"Sorkuntza eta tradizioaren arteko oreka da herri izateko giltzarria"


2021eko uztailaren 20an
Jean Mixel Bedaxagar musikariari egindanko elkarrizketa
"Sorkuntza eta tradizioaren arteko oreka da herri izateko giltzarria"
Hamairu urte beranduago, Jean Mixel Bedaxagarrek bigarren diskoa ka- leratzear du
Musika mailan urte luzetan lanik kaleratu ez badu ere, ezin esan liteke Jean Mixel geldirik egon denik. Pastoral idazle eta sujeta, kantaldi-emaile... «Otia lili denian» disko berriarekin euskal kantu zaharren garrantzia azpimarratu nahi du, baina inondik ere baztertu gabe bere ikuspegitik bizirauteko beharrezkoa den sorkuntza-lana.
Hamahiru urte joan dira lehen diskoa kaleratu zenuenetik.
Enetzat lehentasuna lanak duenez, ez nuen ez gogorik ez astirik beste disko baten egiteko. Bitartean, egin izan dut besterik, «Xaho» pastorala, kantaldiak, besteen diskoetan lagundu, xirula jo eta abar. Martxoan 20 urte beteko dira kantuan hasi nintzenetik: Anoetan izan zen, «24 ordu euskaraz» ekitaldian.
Zein kantu mota biltzen duzu disko berrian?
Kantu tradizionalak eta neuk sortuak, azken hauen artean «Xaho»rako eginiko bi, «Nafarroa» kantuaren bertsio berria eta «Gerezitzia lilitan». Erromantze zaharren artean, «Xori erresiñula», «Igande arrats eztiño batez», «Zu zira zu», «Atharratze jauregian»... Hauek dira gure klasikoak, euskal literaturaren poesia klasikoa, beste herrietakoen pare daude eta eskolan ikasi behar lirateke.
Horietarik batzuk ezagunak dira. Zer bilatzen duzu beste molde batean emanez?
Ene kantatzeko maneraz, a capella ariturik, Zuberoako ene maisuak errespetatzen oso saiatzen naiz; neure aztaparra, nire estiloa begiratzez lan egin badut ere, Zuberoako kantatzeko manerarekin fidel izaten saiatu naiz, doinu zeltiarrak erabili gabe.
Nondik norakoa da disko berria, zein bilakaera eman da aurrekotik?
Kantu gehienak, aurrekoan bezala, a capella egin ditut. Jendea ez da usatua kantak boz hutsez entzuten; horren ezagutzeko egin dut diskoa ia tresnarik gabe, jendeari erakusteko kantatzeko beste manera bat, horrek askatasuna ematen dit ene gustura kantatzeko. Baina musika-tresnaz lagundurik ere egin ditut: hiru pianoan, bat soka-laukote batek osaturik, eta beste bi xirularekin. Berrikuntza horixe izan da.
Diskoak zuk kantagintzaz duzun iritziari erantzuten dio.
Kantagintza osotasuna da. Gure herria orekatua izateko, behar ditugu bi bide jarraikiarazi, kreazionea eta antzinatik egina. Ez dio batek besteari eman behar lehentasuna, biak behar dira maila berean. Segur naiz horri esker mendez mende iraun dugula eta iraunen dugula. Gehientasuna rockari emanez gero -beste guztiak bazter utziz- denbora labur batez iraunen dugu. Antzinakoari begira, berriz, inguruko aragoarrei eta biarnoarrei bezala gertatuko zaigu, desagertuko gara. Euskal Herriaren xantza da osotasun hori badugula eta begiratu behar dugula.
Kantu-sorkuntzan, berriz, zer bilatzen duzu?
Poesiaren modukoak dira disko honetakoak, Xahoren liburuetan inspiraturik sortuak; «Nafarroa» bezalako omenaldiak edota «Gerezitzia lilitan», maitasunaz...
Zuberoaren egungo egoerari so, euskara gibelera eta herrietan ia gazte-jenderik ez, disko honen helburua zein da?
Gaztetan herriz herri entzuten nituen Zuberoako kantariak. Egun ez da egiten, eta gazteek ez dituzte gure erromantzeak ezagutzen. Sü-Aziak informatika bidez eginiko bilduma eta hedatze-lanaren helburu bera du disko honek, kantu horiek ez galtzea.
Zer egin behar da Zuberoan kultura mailan?
Kultur mugimendurik ia ez izatea ez da Zuberoan dugun arazo bakarra. Oso arazo larria populazio-eza da. Nik batez ere Basaburuatik jaso dut ene aurrekoen tradizioa, eta ezer egiten ez bada, lurralde oso horretan hamabost urte barru berrehun gazte baino ez direla bizi izango jakitea da arazo larriena. Era berean, gazteek gure euskara ez biltzea ere kezkagarria da oso. Horren aurrean, kultur mugimendua sortu beharko genuke, pastoralak eta maskaradak bai, baina kultur sarea ere bai. Eta geuk, zuberotarrok sortu behar dugu. Konponbidea ez dago ez Gasteizen ez Paben ez Parisen.
Tarteka kantaldiak izaten dira eta Kantu Txapelketa ere hor dago.
Lehen edozein bilkuratan kantuan aritzen zen lagungoa; orain ohitura hori galdua da. Egin izan da kantaldirik molde zaharrean noizbehinka eta arrakastatsu suertatu dira. Beraz, bada aukerarik. Garai bateko Antoine Abadia edo orain 50 urteko Elizabide mauletarraren moduko mezenas bat beharko litzateke kulturgintza suspertzeko, ekoizpena eta diru-irabazia ere orekatua izateko. Bestalde, guk askoz gehiago kantatzen dugu Hegoaldean Iparraldean baino, baina ez luke hala izan behar. Alabaina, esperantza dugu irtenbide, aitzinaratzeko modu bakarra. Beti izan dugu euskaldunok une larrienetan bizirauteko sekreturik, inguruko herriek ez bezala -izan ere, Biarnon, Landetan eta Bigarran dituzten berezko erreferentziak euskaldunak dira, Mixel Etxeberri eta euskal rocka-. Baina azkarki behar dugu zerbait egin.
Zein proiektu duzu hemendik aurrera?
Alde batetik, Mikel Urbeltzekin batera erromantze batzuen bilduma izango den diskoa grabatzen hasiko naiz egunotan, Bruselako Claude Flagelen eskutik. Badut, bestalde, eleberria idazteko asmoa, Frantziako Iraultzaren bigarren mendeurrena bete den honetan, hemengo gazte bat dela protagonista, garai haietan hemendik Hegoaldera ihes egina. Pastoral baten egiteko asmoa ere badut...
LIZARTZA, Ritxi
40-41


GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakBEDAXAGAR2
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazBEDAXAGAR2
EgileezLIZARTZA2Kultura

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude