Nire jainko ttipia Xalbador nuen, edozer gairi mamia ateratzen zion


2021eko uztailaren 19an
Donibane Lohitzunen egingo dioten omenaldia dela eta, Xanpun mintzo
Nire jainko ttipia Xalbador nuen, edozer gairi mamia ateratzen zion
Manuel Sein,"Xanpun"
Donibane Lohizunen topatu dugu bertsolari urruñarra, igande honetan bertan egin dioten omenaldiaren giroan murgilduta. Bertsolaritzaren eta euskararen mundua izan ditugu kantugai, geu gai-jartzaile.
Urruñan hasi zinen eskolan bertara bizitzera etorri ondoren. Frantsesez?
Beharko! Guk orduan bagenuen erraztasun bat izugarria, ez baikenuen euskara baizik erabiltzen. Merezimendua ematen diot nik gauza horri: Urruñako apaizen eskolan buru Mendiburu zen, euskalduna, eta honek egiten zuen, ikusten zuenez guk frantsesa nolabaitka egiten genuela, frantsesez idatziak zirenak euskarara itzularaztea. Horrela, frantsesa piska bat ikasi genuen eta euskarari behar zuen merezimendu guztia ematen genion.
Noiz eta nola ohartu zinen bertsoak egiteko gauza zinela?
Beti izan dut halango gutizia bat ditxoka, norbaitek zerbait esaten bazuen hari ditxo batekin erantzuteko. Nire erraztasuna hori izan da eta maite dut.
Gero izan dut grazia bat, nire amona bertsolari izugarria zela. Beti prest botatzeko. Denek maite zuten bertsoa nire familian. Ni hamabi-hamahiru urte nituelarik hasi nintzen bertsotan, erdipurdika. Lagun artean aritzen nintzen. Gero, hamabost bat urterekin, Errexilekin, Mattin Ahetzekoarekin aritzen nintzen bertsotan; orduan beraiek ibiltzen baitziren.
Guda izan zenuten hor tartean.
Ez Hegoaldekoentzat bezala gerlari gisa, baina nahiko lanekin. Etxean hogeita bi edo hiru animalia genituen, gero aita erreumak josia hil zen, anaiak gerlan... Hamabi urte nituen orduan eta eskolara noizean behin joaten nintzen.
Gogoratzen al duzu alemanak Urruñan ibili zirenekoa?
Guk behiak kanpora ateratzen genituen, hamabost inguru genituen, baina bagenuen behi bat biziatua, zaldiak ez zituena ikusten ahal. Zaldia sartzen baldin bazen gure eremuetan, lehenbiziko lana hura bidaltzea izaten zen. Egun batean behien zain ginela, etorri ziren hamar bat aleman zalditan, saltoan hesiaren gainetik. Jokatu zen aleman zaldiari gure betizua, tripak aterako zizkiola zirudien. Uste genuen aleman hark animalia hilen zuela, baina ez zuen garbitu.
Orduan mugan joan-etorriak eta ikusiko zenituzten?
Baziren batzuk gizonak ekartzeaz arduratzen zirenak. Behin gauean animaliak sartzera nindoala entzun nituen ahots batzuk sasian, bordan. Hurbildu nintzen, eta entzun nuen ahots bat bortitz-bortitza, esanez: «Hemen badaude belarri batzuk sobera interesatuak daudenak gugatik, konpreniarazi behar zaio ez dela hurbildu behar hona». Frantsesez erran zituen hitzok. Pentsatuko duzu Xanpunek animaliak hartu eta aldegin zuela handik aguro. Une latzak ziren. Hala eta guztiz ere, horrela izan arren harro-harro ibiltzen ginen, jatekorik eta bagenuen.
Hegoaldean ibili izan zara bertsotan zure adineko jendearekin. Espainiako gerrarekin alderatuz gero, hemengo euskaldunak ez ote ziren gehiago frantsestu gerrarekin? Ahulagoa izan zen Ipar Euskal Herrian abertzaletasuna bertsoetan.
Hori horrela izan da hemen, alde honetan. Hala ere, baziren guda garaian euskaldunak alemanen alde zirenak ere. Hala ere, denak gaullistak ziren, nire adineko guztiak dira gaullistak, garai batean itxaropena eman zuen bakarra De Gaulle izan zelako.
Hegoaldean, berriz, sentitu da hango gerlen gora-beheren ondorioa. Familia osoak etorri ziren handik hona. Eta haiekin, berriz, halako berotasun bat hartzen zen, haiek ekartzen baitzuten pairatzen zutena. Guretzat handi egunak izan dira. Guk atxiki dugu anaitasun hori.
Gerla garaian Urruñako gehienak kontrabandoan ibiliak dira.
Beharko! Gipuzkoa eta Nafarroa aldean bazen behar zena, baina hemen ez zen. Ogia ere paperekin. Soldadua nintzelarik ere, 19 urterekin, ogia kartekin hartzen nuen. Janaria ez zen sobera soldaduentzat ere.
Soldadutzaren ondoren, zenbat plaza egiten zenituzten urtean?
Oso gutxi, Donibane Garazin, Kanbon, Baigorrin... Lauzpabost bat joaten ginen: Mattin, Errexil, Xalbador, Hiriarte eta ni. Agurra egiten genuen hasieran, gero beste bertso bat edo bi, eta gero berriz ere agurra.
Eta noiz hasi zinen beste aldera bertsotan joaten?
