Euskal kantagintzan bada garaia gauza guztiak galbahetik pasatzeko

Mikel Elizaga, Lizarrako gaztearen azken diska
Euskal kantagintzan bada garaia gauza guztiak galbahetik pasatzeko
"Apaiz gaztea" Mikel Elizagaren bigarren diskoa kalean jadanik
Lizarrako musikariak Gor disketxearekin atera duen lan honetan Patziku Perurenaren «Iraingo apaiz gaztearen kantutegi zaharra» liburutik hartutako testuak dira oinarria. Horrez gain, Gabriel Celayaren poema bat eta Joseba Sarrionandiak euskaratutako Mohammed Alkaliren beste bat musikatu ditu. Honetaz eta lanbidea duen dantzaldien munduaz aritu gara.
«Apaiz gaztea» zure bigarren lana da eta lehenbizikoan bezalaxe ekoizlea zaitugu.
Halaxe da, ni naiz guztiaren erreduna eta irabazpenak eta galerak nire kontu doaz. Baina disko bat ateratzeak ezagunago egiten zaitu, emanaldi gehiago lortzen dituzu. Lehenbiziko diskoa, «Agur t'erdi» izena daramana, aurkezpen gisako zerbait izan zen, bigarren hau aurretik ongi pentsatutako lana da.
Patziku Perurenaren «Iraingo apaiz gaztearen kantutegi zaharra» liburutik hartutako olerkiak musikatu dituzu. Arrazoi berezirik ba al da hori aukeratzean?
Patziku arlo ugari jorratu duen poeta da. Nire kasuan, beti hitzen egarri izan naiz musika sortzeko. Euskara neureganatu nuenetik hasi nintzen kantatzen, lehen egiten ez nuena, musika sortzen dut eta arazoa abestiak aukeratzean dut. Lagun baten aholkua jarraituz Patzikuren liburua aukeratu nuen, musikatzeko oso egokia da, koplak dira, neurtuak, gaiaren aldetik lirikoa, bertsolari baten tankeraz poeta batek egindako lana da.
Horrez gain, Sarrionandiaren itzulpen bat eta Gabriel Celayaren olerki bat bildu dituzu.
Garai berekoak dira, eta gainera Gabriel Celaya zena, Estellerriko Azedora joaten ohi zen, Anparitxu ingurukoa baita. Omenaldia egin zioten eta horretan bere olerki bat musikatu nuen. Sarrionandiaren kasuan, olerkia primerakoa da.
Euskal kantagintzan kritika gutxi dagoela kexu zara...
Alde batetik ulertzen dut orain arte egin den guztia, euskaraz egin izanagatik oniritzia izatea, baina bada garaia gauza guztiak galbahetatik pasatzeko, kalitatea bilatu behar da, horretarako kritika oso egokia da.
Beraz, komunikabideetan oso 'kritika' gutxi egiten da; aldiz, musikarien artean ba al da horrelakorik?
Nafarroatik begiratuta, hemen oso jende gutxi gaude, elkarri mokoka hasiko bagina pentsa ezazu, ez zen komenigarria izanen, baina Euskal Herrian produktu euskaldunak aztertzerakoan oso kritika gutxi egiten da, zorroztasun handiagoa eskatu behar da. Gaur egun, batzuentzat euskara bera izan daiteke helburua, baina euskara bidea da.
Inoiz ere disketxe batera joan zara, edo libreago sentitzen zara zu elkoizlea izatean?
Saiatu naiz, agian ez naiz nire buruaren saltzaile ona, orokorrean Euskal Herriko disketxeak ez dira arriskatzen, gauza bat da zigilu bat jartzea eta beste bat jakitea ekoizpena nork ordaindu duen; aski ezagunak direnek ere beren lana ekoizten baitute.
Beti nire lana defenditu dut, ez nondik egina den. Ona ala txarra, nire lana, euskal kantagintzan aportazio bat egiten dudalako. Horregatik nire patrikatik ordaindu behar baldin badut, nahiago dut Iruñean bertan ekoiztea: jendea ezaguna dut, harremana hurbilagokoa da eta gainera bidaietakoa aurrezten dut.
Sormen lanaz gain, lanbide berbeneroa duzu, Paradis Orkesta Tippia taldeko partaide zaitugu. Aurreko astean Roberto Mosok orrialde hauetan berbenaren sasoi ona aipatzen zuen, uste berekoa al zara?
Alde batetik dantzaldiak egiten ditugunok gaude, eta bestetik diskoa besopean dutela kontzertu moduko dantzaldiak egiten dituzten musika taldeak. Gu herri txikietara joaten gara, eta hor inon baino gehiago jendeak agintzen du, festetan denok hartzen baitute parte, kontzientzia kolektiboa daukate. Baina herri handietan dantzaldia buruz behera doa, ez du gazte jendea bereganatzen; agian badira talde batzuk jendea biltzen jakin izan dutenak, Egan, Akelarre eta abar. Jendeak gero eta gehiago mesprezatzen du dantzaldietako musikaria, ez dakit zer nolako dantzaldiez ari zen Roberto Moso.
Kontratazioaren alorrean badirudi zerbait mugitzen hasi dela azken bolada honetan?
Nafarroan frankismo garaiko sindikatua mantentzen da eta hori baliatuz musikarien agentzia sortu berri dute, batez ere bitartekari lana musikari beraiek egiteko. Kataluniako esperientzia jarraitu da, egun kontratazioaren % 80 musikariek kontrolatzen dute, eta errepresentateak haserre bizian dira, azken batean edonor izan daiteke ordezkaria.
Gipuzkoan sindikatuak ez du funtzionatzen eta Gipuzkoako talde asko Nafarroako sindikatura daude afiliatuak.
LARRION, Patxi
40-41

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakELIZAGA1
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazELIZAGA1
EgileezLARRION1Kultura

Azkenak
Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Eguneraketa berriak daude