"Legebiltzarrean denak zurrunduta baleude bezala egon ohi dira"


2021eko uztailaren 19an
Nekane Alzelai, EAko legebiltzarkideari elkarrizketa
"Legebiltzarrean denak zurrunduta baleude bezala egon ohi dira"
Nekane Alzelai, Eusko Alkartasunako legebiltzarkidea
Legazpiarra, Telleriarte auzokoa, aspalditik Donostian bizi den arren. 28 urte. Enpresa ikasketetan lizentziatua Sarrikon. EAko legebiltzarkidea Gipuzkoatik pasa den urtetik. Nekane Alzelaik ilusioa, bederen, sobera du berarentzat oraindik oso berria den politikaren mundu korapilatsuan.
Hain gaztea izanik, nola sentitzen zara Eusko Legebiltzarrean politikari profesional adinduen artean?
Gizarteak politikariei buruz duen irudia betikoa da: jende heldua, korbataduna... Esteriotipo hori dago. Politika, ordea, edonork egin dezake, eta ez da soilik pertsona helduen eginkizuna, baizik eta gazteena, emakumeena..., guztiona.
Hasieran beldur piska bat ematen dizu, beraiek urte asko baitaramatzate. Baina interesa izanez gero, sartu eta aurrera. Gaztea izan eta beraiek asko jakinda ere ez dago zertan kokildu.
Zer ekar dezake Nekane Alzelaik Legebiltzarrera?
Legebiltzarrak gazteon freskotasuna behar du, gazteon ikuspuntua. Oso serioa da, serioegia, protokolarioa; denak zurrunduta baleude bezala egon ohi dira. Gauzak askozaz naturalagoak dira eta beste modu batera hitz egiterik badago. Hainbesteko formalismorik gabe gauzak atera daitezke aurrera, agian, errazago. Legebiltzarrari gizartearen naturaltasuna eta freskotasuna eman behar zaio.
Politikariak ospe onegirik gabe ageri dira azkenaldion. Hala izanik, zergatik sartu zara politikan?
Politikari batzuek soilik desprestijiatu dute euren burua, eta azken batean, zikinduta daudenak gutxi batzuk dira. Gauzak ez konpontzeak ere badu eraginik irudi txar horretan. Hori politikarien agilitate faltaren ondorio da. Almidoi guztiak ahaztu eta politika dinamikoagoa egin behar da. Legebiltzarrean nagoenetik guztia oso mantso doan irudipena daukat eta gauzak askoz azkarrago joan daitezkeela.
EAn zein ikusten duzu helburu nagusitzat?
Bakoitzak gizarte ideala du buruan, eta horixe lortu nahi du. Alderdi ezberdin asko dago, eta azken hauteskundeetan azaldu da Euskal Herria oso anitza dela. EAn ikusi dut nigandik gertuen dagoen alderdia, eta hori da gizarte honi nire eskuhartze txikia emateko bidea.
Eta zer eman diezaioke, zure gizarte ideal horren arabera, EAk Euskal Herriari?
Hasteko, eta garrantzitsuena, gizartea bake-bidean jarri. Denok osatzen dugu gizartea eta guztiok parte hartu behar dugu bake-bideratzean, nahiz eta gehiegi kostatzen ari den. Denon elkartasuna lortu behar da. Hori lortzeko epea? Ez dago esaterik; oso urrun ikusten dut.
Autonomi Estatutua egin zenean oso gaztea zinen. Nola ikusten duzu horren etorkizuna?
Aurrerapausoak ematen ari dira. Eusko Jaurlaritzak jada lehentasunak jarri ditu, eta horri buruz urriaren 20an Legebiltzarrean jardungo dugu. Oraindik urrun ikusten dudan gaia da Estatutuaren erabateko garapena. Baina okerrena zera da: hitz egiteko esertzea zenbat kostatzen den.
Nola moldatzen zara EGIko eta Jarraiko gazteekin?
Oro har ondo. EGIko zein Jarraiko lagunak baditut. Ideia politikoak eta ezberdintasunak hor dira, baina pertsona bakoitzaren izaera da kontuan hartu beharrekoa, eta batak ez du bestea kentzen.
Asko hitz egin da azkenaldian kaleko istiluez eta gazteek berorietan izan duten partehartzeaz. Zer gertatzen da?
Istilu horiek aipatzen direnean gazteei buruz hitz egiten da, baina gazte zehatz batzuk dira indarkeria bultzatzen dutenak. Jarraikoek edo istiluak eragiten dituztenek diote euskal gazteria elkartu dela eta abar, eta gazte batzuk baino ez dira. Istiluak eragitera zerk bultzatu dituen? Etsipenak eta manipulazioak eragin handia dute.
Mundu guztia orain HBrekin hizketan hasteko ados dagoela dirudi. Zer eman dezakete elkarrizketa horiek?
Lehen urratsa, eta ezinbestekoa, hizketan hastea da. Hitz egiten jarriz gero, bakoitzak zer nahi duen jakin daiteke. Ez bagara sekula eseri eta hizketan hasten, uste soiletan ibiliko gara eta horrela ez gara inora iritsiko. Eseri eta gardentasunez jokatu behar da, bakoitzak zer pentsatzen eta zer nahi duen adierazi, eta modu horretan elkar ezagutuko dugu. Hori abiapuntutzat hartuta eta bakoitzaren nahiak zein diren jakinda, nolabaiteko negoziaketetan hasi eta irtenbidea bilatzen hasteko moduan izango gara.
Gutxieneko borondatea ageri da orain bi aldeetatik, baina borondate hori praktikan jarri behar da. Benetan borondatea badago, hizketan hasi behar da, inolako aurre-baldintzarik gabe.
Zertaz hitz egin daiteke?
Lehenengoz, argi utzi behar da bakoitzak zer nahi duen. Ondoren, nahi horiek batu egin behar dira eta irtenbidea bilatu. Zertaz hitz egin? Lehenik, bake-bideaz. Behin bakea nola bideratu jakitean gainontzeko guztia jarraian etorriko da.
