«Kurdistangoa da orain konpondu beharreko auzia»


2021eko uztailaren 19an
Kurdistango auzia, Kendal Nezanen ikuspegitik
«Kurdistangoa da orain konpondu beharreko auzia»
Kendal Nezan, Parisko Institutu Kurduaren presidentea
Kendal Nezan derrigor aipatu beharreko pertsonaia dugu Frantzian Kurdistango auziaz hitz egiten den bakoitzean; Parisko Institutu Kurduaren presidentea da. Elkarrizketa egiten ari gintzaizkiola jakin dugu Leyla Zana idazle kurduak, Ankarako kartzelan preso gaur egun, jaso duela Europako Parlamentuaren Sakharov saria.
Institutu Kurdua kultura erakundea al da bereziki?
Kurdu herriaren inguruan dagoen dokumentazio guztia biltzen ahalegintzen gara 1983ko otsailaz geroztik. Historia, hizkuntza, lurraldetasuna, arazo politikoa... Aldi berean, argitalpen eta hedapen zentrua ere bada, atzerrian diren kurduei eta nazioarteko iritzi publikoari zuzendua. Azkenik, informazio eta dokumentazio erakundea da, Kurdistango herrialde guztietan dabilen egoerari buruzkoa.
Zehazki adierazita, zertan gauzatzen da zeregin hau guztia?
Badugu hemengo gure lokaletan dokumentazio zentru eta liburutegirik, Mendebalde osoko aberatsenak gainera, jendeari, ikertzaileei, ikasleei eta gure herriaz arretarik duen edonori zabalduak. Hizkuntza eta historia alorreko hainbat lan argitaratzen ditugu; hilero informazio buletina plazaratzen dugu sei hizkuntzatan, 85 herritan banatzen duguna; kurduerazko argitalpenak zabaltzen saiatzen gara, baita musika eta bideo-dokumentalak ere. Beste maila batean, urtero lehiaketa bidez aukeratutako hainbat ikasleri unibertsitate mailako hezkuntza eskaintzen diegu. Gure egoitza erreferentziagunea da Europan Kurdistango arazoaz edozer jakin nahi duen edonorentzat.
Kurduen oroimen kolektiboa ez galtzea, hori litzateke Instituaren helburua?
Geure ondare kulturala sakabanatu egin da urteen poderioz errepresioak, gerrak eta emigrazioak behartuta. Hori guztia biltzen saiatzea da gure eginkizuna; kurduen zerbitzura jartzeko lehenbizi, gizateria osoaren zerbitzura segidan.
Arrazoiren bat izango da Institutua Kurdistango lurretan ez egoteko.
Han, Kurdistanen, liburutegi pribaturik ere ezin liteke eduki gai hauetaz, jazarpen politiko eta miaketengatik. Ondare kulturalaren erabateko lapurreta egin digute. Eta dokumentu zein monumentu historiko orok jasan du egoera honen ondoriorik.
Hizkuntzari dagokionez, hor ere larrutik ordaindu dugu zapalkuntza linguistikoa, baina herritarrek eutsi egin diote hizkuntzaren mamiari, bai ahozko literaturari baita idatzizkoaren atal batzuei ere. Adibidez, hiru bider debekatu izan dute kurdueraz idatzitako egunkaria, baina mantxeta aldatu orduko berragertu izan da. Desagertu egin da azkenik, errepresioa dela eta. Martxoaz geroztik, ordea, martxan da Londrestik, satelite bidez, MEDTV telebista, emigrazio kurduak sortutako katea, herriaren gehiengoaren isolamendua hausteko intentzioz.
Egoera dramatikoa zure herriarena. Itxaropentsu dirudizu hala ere.
Bai, zeren eta azken bolada honetako joera historikoak goitik behera ari dira aldatzen. Klase politikoan nabari da oro har Kurdistango auziari buruzko kontzientzia-hartzerik. Konponbide politikoak urrun ez direla adieraziko luke horrek. Badut esperantzarik epe ertainera -hiru urte esatera ez nintzateke ausartuko- soluziobiderik aurkituko dugula. Heltzen zaizkigun berri dramatikoak entzunda badirudi joera oso bestelakoa dela, baina sarritan herrien historia tragediaz tragedia idatzi ohi da.
Gaur egun, eta Palestinako auzia konponbidean dela ikusirik -nahiz eta zailtasun ugari ageri diren bidean- herri kurduarena da Ekialde Hurbileko arazo nagusia. Eta lasterrago edo beranduago ekin beharko diote nazioarteko erakundeek hori ere konponbidean jartzeari.
Bost estatutan banatuta bizi dira kurduak, 550.000 kilometro karratuko herrialdean. Estatu bakoitzean pairatzen duzuen egoera laburbilduko al zeniguke?
Iranen zaila da oso egoera, gogorra baita errepresioa. Khomeini ayatolak 1979an kurduen aurkako erabateko gerra aldarrikatu zuen. Iraken, Golkoko Gerraz geroztik, aire-armada aliatuaren babespean dago oraindik ere Kurdistan. Lau milioi kurdu bizi dira ingurune horretan eta euren esku dute administrazioa: lau telebista kate dituzte, irakaskuntza kurdueraz, produkzio literarioa... Arazo eta gorabehera ugari dauzkaten arren, egoerarik onena han bizi dute.
Turkian bestelakoa da egoera, gerra dela eta. Herri osoak suntsituta, herritar asko erbestean... Istanbulen bakarrik lau milioi kurdu bizi dira, gerrari ihesi joanak. `Iritzi' delituengatik 178 lagun dira preso, eta beste bost mila ekintza biolentoak burutzeagatik. Errepresioa erabatekoa eta era guztietakoa da. Sobiet Batasuna zenekoan, azkenik, oso sakabanatua dago biztanleria. Aldaketa politikoen eraginez gehienek Armenia eta Kazakhstan aldera jo dute.
PKK erakunde gerrilaria, bitartean, borrokan ari da. Lehenago zenion konponbide negoziaturako bidea ote hori?
Turkiako mugimendu kurduak federalismoa aldarrikatzen du egun, dela interes politikoengatik dela errealismoagatik. Ankararen administraziopean dauden herrien nortasunekiko errespetua eskatzen du. Turkiarren sektore erradikalenak, berriz, urtetako gerraren ostean, ari dira jabetzen ez dagoela konponbide militarrik, gerrak aurrera segitzekotan itzulera gabeko gunea jo lezakeela. Ankarako politikariek dute, honenbestez, azken hitza. Errepresioa alde batera utzi eta eskubide batzuk onartuz gero, balegoke agian, independentziarena ezezik, bestelako soluziobiderik.
Estrategia aldaketa da hori, PKK-k orain artean uko egin baitio negoziazioari. Egun, aldiz, estatu federala aldarrikatzen ari da.
Nire ustez bi aldeak, turkiarra eta kurdua, bihurtu dira errealistagoak eta ohartuak dira sekulako helburu ideologikoak bultzatuz zaila izango dela gure herriaren sofrikarioa amaitaraztea. Urte luzetako gerrak eragin du ikuspegi aldaketa.
JULEN ARRIOLA
18-19

GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulKurdistan
PertsonaiazNEZAN1
EgileezARRIOLA2Politika

Azkenak
Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


Analisia
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko

Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta 21 kilometroko linea-elektrikoa eraiki nahi ditu Repsolek, Euskal Herriko... [+]


Eguneraketa berriak daude