Sasiaren arantzak


2021eko uztailaren 19an
Ttotte Etxebeste konfinamendutik itzuli berriari elkarrizketa
Sasiaren arantzak
Ttotte Etxebesterekin Paristik Urruñara bidean
TTOTTE Etxebestek Pasai Donibanekoa zuen aitatxi, eta Lapurdiko urruñarren artean instituzio bat zen duela gutxi 93 urterekin hila den gizona. Aita ere euskaltzalea zuen. Baina Urruña eta Behobia arteko baserri batean sortutako mutikoa bere osabaren zauri eta espetxeratzeak markatu zuen: 1975ean Beran harrapatu zuten Antton Etxebeste, Korta ETAkidea hil zuten xedera batean.
«Hamabi urte nituen, eta Hegoaldean bizi zen borrokaz ohartu nintzen», dio Ttottek. Eskola giristinoetan ikasia, gaztetxotan hasi zen Hendaiako Akelarre elkartean, Urruñako Hazian gero, eta laster sartu zen orduan indarrean ziren Herri Taldeetan. 80ko hamarkada hasieran sasoi betean zeuden kultur taldeak Iparraldean: Ziburun Sagaio, Arroka Miarritzen, Basaizea Baigorrin, Akelarre, Hazia... Antzerki talde ugari, euskarazko ikastaroak eta kultur asteak han eta hemen.
Lehen sasitarrak
GIRO horretan sortu ziren Herri Taldeak politika egiteko gosez, EHAS alderdiaren aldamenean, Xan Margirault presoaren aldeko komiteak, Jazar bezalako taldeak eta herrietan lanean ari ziren militanteak bilduz.
«Geroztik EMAk ez du bildu HTek bildu zuten adina militante», esan digu gauzak oso barrutik ezagutu zituen militante batek. Eta paraleloan Iparretarrak erakundeak bere jarduera zabaldu eta gogortu egin zuen: lurraren aldeko ekintzekin eta euskal arazoarentzako propaganda bilatzen zuten ekintzekin.
Belaunaldi hartakoa da 19 urtetan sasitar edo klandestino izateko hautua egin zuen Etxebeste. Ikasketaz elektrikari, Landetako Leon herrian izandako tiroketaren ondoren _polizia bat hilik eta Popo Larre desagertua_ sasian sartu zen.
Hautu haren zergatiez galdetu diogu: «Lan legalarekin ez dela aski ikusten genuen, aurrean den murrua mugiarazteko beste zerbait egin behar zela. Sasian sartu zirenetatik, Xanpol Hiribarren laster harrapatu zuten, Popo Larre desagertu eta Gabi Mouesca ere laster erori zen. Filipe Bidart eta Ttottek bidaia luzea egin zuten elkarrekin.
«Erakundean lan xoragarria egin zuen Filipek _dio Etxebestek_ eta zer egin behar zen erakutsi digu. Ez da mito bat niretzako, gidaria da eta gaur anaia bat».
Hegoaldeko iheslariak _ETAko errefuxiatuak_ bere lurrean ezagutu arren, bertako herritarrak sasian ibiltzeak gogor astindu zuen Iparraldea. IK erakundeak egitura horretara egokitu behar izan zuen, eta autonomi edo independentzia helburuetan ados zetozen militante abertzaleek jarduera bortitzaren aurrean definitu egin behar izan zuten. Ezagunak dira urte haietako eztabaidak. Autonomi proposamena 1983an aurkeztu zuten.
Non ezkutatzen ziren gizonok? «Guri lagundu ziguten euskaldun askoren izenak ez dira sekula jakinen» dio Etxebestek. Klandestinitateko urteek asko aberastu dutela dio.
Gogortu ere bai. «Askotan pentsatzen genuen erortzeko momentuan. Sasiaren bukaera heriotza izango zela segur ginen, eta hori onartzea gogorra da, gazte izan eta bizpahiru urteko bizia duzula aurrean». Sasian zelarik izan zuen semea Ttottek, eta urte horietan galdu zuen aita.
Lurrera erorita
ALDIZ, bai Filipe bai Ttotte bizirik atera ziren. 1988ko otsailean harrapatu zuten Etxebeste, eta lurrean etzanik zeukatela polizia batek bala bat sartu zion bizkarrezurrean. Lehenik Baionako ospitalera eta handik Bordelekora eraman zuten, eta poliziek lehen orduak alferrik galdu ez balituzte zauriek ondorio arinagoak izango zituztela seguru daude senide eta lagunak.