Berandu xamar. Xalbador zenak eraman nahi izaten ninduen hara. Donostian kantatu nuen lehenengo aldiz Hegoaldean. Txapelketa izan zen Anoetan eta bi azkenak Joxe Agirre eta Xanpun gelditu ginen, 1976 inguruan.
Nik nituen gogoekin, hango herri txiki batean jaio banintz lan gehitxoago egingo nuen. Jendearekin konfiantza hartu behar baituzu, jendea ezagutuz. Eta lana eginez, noski. Hasieran ondo jarduten baduzu bertsotan, hurrengoan huts eginda ere jendeak ulertzen du; gaizki hasiz gero, ordea, kontuz, e!
Hargintzan aritua zara. Urte asko egin al zenituen lan horretan?
Sei zazpi bat urtetan aritu nintzen. Gero udan itsasora joaten ginen, arrantzan, eta neguan berriz hargin. Dena den, hargintzan beti segitu dut piska bat. Ofizioa erakutsi zidana, poliki, Elizalde izan zen, Ziburun. Oso langilea zen, lanean oso ondo zekiena. Hari oso ondo egin behar zitzaion lana, eta horrelako pertsonekin ikasten da lanean. Gero beti jarraitu nuen hargintzan, udan biberoaren lana nuen bitartean.
Donibane eta Ziburuko portua ezagutu zenuen garai hartan.
Izugarria. Frantziako porturik handiena, eta agian Frantzia eta Espainiako handiena. Zenbat mila kilo tona sartzen ziren! Atunez bete-bete egiten zen portu guztia. Kamioiak etorri eta etorri egiten ziren, eta betetzen joaten ziren guztiak. Orain, berriz, zer atun ateratzen da? Gutxi ateratzen da atuna. Arrantza asko gutxitu da azken urteetan.
Iparraldean bertsotan urteko zirkuitua zein izaten zen?
Zuberoan izana naiz, lauzpabost alditan joaten nintzen urtean. Nafarroan Baztan aldean ibiltzen nintzen, Elizondon sei edo zazpi alditan, Erratzun eta inguruetan ere ibili ginen, Mattin eta biok. Iparraldean Donibane Garazin, Donapaleun, Hazparnen... Kanbon ere urtero egiten zen saioa.
Nik txalorik gehiena jaso dudan lekua, hala ere, Bermeo izan zen. Gero bermeotar batzuekin hizketan hasi nintzen eta ez nuen ulertzen; izan ere, bizkaitar oso itxia da. Neure buruari galdetzen nion ea zergatik txalotu ote ninduten, ulertu nindutelako edo niri kuraia emateagatik?
Zuk ez duzu arazorik izan Hegoaldean, gaiak ulertzeko espainola jakin beharra zegoelako?
Alkatek esan zuen hori. Han, hemen bezala, badira hitz batzuk erdaratik datozenak, baina ibili naizen lekuetan Hegoaldean dena euskara garbia zen. Bizkaian izango da, behar bada, espainolezko hitz batzuk ihes egiten diren lekua.
Iparraldean ezagutu dituzu bertsolariak, baina hori gero pittinka gutxituz joan da. Zer pasatu da hor?
Bertsolariak ezagutu ditut: hasieran Xalbador, Mattin eta horiek denak zeuden, gero gu etorri ginen. Orain bada gazterik, baina eman zaie aski kuraia hauei? Gure huts haundiena horixe dugu, publikoa oso gutti dela.
Ostatuaren beharra aipatu duzu bertsotarako. Ostatutan, ordea, frantsesez egiten dute gazteek.
Bertsolaritza zerbaitek galtzen badu euskara eskasiak galduko du. Bertsolariak euskara ondo dakiena behar du izan, hitzerdika esaten da asko bertsoa. Euskara azkarra behar du bertsolariak. Hegoaldeko entzuleak badakite zein den bertso ona eta zein ez. Hori, ordea, oso urria da Iparraldean.
Ez badu buruzagiren batek sentitzen euskara, euskara galdu da. Eta horretarako denen beharra da.
Eta bertso-eskolen lana zein da hor?
Hortik aterako dira bertsolariak, gazte horietatik. Baina hasten direlarik gero sostengua behar dute, behar baitzaie lagundu. Eskola horretatik, besterik ez bada, bertsozaleak aterako dira, nahiz eta bertsolariak ez atera. Horrek salbatuko du bertsolaritza. Eskola batean lehen urratsa egin behar da. Gero, dohaina badu, berak sentituko du eta dohain hori gero landu egin behar du.
Zein bertsolari ikusten duzu egokien ispilu, eredu bezala gazteentzat?
Egaña hedadura handiko bertsolaria da, gainera aldaketa handiak egiten dituena, doinuetan-eta. Gero Lizaso, Lazkao eta horiek denak gazteentzat eredugarri dira.
Zuk nori so egiten zenion hogeita hamar urte zenituenean?
Nire jainko ttipia Xalbador nuen, baita Mattin ere. Mattinek eta Xalbadorrek bazituzten bi dohain, oso aldatuak. Mattini gai serioa emanda ere behar zion hark beti atera zerbait irrigarri. Xalbadorrek, berriz, edozer emanda ere mamia ateratzen zion, gai arina izanda ere. Nik biei irabazi nahi nien beren arloan, Mattinek baino irri gehiago sortu eta Xalbadorrek baino mami gehiago atera.
OSTOLAZA, Joxe Mari
37-41

