«Langileek ez dute makina apurtu nahi, diru gehiago ematea baizik»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Marc Legasse anarkistari elkarrizketa
«Langileek ez dute makina apurtu nahi, diru gehiago ematea baizik»
MARC LEGASSE
Aita hil zitzaionean jakin zuen Ziburun arrain kontserba fabrika txiki bat eta lau barko utzi zituela. Negozio hartaz arduratzera heldu zen Marc Legasse Euskal Herrira. Hemengo giroak berehala harrapatu zuen.
Geroztik...
Hemen gelditu nintzen. Banuen familia, banituen lagunak. Errefuxiatu asko ezagutu nituen. Ziburun bertan bizi nintzen, beste etxe batean. Hegoaldera ere oso maiz pasatzen nintzen. 1949an Pasaiako Gotorlekua erosi nion Armadari, 40.000 pezetan. Baina ez zegoen bizitzeko kondiziotan. 1979an Gotorlekua saldu eta diru horren parte batekin Bermeon etxetxo bat erosi nuen.
Bermeon hamar urtez bizi izan nintzen. Oso gustora nengoen, giro euskaldunagatik. Nola-hala defenditzen nintzen. «Ni Lapurdikoa naiz eta...», «hori dozu hori euskera politte!» esaten zidaten. «Que se vayan» zen orduko hitza. Eta han esaten zuten: «Que se vayan... a la mierda!». Maite dut Bizkaia. Besteok baino gogorragoak dira bizkaitarrak.
Marc, zer idazten ari zara orain?
Orain, hilean behin, «Enbata»n zutabetxo bat egiten dut.
Zertaz?
Nire erokeriak! Gauza barrokoak, nik esaten dudan bezala. Orain Amaia Ereaga ari da nitaz liburu bat egiteko materialak biltzen, lehengoan tituluaz aritu ginen. Nik proposatu nion: «Borroka barrokoa, edo Marc Legasseren ibilerak».
Obra handia egina duzu.
Lezon orain dela hiru-lau urte egin zidaten omenaldian batek esan zuen mila artikulu idatzi nuela. Horietako asko «Enbata»n, frantsesez, beste mordoska bat «Egin»en; horiek Luis Nuñezek moldatzen zizkidan gaztelera egokian. Eta hamalau liburu, gehienak neure argitaletxean, Hordagon atereak. Orain dela ez dakit zenbat urte hemen ETAkoak ibiltzen ziren, bazuten gure etxe azpian bulego bat, eta bisitaren bat etortzen zelarik «zenbat enplegatu duzun!» esaten zidaten. Polimiliak ziren haiek.
Besteak, Txomin edo Peixoto etortzen zitzaizkidalarik gora: «Ez al zarete horiei kasu egitera jaitsiko?» galdegiten nien eta, «ez, ez!». Ni horiekin gelditu nintzen, horiekin dut harreman zuzena.
Guztiz KASen alde nago: Kontrabandoa, Anarkismoa eta Separatismoa. Hori ez zaie beraietako batzuei gustatzen. Dena den, beroriek dira anarkismotik gertuen ari direnak.
Zer osasun du euskal separatismoak?
Aranak utzi zuen autonomiaren ideia. Eta orain aspalditxotik EAJkoak berak ere autodeterminazioaz mintzo dira, aho txikiarekin baldin bada ere. EAJ Gernikako estatutuaren alde saiatu da.
Berrogeita hamar konpetentzia falta direla-eta, «diskuti dezagun...». Baina ez dute ezer diskutitzen. Orain muturrera jo dute, Espainiatik irten ala ez erabakiko lukeen erreferendum batetaz mintzo dira... Gauza diferenteak esaten dituzte. Euskal Herri batu eta independentea, horrek dauka indarra.
Lehengoan, Parisko epaiketa handia zela-eta, hemendik Donibanera manifestazioa egin genuen. Zazpi mila lagun! «Independentzia!» oihu egiten genuen. «Gora ETA!». Auzoko batzuk, izuturik, leiho gibeletik beha...
Zelan ikusi dituzu Frantzia aldeko abenduko grebak?
68ko maiatzeko eta oraingo greba hauen artean alde izugarria dago. 68an «Debekatuta dago debekatzea» eta «Lurrera itzuli» esaten zen. Oraingo hau diru kontu hutsa zen. Langileen kexua: nork ordainduko digu gizarte segurantza? Langileek orain ez dute makina apurtu nahi, diru gehiago ematea nahi dute.
Ikasleek ere «diru gehiago, eskola gehiago!» eskatzen zuten, guztia pikutara bidali partez. Inork ez du bankuen nazionalizazioa eskatu. Trenetako langileei berdin zaie enpresa publikoan ala pribatuan aritzea: lanari, duten bizi-mailari eutsi nahi diote.
Gainera, greba-orduak ordain diezaizkieten nahi dute... Falta da gogo anarkista hura, falta dira barrikadak.
Aro ilun samarra dela.
Aro triste bat. Iraultzaren ideia, «dena langileena izanen da», aienatu dute. Ekialderantz hedatu da kapitalismoa. Mitterrandek ere, zer ekarri du? Askoz langabetu gehiago: hiru milioi! Eta -batzuetan De Gaullek eragin zituen- nazionalizazioak desegin ditu...
