"Edozein alderdirekin hitzarmenen bat lortzen saiatuko da CDN"

CDN edozein alderdirekin hitzarmen bat lortzen saiatuko da.
"Edozein alderdirekin hitzarmenen bat lortzen saiatuko da CDN"
Luis Ibero,CDNko parlamentaria eta Zizur nagusiko alkatea
CDNk erretegi bateko sutean du sorburua. Erregaia Juan Cruz Alliren aldeko UPNko militanteen sinadurak. Luis Ibero, Irigibel eta Maezturekin batera, orduko sugina. Bosgarrenez Zizur Nagusiko alkatea. Nafar eskuinaren molde berrien adierazle aparta.
UPNko afiliatuen artean eramaniko sinadura bilketak helburua lortu ez bazuen ere, emaitza ez zen hain txarra izan, izandako babesa aintzat harturik CDN sortzea erabaki baitzenuten...
Egia da, lorpena izan zen, baina ez zen samurra izan. Gure asmoa ez zen egoera horretara iristea, baina UPNko agintariek, Juan Cruz Alliren inguruko eztabaidari ezezkoa ematean, ez ziguten beste biderik utzi. Beharrezkoak ziren sinadurak lortu ez baziren ere, erantzuna oso zabala izan zen, eta UPNko oinarria sentsibilizatu egin zen Alli gaiaren inguruan. CDN sortu aitzin, nafar gizartearen sektore zabal batek Alli nahi zuen lehendakari. Sentimentu hori bazen, baina sentimentua, botoa eta alderdi bihurtzea gauza desberdinak dira.
Hasiera batean eman ziren zirkunstantziak ikusita EA berri baten aurrean ginela esan izan zen. Bi gertakizun horiek parekagarriak al dira?
Ez da gauza bera. EAJ-EA zatiketak pertsonalismoan du iturburua, Garaikoetxea eta aparatuaren arteko liskarrek hori adierazi zuten. Alliren ekinbidea UPN barruan bestelakoa izan da. Aspaldidanik bazen norabide aldaketa bat alderdi barruan. Ideologia, pentsamoldeak eta lan egiteko erak aldatzen saiatu zen Alli. Beraz, ez zen nahikeria izan «bera lehendakaria ez denez UPNtik alde eginen dugu» esatea.
Zertan nabarmendu zen UPN barruko norabide aldaketa?
Denboraldi bat generaman aldaketa hori egin nahian. UPN nabarmenki ari zen eskuin aldera jotzen, pertsona jakin batzuk ari ziren aginte kargu guztiak hartzen. Gai hau alderdi barruan salatu genuen eta barruko korronte bat egitea pentsatu genuen, gaiak jorratzean UPNk zituen irizpideekiko era desberdinez jokatuko zuena. Beraz, ez dago EArekin konparatzerik. Nafar gizarteak eguneroko gaiei arreta gehiago jarriko lieken alderdia ari zen eskatzen, gardentasuna eskatzen zen, eta une hartan UPNk ez zuen horrelakorik eskaintzen. CDN sortu aitzin, UPNk zaldi irabazlea zirudien, eskuineranzko joera baitzegoen, baina ene ustez Nafarroa ez da eskuin-eskuinekoa.
Aurki lehenbiziko kongresua egingo duzue. Orain arte zenbait adierazpen programatiko izan dira, baina, CDN ez da ideologikoki behar bezala definitu. Kongresuan alderdiaren ideologiaz mintzatzeaz gain, jakinen al dugu zentro-eskuina, zentroa edota zentro-ezkerreko alderdia zareten?
Kongresuan ez gara ideologi gaietan sobera zentratuko, ideologiak etengabe aldatzen eta garatzen baitira. Kongresua prestatzeko egin diren lehenengo bileretan ez da zentroa, eskuina edota ezkerraz mintzo, elkarguneaz mintzo da. Nafarroako herrietan elkar ulertzeko sentsibilitatea dago. Aurreko egoerak, ideologiak edo pertsonen arteko enfrentamentu bortitzak Nafarroak behar zituen soluziobideak ez hartzera eraman gaitu. CDNk nahi duena elkarguneak sortzea da, gizarteari transmititzen hobekien dakienarekin hitzartu, enfrentamentua uxatzen duen ororekin. Saia gaitezen elkarguneak aurkitzen, hori da gure ideologia, egun nafarrek eskatzen dutena.
Parlamentaria izateaz gain, laugarrenez Zizur Nagusiko alkate zaitugu. Bertan erabaki anitz kontsentsuz hartu izan ohi dira. Heda daiteke hori Parlamentura?
Agintean dagoenak negoziatzeko eta jendearekin hitz egiteko gaitasuna eduki behar du, inor ez da egia osoaren jabe. Bost talde politikoz osaturik izan den gure udalean eztabaida izan da jardunaren ardatza, eta ñabarduraz ñabardura gaiak aurrera atera ditugu. CDNk hori egin dezake. Gobernu hitzarmenean ikusten denez, elkarren arerioak diren indar politikoek akordioak erdietsi dituzte, denok ukitzen gaituzten gaitan desberdintasunak ñabardurazkoak baitira. Iritzi, kultura, ideia desberdinak batzen dituen indarra izan nahi dugu.
UPN barruan zatiketaren eragileetako bat izanda, ez al da bitxia Zizur Nagusiko zure hautagaitzan UPN eta CDNkoak batera joatea?
Gure hautagaitza independentea da, sei zinegotzikoa: UPNko bi, hiru independente eta CDNko bat, ni neu. Hautagaitza osatzeko garaian mahaian eseri eta siglak atetik kanpo utzita solastu ginen, hori da onena. Udaletan herria bera eta ez alderdia da garrantzitsuena.
CDNren bizi laburra ezagututa edonola boterean egon behar zela oso garbi zenutela dirudi. Hori horrela al da?
Halaxe da. Gizarte honetan egunkari eta aldizkari asko saldu arren, bistan da boterean egoteak jendearentzat ezagunago bihurtzen zaituela. Aginte-postuak edukita, gure jardunbidea, gure eginahiak erakutsi ahal ditugu. Oposizioak salaketa egitea besterik ez dizu ahalbidetzen, eta gurea ez da salaketa egitearena, gauzak aurrera eramaten laguntzea baizik. Boteretik gure imajina eta gure egiteko modua hobeki erakutsiko ditugu.
Hori guztia aintzat harturik, eta egungo hiruko gobernuaren balizko zatiketa baten aurrean, CDN edonola agintean izaten ahaleginduko da?
CDN edozein alderdirekin hitzarmenen bat lortzen saiatuko da gure ahotsa entzun dadin, edozer eztabaidatzeko edota erabakitzeko orduan gure irizpideak kontuan hartuak izan daitezen. Horrek ez du esan nahi boterea bilatuko dugunik besterik gabe boterean egon nahi dugulako, politikagintzari gure ukitu berria emateko baizik. Guk ez dugu enfrentamenturik nahi, gaiak soluzionatzea baizik, eta horiek aurrera eramateko indarrak batu nahi ditugu. Horixe da gure irizpide nagusia.
Egun hauetan Cabases kontseilariaren mahai gainean dagoen ikurrina dugu hizpide. UPNk salatu egin du Nafarroako Gobernuko kontseilari batek horrelakorik egitea. Zer deritzozu horri?
Kendu beharko duela iruditzen zait, Gobernuak ez duelako horrelakorik erabaki. Iñaki Cabasesen jarrera pertsonala da, errespetagarria, baina gobernukideekin hitz egin beharrekoa. Pertsonalki ez zait ez gaizki ez ongi iduritzen. Ikurrinaren atzean kultura bat, sektore bat dago, baina argi da egun Nafarroan gutxiengo dela. Gainera, Nafarroako bandera da nik maite dudana.
HBk zenbait alderdi eta sindikaturekin eztabaida eratzeko prestutasuna adierazi du. Zure ustez, zer ikusi du HBk CDN-n, EAJ eta EA bezalako alderdi nazionalisten parean jartzeko?
Elkarrizketazaleak garela da ikusi dutena. Guztiekin eta gauza orotaz solastea da gure alderdiaren ezaugarrietako bat; honela, zer ondoriotara, zer akordiotara irits gaitezen ikusi ahal izateko. Hori bai, aldez aurretiko baldintzak jarrita ez gara mahaian eseriko. Logikoa ikusten dugu gu deitzea, alderdi elkarrizketazale gisa ezagutzen baikaituzte.
Allik, Nafarroako lehendakaria zenean, Elkarri giza mugimenduarekin hartuemanak izan zituen. Donostiako manifestaldiari ere sostengua eman zenioten. Horrelako hizketaguneetara joateko jarrera mantentzeko asmorik al duzue?
Gure jarrerak foro guztietan egotera bultzatzen gaitu, baina gure oinarriak ahaztu gabe. Elkarri-k duen asmoa ona iruditzen zaigu, bertze afera da Elkarri-ren inguruan dagoena. Horrek nolabaiteko urruntasuna mantentzera eramaten gaitu, eta gauzak honela esan behar dizkiegu: mintza gaitezen, baina aurrebaldintzarik planteatu gabe, menturaz hori ez baita amaierako soluziobiderik izanen. CDNk bakearen alde lan egiteko asmoa dauka, eta hizketagune guztietara arazoei soluziobideak aurkitzera joanen da; baina solasa aldez aurretik baldintzatu gabe.
CDN alderdiak, hasieratik, Nafarroako gizartean diren enfrentamentuak gainditzeko asmoa azaldu du. Nola, ordea?
Nafarroako Gobernuak gizarteari lasaitatuna, tolerantzia transmititu behar dio. Alderdien arteko etengabeko enfrentamentua gaindi daitekeela erakutsi behar da. Hori lortuz gero, gure herrialdean diren kultura desberdinetako sektoreek politika hori onartuko dute. Gurea zatitzea baino batzea da. Gizarteak mezu hori jasotzen badu, Nafarroan lasaitasuna eta bakea izanen dira nagusi. Gure ustez, nafarrak horren desiran dira.
LARRION, Patxi
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakCDN
PertsonaiazIBERO1
EgileezLARRION1Politika

Azkenak
2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-10-17 | Hiruka .eus
Lan-esplotazioa eta sexu-erasoak egotzita atxilotutako pertsonen taberna margotu dute, Getxon

Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


Lanaldi murrizketaren aurka agertu da Carrefour, Ikea eta Eroski parte dituen banaketa-enpresen elkartea

Espainiako Lan ministro Yolanda Diazen proiektuaren aurka agertu da Banaketa Enpresa Handien Elkartea (Anged): "Joko-arauen aldaketa" ez du onartzen.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dute magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


2024-10-16 | Leire Ibar
TikTokek bazekien neska nerabeak gizonezkoen aurrean diru truke biluzten zirela

TikTok enpresaren barne-dokumentuen filtrazio batek adierazi duenez, enpresa jakitun zen 15 urteko hainbat neska zuzenekoetan biluzten zirela gizonezko helduek bidalitako txanpon birtualen truke. Sare sozialeko hainbat dokumentutarako sarbidea ahalbidetu zuen akats bati esker... [+]


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


Merkatu librearen mitoa

Erdi Aroan Jaungoikoa jaun eta jabe zen bezala, garai modernotan merkatuaren eta bere lege zurrunen menpe bizi gara. Goi mailako soldata erraldoiak merkatuak zehazten omen ditu; izan ere, Iberdrola edo BBVAko CEO-en sariak beraien arloko merkatuek finkatzen omen dituzte, nahiz... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


2024-10-16 | Edu Zelaieta Anta
Bira osoa

Sandra Cisnerosek idatzitako The House on Mango Street mugaldeko liburuan pertsonaia baten txakurrak bi izen ditu: bat, espainolez; bat, ingelesez. Beharbada kontu harrigarria gerta liteke lehen begiratuan, baita liburu baterako ere, baina lasaiago pentsatuz gero ohartuko gara... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


Abdallah: Israelen lagun amerikarrek kartzelan hilik nahiko luketen libanoarra

Berrogei urte eginen du urriaren 24an Georges Ibrahim Abdallah libanoarra atxilotu eta preso sartu zuela Frantziako Estatuak, eta horrenbestez Europako preso politiko zaharrena da. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea... [+]


Eguneraketa berriak daude