Gerriz beheitiko sentsibilitatea galdurik, karrotxora kondenaturik bizi da. «Sasian nintzelarik, ez nuen hain ongi amaitzerik espero», adierazi digu.
Ez du Etxebestek bere zauriez sobera hitz egin nahi, eta horretan ere euskal erakunde armatu bateko militante arketipikoa da. Zenbait lagunek kontatzen dute ahalegindu izan direla epaiketetan Ttottek bere zauriak erabil ditzan defentsarako, eta honek beti planteamendu politikoari eusten diola. «Oso esijentea da bere buruarekiko», esan digute.
Kanpaina zabal bati esker, espetxetik atera zen 1989an, nahiz eta Parisen egotera beharturik. 1991n baimenik gabe Euskal Herrira etortzea erabaki zuen, «ez bainaiz hemendik kanpo bizitzen ahal».
1993an beste egonaldi bat egin du espetxean, epaiketa batean 8 urteko kondena jaso, eta joan den irailean eraman zuten berriro Parisera, legez kontra armak zeuzkala eta. Duela bi urte itxitzat emana zegoen kasua, eta orduan drogak aipatu zituzten. Gauzak argitu eta berriro itzuli da etxera. Baina oraindik zain dauka epaiketa pare bat.
Lagunak atera
HEMERETZI urte zituenetik hainbat aldatu dira gauzak.
«Gazteak gu ginen baino politizatuago daude, baina aldiz oso legalista ikusten ditut, Iparraldean bederen», dio. Bestalde, urteak badoazela eta gauzak hainbeste ez direla aldatzen uste du, egoera blokatua dagoela eta hitz egiten hasi beharra dagoela irtenbideak bilatzeko.
Espainia eta Frantziako espetxeetan diren 600 euskal preso politikoak kalera ateratzea da Etxebestek ikusten duen lehentasun bat. Horien artean dago Pasaiko lehengusu bat, Begoña Sagarzazu, espetxean zortzi urte daramatzana.
«Presoen taldeak garrantzi handia du, eta egia esan batzuetan ez zara erortzen kolektiboari esker. Baina horiek kanporatzeko zerbait egin behar dugu, gure herriari gehiago lagunduko diote kanpoan barruan baino. Nola atera ordea? Amnistiaren alde bakarrik borrokatuz? Eta zergatik ez?», utzi du galdera mahai gainean.
Ttotte eta bere neskalagun Bakarne Uztaritzetik Urruñara itzultzeko prestaketa lanetan utzi ditugu. Amak emandako lurrean eraiki nahi dute etxe berria.
JOXE MARI OSTOLAZA
PELLO ZUBIRIA
Ttotte Etxebesterekin Paristik Urruñara bidean
SASIAREN ARANTZAK
Uztaritzen bizi da Ttotte Etxebeste eta hor aurkitu dugu _Bakarnerekin_ Parisko konfinamendutik urriaren 20an itzuli delarik. Iparretarrak erakunde armatuan klandestinitatean ibilia, bere buruaz eta jasandako zauri larriez ez da sobera mintzo. Baina berak bezala bere ama Jacquelinek liburua osa lezakete bizi izan dutenarekin.
OSTOLAZA, Joxe Mari/ZUBIRIA, Pello


GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaKonfinamen
PertsonaiazETXEBESTE5
EgileezOSTOLAZA1Politika
EgileezUBIRIA2Politika

Azkenak
Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Komunitateaz (I)

Konturatu orduko, 119 arkume jaio dira etxean, eta hamahiru ardi baino ez zaizkigu gelditzen erditzeko. Aurrerakoak diren urruxak jada izendatuta dauzkagu; horrek, inplizituki, esan nahi du hiltegira eramango ditugunak zeintzuk diren badakigula. Bereizte ariketa horretan... [+]


2025-02-17 | Nagore Zaldua
Amorrotxa, odol urdineko ameslaria?

Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.


2025-02-17 | Jakoba Errekondo
Intsektuen negupasa

Hotza gogor ari du. Ez denean, baina aurtengo neguan lurralde batzuk ederki jotzen ari du. Eta intsektuek nola irauten dute, udaberriarekin indarrean berragertzeko? Kaleko galdera izan dut bart. Hortik intsektuen adimendu eta buruargitasunera koxka ttikia dago. Berritu ditugu... [+]


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Eguneraketa berriak daude