Orain gobernu eskuindarra dago baina, atzera ere sozialistak etorriko balira, zer egingo lukete? Berdin! Zazpi mila lanpostu kendu behar dira? Kendu! Lehengoan, telebistako txotxongiloetan, Jospin azaldu zen: «Baina guk -esaten zuen-, zer proposatu behar dugu?» Ez dakite zer egin.
Hutsune bat dago. Eta bitartean pobreak pobreago, eta aberatsak aberatsago. Eta inork ez du kontra egiten. Beste harena sartu nahi digute: «Amaitu da historia». Langileak etsitzeko frasea.
Eta zer egin daiteke?
Guk... erresistitu. Bizi nahi duten, borroka egiten duten herriak, horiek dira gure anai-arrebak. Chiapasekoak, gainera Zapataren izena berpiztu dutenak. «Zu frantsesa zara, ni espainola naiz, kapitalismoa ez-dakit-zer...». Horren aurrean, txetxenek egurra! Diote hogeita bost urtean zazpiehun pertsona hil ditugula.
Espainiarrek Gernikan hiru ordutan 3.000 lagun hil zituzten. Orain ETAk ematen die beldurra. Terrorismoa? Ez dute deus ikasi behar gugandik. Terrorismo apologiarik handienak beraiek izkiriatuta daude: «Histoire de France», «Historia de España». Hor dago terrorismoa. Ameriketan egin zutena, Afrikan egin zutena... edo Mururoan.
Almirante batek duela berrehun urte irla batean bandera bat ipini zuen, esanez: «Hau gurea da», eta orain bertan entseiu nuklearrak egiten dituzte... Gurea nahiko suabea da. Aldian behin, pasatu dira hiru hilabete eta, «ez dugu inor hil eta goazen baten bat hiltzera, ez dezatela pentsa akabatuta gaudenik»; sorpresa batzuk. Philippe Oihanburuk «L'irreductible phnomne basque» deitu duenaren etsenplu txikiak.
Eta gero...
Lehenbizi autodeterminazioa irabazi behar da, eta gero beste neke batzuk etorriko dira: ez baitira EAJ, EA, PP eta besteak desagertuko, eta horiek edozein erreforma oso mugatuko dute, horiek Europaren martxan ibiliko dira, Europari kopiatu nahian. Esaten digute: «Zuen asmo horiek, Europa berrian, zer leku dute...? Noski, orain hemen oso zaila izango litzateke kapitalismoa deuseztea. Nik anarkismoa defenditzen dut, baina nola! Hala ere, ohartarazten dizut, euskaldunona ez zen, -hark oker esan zuen, askotan esana dut- «Jaungoikoa eta Lege Zaharra», baizik eta «Jaun gabe eta legerik ez».
Ez dakit, Euskal Herriko industria hain gaizki dago, igoal artzain gizarte batera itzuliko gara. Haur gutxiago egiten da, langileek aldegiten dute... oso garai konplikatuan bizi gara. Eta formula sozialista zaharrek ez dute balio.
Eta formula anarkista zaharrek?
Ez dakigu, inoiz ez baitira praktikara eraman; gerra denboran Katalunian eta pixka bat Ukrainian. Dena den, haiek egin zutena askoz ere `lagunartekoagoa' zen.
Zertan ari dira euskal anarkistak?
Alde batetik CNTren gerra denborako dirua eskatzen segitzen dute, ez baitzaie oraindik itzuli. Hauteskundeetara berriz, ez dute hautagairik aurkezten. Bestalde, hemengo borrokak badu anarkismoaren antzik. Harremanetan, antolaketa motan, asanbleetan, eta helburuetan ere: zapalkuntza deuseztea. Oro har, herri txikiotan anarkismoa posibleagoa da. Unitate txikiak gara, lurrari, hizkuntzari lotuta. Diot nik, euskaldunok hizkuntza aglutinantea dugunez gero, ekonomia ere aglutinantea izan genezakeela. Jakina, txarra da eboluzio orokorra.
Kapitalismo sasoian gaude, bete-betean. Baina herria bizirik dago.
Iparraldean, zer giro duzue?
Hemen badira bost partidu abertzale, hiru bateginik eta gero EAkoak eta beren kongresua taxi batean egin lezaketen EAJkoak ere.
Hemen, Ziburun, historian lehenbiziko aldiz, iazko udal-hauteskundeetan, Ziburu Euskaldun zerrendatik bat atera zen. Ikusteko 77 urtez zain egon naiz, eta azkenik! Ziburu Euskaldun. Zerbait ari da. Hemen, «Egunkaria» inork gutxik irakurriko du, baina ETB etxe askotan, barnealdean gehienbat, baserri askotaneta ikusten dute. Egia da, telebista pobre samarra dela, baina...
Lehengoan «Haizeak eraman zuena» filmea ikusi nuen. Oso ongi zegoen, karlisten denborako gauzak ziruditen... Neska honek, Garmendiak esan du euskara gora doala. Ez dakit nik, baina historiara begiratuz gero, ikusten dugu 1830ean 300.000 euskaldun bizi zirela, eta orain (proportzioan jaitsi baldin bagara ere) 700-800.000 gara...
PABLO SASTRE
31-35

GaiezGizarteaIdeologiakAnarkismoa
PertsonaiazLEGASSE1
EgileezSASTRE2Gizartea

Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude