argia.eus
INPRIMATU
Nerea Iriarte: "Kalean lan egitea nekagarria da bada ere, erronka po- lita da".
2021eko uztailaren 19a
Nerea Iriarte ETB-ko kazetariarekin elkarrizketa
Nerea Iriarte: "Kalean lan egitea nekagarria da bada ere, erronka po- lita da".
ETBko kazetaria dugu Nerea eta orain dela bost urte hasi zen. Albistegietan hainbat ordu eman eta gero eta «Euskadi Zuzenean»en hartutako esperientziari esker, uda honetan ETBk pantailaratuko duen «Kalejira»ko aurkezlea dugu. Uda bitartean, jai giroan murgilduko dira.
Zeintzuk dituzue «Kalejira» saioaren helburuak?
Batez ere, udako festa giroan murgiltzea eta festa barrura sartzea dira gure helburuak. Udako jai giroa azaldu nahi dugu baina era natural eta zuzen baten bidez. Ez da agenda hutsa izango baizik eta korterik gabe, sasi zuzenean, erreportaia zabalak eta bat-batekotasuna landuko dugu. Hego Euskal Herriko jaiak ukituko ditugu batez ere, baina Ipar Euskal Herrira abiatzeko asmoa ere badugu. Hirietakoak, herrikoak, herri txikietako auzokoak... denetarik izango dugu programan.
Eta zuek ere festa barruan murgilduko zarete?
Lanean zauden bitartean zaila da jai giroan erabat sartuta egotea baina saiatuko gara. Ikusleari begira behintzat, itxura hori landu nahi dugu.
Gustuko dituzu jaiak?
Noski, baina hirietakoak baino herri txikietakoak nahiago ditut, are gehiago, herri txikietako auzokoak ditut oso gustoko. Aurreko udan Oiartzungo auzo batean egon nintzen eta inoiz ez naiz hain gustora ibili. Gustoko ditudan beste jai batzuk Gernikan abuztuan ospatzen diren San Roqueak dira.
«Euskadi Zuzenean» programan aritu zara neguan, honek emandako kale esperientzia baliagarria izango duzu, ezta?
«Euskadi Zuzenean»eko formatoa oso antzekoa delako, sasi zuzena da eta honek behartzen zaitu edozein egoeratan erantzuten jakitea. Oso gustora ibili naiz nire iritzia emanez, kontuan hartu nautelako eta gainetik oso lan talde polita landu dugulako. Kalean lan egitea nekagarria izan daiteke, baina era berean oso erronka polita da. «Kalejira» aurkezle papera egin arren, antzeko egoera biziko dugula uste dut.
ETXANIZ, Nerea
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
PertsonaiazIRIARTE4
EgileezETXANIZ5Komunikabid