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaSEIN1
PertsonaiazSEIN1
EgileezOSTOLOZA4Kultura

Azkenak
Karbono biltegi izateari utzi dio Artikoko tundrak

AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren (NOAA) ikerketaren emaitza zabaldu du Nature Climate Change aldizkariak: bereganatzen zuen karbono dioxido eta metano kopurua baino gehiago isurtzen du orain tundrak.


EAJk eta Juntsek energia enpresa handiei ezarritako zerga ezabatu dute

Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.


2025-01-23 | Euskal Irratiak
Erizainen erdiak genero eta sexu indarkeria jasaten du lanean

Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.


2025-01-23 | Julene Flamarique
2024an 361 kazetari atxilotu zituzten munduan

Asiak jarraitzen du izaten kazetari gehien atxilo dituen kontinentea: 2024an atxilotutako kazetarien %30 baino gehiagorekin. Txina, Israel eta Myanmar izan ziren berriemaile gehien espetxeratu zituzten estatuak iaz. Osotara, 200 kazetari baino gehiago hil eta ehunka zauritu eta... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
‘Independentziara egunak’ antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko 75 udalerritan

“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera,  Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.


Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


Groenlandia erosi nahi dute

Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]


2025-01-22 | ARGIA
140.000 eurorekin zigortu du Jaurlaritzak Zarauzko ikastola, ezarritako matrikulazio muga gainditzeagatik

Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua

Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude