«Kongresu aurreko eztabaida sosegatua izan da Euskadin»


2021eko uztailaren 19an
CCOOren seigarren kongresuko eztabaidak
«Kongresu aurreko eztabaida sosegatua izan da Euskadin»
Xanti Bengoa, CCOOren idazkari nagusia EAEn
Seigarren Kongresua izan du oraintsu CCOOek eta ez dira bare bareak izan prexixoki Biltzar barruko eta horren aurreko eztabaidak. Hortzak ongi zorroztuta jo dute Madrila korronte guztiek.
Hauteskunde sindikalen emaitzak ikusirik, CCOO duela lau urte baino sendo edo ahulago dago egun Hego Euskal Herrian?
Hasteko, kontuan izan behar dugu hauteskunde legea aldatu egin dela, eta momentu honetan ordezkari edo delegatu kopuru mugikorra dugula. Zer adierazten digu horrek? Enpresaren bat ixtean hor zeuden delegatuak ez direla ageri jada zenbaketan. Beraz, sindikatu guztiok dugu gaur egun orain lau urte baino ordezkari gutxiago.
Edonola ere, bada datu objetibo bat: bi dezima galdu ditugu ordezkari kopuruan, eta oso datu atsekabea da hori guretzat. Hala eta guztiz ere, bigarren indar sindikala gara bai Euskal Autonomi Elkartean bai Nafarroan. Eta 1982ko hauteskunde sindikalez geroztik ez geunden horren posizio onean.
VI. Kongresu Konfederala izan berria du CCOOk. Barne korronteen -Gutierrezen aldekoak, Morenozaleak, Ezker Sindikalekoak- arteko tirabirak zenbaterainokoak izan dira Hego Euskal Herrian?
Kongresu aurreko prozesua Euskadin sosegatua izan dela esango nuke nik. Eztabaida bizia izan da, eta apustu garbia egin dute ordezkari gehienek Kontseilu Konfederalak onetsitako tesi maioritarioen alde. Hortxe aztertzen dira lan, enplegu, legeria... Alor guztietan, gizarte osoan, izan diren aldaketak.
Eta hortxe daude baita ere gizaldi berriari ekiteko estrategien zirriborroak: enplegu sorrera eta kalitatea, lanorduen murrizketa, ordu estrak kentzea, prekarietatearen aurkako borroka, hezkuntza profesionala bultzatzea... Eta honekin batera, babes sozialerako sistema publikoaren defentsa.
Enplegua aipatu berria dugunez, zer deritzozu Felipe Gonzalezek duela gutxi egindako proposamenari, hau da, lanorduekin batera soldatak murrizteari?
Lanordu gutxiago, horrekin konforme gara, aurrerakuntza tekniko-zientifikoei esker giza-esfortzu ttikiagoa aski baita lehen bezainbat, edo gehiago, produzitzeko. Honenbestez, geuk ere uste dugu lanorduen murrizketa zorrotza egin behar dela enplegu berriak sortu ahal izateko.
Gutxiago irabaztearena? Hori diskutigarriagoa da, zeren eta azken urteotan produktibitatearen hazkundea ia erabat enpresarien irabaziek jan dute, inbertsiora bideratu beharrean. 1992-95 bitartean, Euskadin, benetako inbertsio kopurua negatiboa izan da. Dirulaguntza publikoak inbertsioa bera baino handiagoak izan dira. Beraz, eta hemen daukagun soldata-egituraketa ikusirik, ezin liteke ordu murrizketa-soldata murrizketaz hitz egin. Salbuespenen bat izango da, baina salbuespen modura aztertu beharrekoa.
Bestalde, sarri samar entzun ahal izan da aspaldian sindikatuok erakunde korporatibistak bihurtu zaretela. Alegia, enplegu tinkoa dutenen defenditzaileak, baina langabetuak edo lan prekarioa dutenak bazterrera utziz.
Kritika hori ez dator bat errealitatearekin, eta ñabardura batzuk eranstea komeniko litzateke. Hasteko, edozein giza-erakundetan bezala, eragin handiagoa dute partehartze handiagoa dutenak. Geure sindikatuan, esaterako, partaide gehienak soldatapeko langileak izaki, normala da hauen esku izatea ardura eta eragin zabalena.
Baina beste ikuspegi batetik begiratuta, gogoan izatekoa da azken urteotako bi greba orokorrak elkartasunezkoak izan direla. Hau da, langabetu, jubilatu eta enplegu ez-egonkorra dutenenganako elkartasuna aldarrikatzeko grebaldiak. Horretaz aparte, azken urteotan arreta berezia eskaini diogu langabeziaren arazoari. Hor daude langabetuentzako aholkularitzak, hezkuntza alorra... Bi hitzetan, lanik ez duten langileen arazoa lehen mailan dugu CCOOn.
ELA eta LAB elkarlanean ari dira zenbait alorretan. Eta askoren iritziz, bi esparru nabarmen ageri dira Hego Euskalerriko sindikalgintzan: abertzaleak batetik (ELA-LAB), estatu mailakoak bestetik (CCOO-UGT).
Izurritea bailitzan ari gatzaizkio iheska manikeismo horri, abertzale-estatalista sasi-enfrentamenduari. Estatu plurinazional batean bizi gara; Gernikako Estatutuak eskuduntza zabalak damaizkio Jaurlaritzari... Geuk ere bat egiten dugu Estatutuarekin, eta oso osorik betetzea eskatzen dugu. Estatutuaren eskutik, eta agente sozialengandik dator lan harremanetarako esparru autonomikoa. Negoziazio kolektiboaren, hitzarmen interkonfederalen, Jaurlaritzaren konpetentzien (industria, osasuna...) eskutik ari da osatzen bertako esparru hori.
Sindikatu abertzaleekin dugun eztabaida zera da, esparru autonomikoa `esparru autarkikoa' izan ote litekeen. Erreferentziarik gabeko sindikalgintza behar al dugu, estatu espainiarreko eta Europako gainerako sindikatuekin harremanik gabea? Guk ezetz diogu. Lan eta sozial alorreko legeriak; funtsezko harreman ekonomikoak... horiek guztiak geroz eta gehiago Estatu espainiar mailan erabakitzen dira, baita Europan ere.
UGT eta CCOO sindikatu bakarra, bateratua, izateko aukerarik ikusten al duzu epe labur-ertainera?
Futurologia egiterik ez dut atsegin, baina UGTeta CCOOren arteko ekimen bateratua positiboa da langileentzat. Politika ekonomiko liberalei Espainiako historia modernoan eman zaizkien erantzun zorrotzenak batasun honen eskutik etorri dira. Eta kongresu honek ekimen bateratua sendotzearen aldeko apustua dakar. Ez UGTrekin soilik, baizik eta estatu osoan diren klase-sindikatu demokratiko guztiekin.
XABIER ARANBURU
17-18,19

GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaCCOO
PertsonaiazBENGOA1
EgileezARANBURU6Ekonomia


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Eguneraketa berriak daude