«Nekazaritzaren erronka berriei aurre egiteko prest gaude»


2021eko uztailaren 19an
Lurgintza nekazal kooperatibaren nondik norakoak
«Nekazaritzaren erronka berriei aurre egiteko prest gaude»
Sabino Irulegi, Lurgintza nekazari kooperatibako gerentea
Nekazari kooperatiben artean beteranoenetakoa dugu Azpeitiko Lurgintza, lehen urratsak eman zituela 31 urte bete baitira. Bazkide kopurua 250 ingurukoa du egun, eta errronka askori aurre egin behar izan dio; izango ere, jardunean segitu ahal izateko.
Hainbat datu jakin nahi genuke hasteko: noiz sortu zenuten Lurgintza, zenbat langile zareten, jarduera nagusiak, inbertsioak...
Lurgintza kooperatibak 1964an eman zituen lehen urratsak, nahiz eta juridikoki 1971. urtean eratua izan Enpresa Kooperatiba Mugatua egituraz. Gaur egun 21 langile ditu kooperatibak, administrari eta teknikarien artean. Bazkideak, berriz, 250 dira guztira. Hauetatik gehienak baserritarrak izan arren, badira elkarteak, kooperatibak eta nekazaritza eremutik kanpoko langileak ere. Lurgintzak, bazkide guztien Batzar Nagusian oinarritzen du bere izaera eta ahalmena. Buru Batzordeak edo Juntak bereganatzen du enpresaren kontrola eta erabakiak hartzeko ardura. Erakunde honen egungo osaketa, berriz, honako hauxe da: sei bazkide baserritarren ordezkariak; beste bi elkarteetakoak eta nekazari kooperatibetako ordezkari bat. Gerentearen esku dago enpresaren zuzendaritzaren ardura.
Helburuak eta jarduera nagusienak, bestalde, zeintzuk dituzue?
Lurgintzaren sorrera-dokumentuan hauxe zioen: «Baserritarren giza-egoeraren garapena eta bizi maila gainontzeko gipuzkoar gizartearen parekoa izatea lortzea». Baserrien profesionaltasuna, errentagarritasuna, garapena eta etorkizuna bermatzea litzateke kooperatiba honen gaur egungo helburu nagusia.
Helburuok lortu ahal izateko ezinbestekoa da kalitatezko zerbitzu sorta zabala eskaintzea. Zerbitzu mota horiek urteen poderioz aldatu, berritu eta zabaldu egin dira, garaian garaiko exijentzien arabera. Laburpen gisa, ondorengo denboraldiok bereiz genitzake Lurgintzaren historian: 1964-1971 epean hasierako pausoak eman ziren. Nekazarientzako asesoramendu juridikoaren lehen urratsak eman eta zenbait tresna eta lehengairen erosketa bateratuak egin ziren. 1973 bitartean baserritarraren formazioari ekin genion. Gau-eskolen sorrera, giza harremanak, jardunaldi teknikoak eta kontabilitatearen oinarri eta helburuen ezarpena izan ziren bultzatutako eginkizunak. Garai horretan, eta geroztik ere, Gipuzkoako Kutxaren laguntza oinarrizkoa izan da enpresa honen zereginak garatzeko.
Eta orduz geroztik?
1975etik 1980ra bitartean zerbitzu alorrari ekin genion: ganaduaren saneamendua, esnearen kontrola, hautaketa edo selekzio genetikoa, hazi izoztua, proiektugintza, hazte zentroa, haragiaren merkaturatzea eta gestio tekniko-ekonomikoa. 1980-1987 tartea zerbitzuen pribatizazio eta garapenaren garaia izan zen. Sasoi horretan egin zen baserritar asoziazioen sorrera eta zerbitzuen estrukturazioa. Azken denboraldi honetan, 1987tik gaur egun arte, kooperatibaren eguneratze prozesuari ekin zaio: enpresaren informatizazioa, zerbitzu osagarri berriak, lan espezializatuagoa eta abar.
Zeintzuk dira zuen bazkideen arazorik garrantzitsuenak?
Ekonomia alorrekoak, dudarik gabe. Esan beharrik ez baserritarrak bere produktuengatik jasotzen dituen etekinek nahikoa tarte estua dutela.Badira beste zenbait arazo ere. Esate baterako, nabarmena izan da azken urteotan nekazari jarduerarako jarraipenik eza. Beste era batera esanda, zenbait esplotazio edo baserritan ez dago nekazaritzan jarraituko duen gazterik, eta egotekotan ere, ez du ogibide erakargarritzat jotzen. Beste kasu batzuetan gurasoek hoztu egin izan ohi dute seme-alaben baserrirako gogoa.
Europako zenbait administraziok ahalegin garrantzitsua egin izan du bertako nekazaritza sostengatzeko, nahiz eta ekonomikoki errentagarria ez izan. Hemen ere bide hori al darama baserriak?
Kontu jakina da hemen, Europa osoan bezalaxe, administrazioak zeregin garrantzitsua izan duela nekazaritza arloari eusten, errentagarria ez izan arren. Aurrerantzean ere administrazioaren laguntzarik izango delakoan gaude, baina ziurrenik era `probetxugarriagoan'. Geroz eta gehiago bultzatuko da, adibidez, ingurugiroaren kontserbaziorako laguntza.
XABIER ARANBURU
18,19

GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
GaiezEkonomiaKooperatibaKooperatiba
PertsonaiazIRULEGI1
EgileezARANBURU6Ekonomia

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude