"Aurreko edizioetan baino filme hobeak aukeratu ditugu".


2021eko uztailaren 19an
Diego Galan, Donostiako Zinemaldiaren zuzendariari elkarrizketa
"Aurreko edizioetan baino filme hobeak aukeratu ditugu".
Diego Galan, Donostiako Zinamaldiaren zuzendaria
Bigarrenez hartu du zuzendari kargua Diego Galanek, eta bere hitzak entzunda, bai lehiaketak bai sail ezberdinek gora egingo dute aurten. Marka berriak jartzera dator, beraz.
Aurtengo Zinemaldiak eskema klasikoari helduko al dio?
A kategoriakoak garen neurrian behartuak gaude lehiaketa saila antolatzera, eta Zabaltegi berriz, osagarri gisa antolatzen da; bi sailon artean aurtengo filme onenak eskaintzen saiatuko gara. Honezaz gain, sail paraleloak daude.
Sektore guztientzat zinema eskaintzea dugu helburu, zaletu bakoitzak izan dezala bere aukera eta lekua, horretarako ekartzen dira filme komertzialak, pantailaratzen umeentzako zinema edo atzerabegirakoen saila. Ezertan espezialdu gabe eskaintza zabala osatzera jotzen dugu.
Gauza berriak deskubritzea gustatzen zaigu bestalde, ez gara karta markatuekin jokatu zale, Berlin eta Cannesek egiten duten moduan. Zinemaldi hauetan Buster Keaton eta John Forden atzerabegirakoak eman dituzte, guk ere egin genezakeen Hitchcockena, arrakasta ziurtatuta genukeen, baina sail honetan nahiago izan dugu ezagutzen ez diren autoreengana jotzea.
Zer azpimarratu nahi izan duzue filmeen aukeraketa egiteko orduan?
Beste ezeren gainetik onak izan daitezela, ez? Beti ere dauzkagun aukeren arabera jokatuz, noski. Sail ofizialari dagokionez, eta beste zinemaldietan parte hartutako filmeak aukeratu ezin daitezkeenez, kontuan hartu behar da garai honetan A kategoriako lau zinemaldi egiten direla, eta bakoitzak 20 maisulan aurkeztu nahi izanez gero, beharrezkoak liratekeela 80 filme on egitea urtean zehar. Eta ez daude. Alabaina, aurten aurreko edizioetan baino filme hobeak aukeratu ditugu, besteak beste aspaldiko partez zuzendari ezagunen lanak izango ditugulako gure artean; azken edizioetan lehiaketa zuzendari ezezagunen inguruan antolatu izan da, eta oraingoan ezagunak eta ezezagunak elkarrekin izango ditugu.
Lehiaketari ezagutu izan zaion arrisku mailak behera egingo du beraz?
Nik diot halakorik. Nire ustez zinemaldi baten zereginak arriskuari lotua behar du, areto komertzialetara iristen ez den zinemari ateak zabaldu behar zaizkio, ikusle gehientsuenek lan arrakastatsuak eta ospe handiko izenak nahiago izaten dituzten arren.
Manuel Perez Estremera aurreko zuzendariak ia erabat aldatu zuen filmeen aukeraketa taldea. Jarraitzen al du egun talde horrek, eta zer nolako emaitzak erdietsi ditu?
Ekipoa batik bat bera da, berrikuntza batzuekin, hala nola Jose Luis Rebordinosena. Oso zabala da, anitza, eta partaide bakoitzak bere lana eskaintzen du. Emaitzak berriz, irailaren 24tik aurrera aztertu beharko dira.
Askotan aipatu izan duzue aukeraketa taldeari ez dagozkion akatsak leporatu izan zaizkiola, eta arazoa beste nonbait dagoela, Zinemaldiaren egoera ekonomiko estuan adibidez. Aurten zer nola zabiltzate diruz?
Instituzioek 1990ean eman ziguten diru bera luzatu digute, kopuruak ez dira aldatu denbora honetan eta beheranzko joera antzematen da, esaten zaigunez krisiaren kontua dela medio. Une honetan Zinemaldia %30 autofinantzatzen da eta ez dakit datozen urteetan kopuru honetatik gora egiteko aukerarik izango dugun, baina guztiz aproposa eta egokia litzateke gure askatasuna eta programazioa baldintzatuko ez lukeen diru pribatuarekin funtzionatu ahal izatea.
Beste zinemaldiekin alderatuz gero, behetik dago gure aurrekontua, baina daukagunarekin aurrera egitea dagokigu eta gure mugak zeintzuk diren jakinda ahalik eta ondoen funtzionatzea.
Errentagarria izateko aukerarik ba al duzue?
Zinemaldi errentagarri bakarra Cannesekoa da. Beste guztiek beharrezkoa dute diru publikoa aurrera egiteko. Hala ere, gure asmoa autogestio maila hobetzea litzateke, ez dakit muga non dagoen, baina hiru urtetan %30era iristea ez dago batere txarto.
Zinemaldia bi ahoko ezpata dela aipatu izan da beti zinemagile eta produktoreen artean, luzemetraiak ezagutarazteko aproposa dela, baina era berean kritikak oso gogor jokatzen duela. Jendeak beldurra omen dio etortzeari...
Halaxe da. Estrenatzera doan filme batentzat erabakigarria gertatzen da Donostian jaso dezakeen kritika, eta kritikak aho batez filme txarra dela esanez gero, promozioa erabat okertu daiteke noski, eta alderantziz. Arrisku hau pozik hartzen dute batzuek, beldurrez besteek, eta hainbatek nahiago izaten du ez etortzea. Gutxi batzuk dira ordea, Espainiako zinemari dagokionez behintzat.
Azken bost urteotako lehen sariak espainierazko filmeek jaso dituztelako edo?
Ziurtatu diezazuket epaileak erabat libreak direla eta nahi dutena egiteko aukera dutela. Hala ere, ez nuke sariei dagokienez denbora luzez horrela izatea nahi, ez delako ona Zinemaldiarentzat; badago oso etxekoiak garela esaten duenik... baina kasualitatea da, urte bakoitzak bere historia du.
Imanol Uribek aipatzen zigun, filme europar onenak Cannes eta Veneziara joaten diren moduan, espainiar onenak Donostiara etortzen direla, eta Donostiakoa munduko zinemaldirik onena dela espainierazko filmeentzat.
Saria jaso ondoren esango zuen noski! Zerbait oparitzen dizutenean eskertzekoa izaten da... Ez dizu gauza bera esango Pedro Oleak, bere garaian jaso zuen porrotaren ondoren.
Hala ere, iaz Uriberen «Dias contados» saritzeko erabakia erabatekoa izan zen, eta azkarra, Frantziako epailea bakarrik mintzatu zen dudatan, sari hori ematea Zinemaldiarentzat ona ez zela esanez.
Venezia, Montreal, Tokio... nork egiten dizue min handiagoa?
Venezia, gure datak oso hurbilekoak direlako eta biok Europan gaudelako. Montreal behera etorri da, eta Tokiokoa berriz, urrun geratzen zaigu.
Venezia guztiek ezagutzen dute, ospe handiagoa du eta guztiek parte hartu nahi izaten dute. Donostiak zailagoa du.
Zer eskaintzen dio Donostiako Zinemaldiak Euskal Herriko zinema industriari eta euskal kulturari?
Euskal industriari ezagutzera emateko plataforma bat. Emaitzak aztertuta, ordea, hemengo industria ez dago bere sasoirik onenean. Modu iraunkorragoan funtzionatu beharko luke, eta aurten ez da gauza handirik egin denik ikusi.
Kulturari berriz, antzeko ekitaldi baten bizitasuna eskaintzen dio, nahiz eta gure jarduera iraupen laburrekoa izan, hamar egun guztira.
Hainbatetan Zinemaldiak glamour edo irudikeriaren aldeko apustua egin izan duela aipatu izan da, bere nortasunaren kaltetan. Egun nola jokatzen duzue zentzu honetan?
Glamourraren kontua komunikabideek azpimarratu izan dute. Zinemaldian zehar batik bat hitzaldi eta prentsaurrekoak ematen ditugu eta horiek oso gutxi aipatzen dira. Lana Turner edo izarren bat etorri izan denean ordea, lehen orriak eskaini izan zaizkio. Hain zuzen ere, elkarrizketa gehienetan nor etorriko den galdetzen didate lehenik.
Ohartzen bazara glamourrak oso leku txikia betetzen du eskema orokorrean, baina zera, jende askok eta askok Silvester Stallonek egindako azken lana eta glamourra maite du, eta ez Zabaltegi sailean eskaini dezakegun Nikaraguako azken filmea.
PETRIKORENA, J.J.
37-39

GaiezKulturainemainemaldiakDonostiako
PertsonaiazGALAN2
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
2025-01-08 | Leire Ibar
60 urte bete ditu Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak, Euskal Herriko zaharrena

1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.


Irakasle baten klaseetatik seme-alabak ateratzea erabaki dute Atarrabian: “Izuak jota ditu haurrak”

Irakasle hau egokitzen zaielarik, 6-9 urteko haurrengan beldurra, amesgaiztoak, antsietatea, negarra… orokortzen direla salatu dute Atarrabiako Atargi ikastetxeko gurasoek. Urtetako arazoa konpontzen ez dela-eta, haren klaseei planto egitea erabaki dute. Guraso elkarteko... [+]


2025-01-08 | Julene Flamarique
Urteko lehen langile hila, Alaves-Baskoniaren egoitza eraikitzeko lanetan

Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.


2025-01-07 | Julene Flamarique
Itxiera mehatxua gainean dutela itzuli dira lanera Ezkirotzeko BSHko langileak, ostiraleko bileraren zain

Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]


Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Eguneraketa berriak daude