argia.eus
INPRIMATU
Juanan Legorburu: «Sarituriko bideoa, nire barrutik atera da»
2021eko uztailaren 19a
Juanan Legorburu ETBko kirol kazetariarekin elkarrizketa
Juanan Legorburu: «Sarituriko bideoa, nire barrutik atera da»
ETBko kirol kazetaria baino lehenago atleta zela aitortu du Juanan Legorburuk. Aurten Donostiako Maratoian irten zuenean lehenengo euskaldunaren postua lortzeaz gain, bestelakorik ere eman dio lasterketa hark; maratoiari buruz egin zuen bideoak Larios saria irabazi berri du.
Zertan datza Larios saria?
Likor marka izateaz gain, atletismo talde baten babeslea ere bada, atletismoarekin zerikusi estua du. Aurten sari hauen bigarren edizioa izan da, atletismoari buruzko saria antolatzen du. Hiru ataletan, bata argazki onenari, bestea artikulu onenari eta azkenik hirugarrena ikusentzuneko erreportaiarik onenari.
Zer du bideoak saritua izateko?
Nik -laguntza teknikoarekin, kamera eta postprodukzioko lankideekin batera- nire buruari buruz eginiko bideoa da. Donostiako maratoian irten behar nuenez, beste ikuspegi batetik egitea bururatu zitzaigun. Kazetari izateaz gain atleta ere banaizela aprobetxatuz, ia esperimentu modura kamera bat etorri zen nirekin karrera osoan.
Nire barrutik ateratako bideoa da, nire barrutik esaten dudanean hitz guztiekin diot. Nire lehen maratoia zen, sentsazio fuerteak dira eta hoiek kontatzen ditut. Gutxitan egindako zerbait izan daiteke, eta gure artean gutxiago. Bideoan gorputza eta arrazoiaren etenik gabeko burruka planteatzen dut. Hori da bideoaren ikuspuntua, eta agian horixe duen bereziena. Maratoia, pertsona baten bizitza osoa baina, bi ordutan izan daiteke.
Zer nahiago maratoiari buruzko erreportaia egitea, edo maratoian korrika egitea?
Nire lehen maratoia izan da, oraingoz ez dut maratoiak prestatzen jarraitzeko astirik. Baina batak bestearekin ez du zerikusirik. Maratoian zauden bitartean esperientzia izugarria da hori, baina maratoia bukatzen denean eta batez ere lan ordutan kazetaria naiz. Jarraituko dut atletismoari buruz hitz egiten baina ez nire buruari buruz, bideoan bezala, bakarra izan da. Nire lotura maratoia eta erreportaiaren artean hor bukatu da.
ARRITXU ZELAIA
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazLEGORBURU4
EgileezELAIA3Komunikabid