoeta horren haritik euskalkien arlora etorri gara halako batean.
«Pertsonaia bertako egin genuen, tokian tokiko egin, tokian tokiko euskara erabiliz. Argi ikusten zen euskara batu bat behar zela, baina lehenago bakoitzak berea sendotu behar zuela uste genuen. Ni neu herriz herri ibiltzen nintzen --dio Retolazak iragan minez kutsaturik--, han edo hemen autoa geratu eta umeekin hitz egiten, eta, adibidez, Nafarroako euskara zoragarria aditzean poztu egiten nintzen, eta huraxe egiteko esaten nien umeei».
Retolaza eta «Kili-Kili» «teilatu bako ikastola»ren oinarriak hiru ziren, «etxea, kalea, jokoa» berak dioskunez.
Desengainua
«HIRU Diputatu Nagusiei ere berdin esan diet --denboran barrena jauzi eginez oraingora etorri da--. Nik ez dut sinesten eskolako lana nahikoa denik, orain dela hogeita hamar urte umeek euskaraz pentsatzen zuten, eta orain ostera erdaraz egiten dute euskal hitzak erabiliz. Esan diet bada, geratu eta hausnartu egiteko unea da hau, alde batera utzita estatistikek diotena, zeren estatistikak alderdiei ondo datozkien arren, ez dago hizkuntzaren aldeko bene-benetako borondaterik. Alderdien jokabidea euskararentzat ez da ona izan, eta errakuntza denak sartzen ditut, EAJ nahiz HB nahiz beste edozein»
Adorea eta kemena hain agerian dituen gure solaskideari etsipena nagusitzen zaio, eta argi dio:
«Desengainu itzela hartu dut, Franco bizi zela egun batean Euskadik bere agintaritza izango zuela amesten nuenean ez nukeen oraingoa gertatu beharko zenik sinetsiko. Baina herri bera da erruduna, halako agintariak hautatu dituelako».
Omenaldiak
ORAINTSU EIZIEk ohorezko bazkide izendatu duela eta,
«omenaldiei orain esaten diet baietz, lanean nagoen bitartean, ezen gero ez etorri niri omenaldiekin eta halakoekin».
Herrian ere egin diote halako bat, Areatzako (Muxika) eskola oparoko bertsolarien parte hartzeaz. Harro dago bertsolaritzaren gailurrekoak diren Jon Lopategi, Enbeitarrak eta Ireneo Ajuriak eskaini zizkioten bertsoekin.
«Oso oker ez banago neu izan nintzen Balendin Enbeitarekin berba egin zuen azkena, telefonoz; eskegi baino ez eta hantxe jausi zen».
Orain, aldiz, Onaindia hil dela eta, ez ote den joan doan mundu batekoa sentitzen galdetzeko adorea bildu dut. Baietz erantzun du, eta negar egiten duela esan digu,
«negar, malkoagaz; Lino Akesolo lagun mina hil zenean legez, edo orain Juan Angel Etxebarria adiskide gernikarra hil denean legez».
Enbor sendoko ezpala dela igertzen zaio, hala eta guztiz ere. Sendotasun horren lekuko dugu apaizgoari uzteko izan zuen zergatia.
«Euskararen alde egiteko balio ez zuen elizaren barruan abade izaten ezin jarraitu nuela esan nion apezpikuari»,
aitortu digu.
Euskara bere bizitzako bizkarrezur eta jomuga dituen gizon honen izena aipatzea eta lana aztertzea ezinbesteko izango dugu euskara berpiztearen aldeko historiaren hogeita hamar urteon gainean jardutean.
EDORTA JIMENEZ
Retolaza jaunak eta lankide talde batek lanean darrai "Kili-Kli"rekin.
"Omenaldiei orain esaten diet baietz, lanean nagoen bitartean, ezen gero ez etorri niri halakoekin".
Garaikoetxearen agintaldian Euskara Aholku Batzordeko partaide izan zen.
49-51

GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakKili Kili
PertsonaiazRETOLAZA3
EgileezJIMENEZ2Komunikabid

Azkenak
Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


AHTrako desjabetze mehatxuen aurrean Aralar zulatzeari alternatibak daudela gogorarazi dute ekologistek

Nafarroa eta Ezkio-Itsaso lotuko lituzkeen alternatibak Aralar barnean 22 kilometroko tunel bat zulatzea suposatuko luke, eta 1.300 milioi euroko kostua izango luke. Lotura hau igaroko litzatekeen herri ugarietako udalek nahiz bizilagunek, ordea, lanei ekiteko eduki beharreko... [+]


Zentral nuklearren itxiera atzeratzeko PPren ekimena onartu du Espainiako Kongresuak

Junts eta ERC abstenitu egin dira bozketan eta popularrek aurkezturiko ez-legezko proposamena aurrera atera da, PP, Vox eta UPNren botoekin. 2027 eta 2035 urteen artean ixtea aurreikusten diren Espainiako Estatuko zazpi zentral nuklearren bizitza erabilgarria handitzea ekarriko... [+]


“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


“Hezkuntza sailburuaren determinismo teknologikoak kezkatzen gaitu: bai ala bai sartu behar da, modu akritikoan”

Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]


AEBek eta Errusiak diote Ukrainako gerra amaitzeko negoziazioei heltzeko prest direla

Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]


2025-02-13 | Axier Lopez
Balea eta izurde sarraskiaren aurkako boikota

Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]


2025-02-13 | Gedar
Errusiako gasa Europara itzuli da, TurkStream bidetik

Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".


GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea
“Nola da posible irakasleak EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”

Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Eguneraketa berriak daude