Presoen senitartekoak ezagutuko dituzu. Zer egin dezake parlamentari batek horien egoera hobetu edo konpontzeko?
Euskal presoak Euskal Herriratzearen aldekoa naiz, eta bergizarteratzearen aldekoa. Pertsona batek gizartearentzat kaltegarria den zerbait egiten badu, kaltearen ordainetan gartzela-zigorra jartzen diote. Gertatzen dena da pertsona hori gartzelan dagoen artean aldatu eta garatu egin daitekeela. Gizartearentzat kaltegarri ez den norbait bihurtzen bada, zergatik ez bergizarteratu?
Zein itxura eman zizun Jose Antonio Ardanzak kurtso politikoari hasiera eman zion Legebiltzarreko plenoan?
Gauza batekin geratu nintzen: behin eta berriz «nire gobernua» esaten zuen. Gobernua ez da berea, denona baino. Egia esan, niri askozaz gehiago gustatu zitzaidan Joseba Egibar.
PSE-EEkoekin eroso sentitzen zaren galdetuko zizuten jada herrian...
Abertzale gisa, gobernuan egoteko aukerari ezin genion ihes egiten utzi. Gobernu abertzalea nahi dugun neurrian, bertan parte hartu behar dugu. PSE-EE eta PPri elkartu eta gobernuan sartzen utzi behar al zaie, ala? Abertzaleok elkartu egin behar dugu eta irtenbideak bilatu eguneroko arazoei. Gobernua osatzeko, baina, ez genuen gehiengoa osatu, hirugarren bat behar zen, eta sozialistak sartu ziren. Programa hiruron artean osatu eta onartzen bada, zergatik ez? Gainera, oro har, gaur egun gobernu abertzalea osatzen dugu.
Azken hauteskundeen aurrean, Gipuzkoan izan zen EUE, EA eta EAJkoen artean konbergentzia burutzeko ahalegina. Nola ikusten duzu jelkideekin bat egitea?
Elkartu eta alderdi bakarra osatzea oso zaila da, eta ez dut uste komenigarria denik gainera. Gauza bat da abertzale izatea, baina abertzaleen artean badago eskuina, badago ezkerra eta badago zentroa, eta guztiek eduki behar dituzte euren aukerak. Horregatik sortzen dira arazoak, eta horregatik zatitu zen EAJ eta EA sortu. Koalizioa osatzea? Agian posible da, ez dut ezeztatzen. Baina gero bakoitzak bere nortasuna mantendu behar du.
Hirukoaren formulak EAren etorkizunari lagunduko dio ala EAJren aldamenean zuen irudia ahultzen eta suntsitzen joango da?
Argi dago EA non dagoen eta non EAJ. Ez zait iruditzen gu ahuldu eta beraiek indartuko direnik. Ezberdintasunak hor dira eta horiek eguneroko adierazpenetan islatzen dira. Gobernuan elkarrekin egon arren, nork bere nortasuna mantentzen du.
EAE eta Nafarroako gobernuetako kide da EA. Bion arteko erlazioa indartzeko zer egingo du?
Horretan ari gara. Urriaren 29an EAk Alkartasun Eguna egingo du, aurten Nafarroan. Horrekin gure ustea azaldu nahi dugu: EAE, Nafarroa eta Iparraldea bat garela. Datorren abenduan gure laugarren batzarra burutuko dugu. Hor bada ponentzia bat «Politika instituzionala» deritzona, eta beronetan aipatzen da Nafarroa eta EAEko gobernuen arteko elkarlana eta harremana sendotzeko formularen bat bermatu behar dela.
Itoizko urtegiaren kasuan Nafarroako gobernua ondo jokatzen ari dela iruditzen al zaizu?
Epaia hor dago eta Nafarroako Gobernuak bete egin beharko luke. Bat nator epaiarekin. Nafarroako Gobernuak errekurritu egin du, baina epaia hor dago.
JAUREGI, Mikel
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakLegebiltzar
PertsonaiazALZELAI1
EgileezJAUREGI5Politika
EgileezUBIRIA2Politika


Azkenak
2024-10-03 | Gedar
24 orduko barauak egingo dituzte aste honetan Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez

Ostegun arratsaldean hasiko dira baraualdiak, eta bost gune antolatu dituzte ekimenari lotuta: Bilbon, Altsasun, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Larunbat eguerdian, berriz, manifestazio handi bat egingo dute Bilbon, palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta... [+]


Marixol Iparragirreren kontrako epaia artxibatu du Auzitegi Nazionalak

Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.


EHUko Zuzenbide fakultateko ikaslea
“Hasieratik neurri zorrotzak hartu beharrean, ikasleen erantzun irmoaren zain egon da EHU”

Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]


2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


2024-10-02 | Julene Flamarique
Lan-baldintza “miserableak” salatu zituzten langileak kaleratu ditu The Champions Burgerrek

Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak The Champions Burger jardunaldian langileek pairatzen dituzten lan-baldintza kaxkarrak salatu zituen aurreko astean The Champions Bugerrek langileak esplotatzen ditu lelopean.


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


2024-10-02 | Moon of Alabama
Gerra hurrengo fasera iritsi da

Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


Eguneraketa berriak daude