Bokaziozko atezain baten agurra


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bixente Biurrun futbolariaren agurra
Bokaziozko atezain baten agurra
Bixente Biurrunek adio esaten dio futbol zelaietako ate zaindaritzari
Realean datorren denboraldiari begira lanean dihardute. Teknikoek Alaba eta Biurruni eman diete albiste tristea. Atzelariak oraindik futbolari gisa segitu nahi du; atezaina, berriz, erretiratzeko pronto dago, 15 urte luzez aritu ondorenean eta besteak beste Euskal Herriko ate nagusienak -Reala Athletic eta Osasunagorde dituenaren ohorez. Bixente Biurrunekin atzera begira jarri gara.
Bokazioz eta tradizioz egindako atezaina zara?
Aitarekin milaka ordu sartuko nituen eskularru zahar batzuk jantzita Ondarretako hondartzan; bera ere atezain izana zen eta postu horretarako zaletasuna eta grina sartu zidan. Eguraldi ilun eta euritsuak ziren gustokoenak guretzat, izan ere udatiarrik gabe, hondartza futbol zelai handia bilakatzen zen eta, jakina, ateak nik gorde behar izaten nituen. Hainbat urte pasatu eta gero zainetaraino gure aitak kutsatu zidan atezaintzarako sena asetu dudala aitor nezake.
Egin dezagun jauzi handia Sansera heldu zinen egunetaraino. Hura beste mundu bat izango zen?
Adin horretan erakargarria bezain arriskutsua gerta daiteke urrats hori. Realaren atarian zaude eta edozer balentria lortzeko gauza zarela iruditzen zaizu: era guztietako txoriak txior-txior darabilzkizu buruan bueltaka eta zorabio horretan murgilduta gazte batek dena pikutara botatzeko arrisku handia ere badago. Gogor egin behar zaio jokalariari eta alde horretatik Sansek arduradun aproposa zuen, Jabier Exposito. Zubietan ni bezala sei atezain ginen munduko onenak izan gintezkeela pentsatuz: Elola, Cervantes, Otxoto, Agirre... Lau urte zoragarri pasatu eta Realera salto egiteko ordua heldu zen.
Ormaetxearen talde txapeldun hartan gazteentzat zirrikitu gutxi izango zen?
Are gutxiago niretzat; Arkonada sasoi betean zebilen eta partiduz partidu aulkian eserita, Ligako 2. titulua eta UEFAko finalerditako emozioak bizi izan nituen. Dena den, Zamora, Kortabarria, Satrustegi, Lopez Ufarte eta gainontzekoen lagun izatearekin bakarrik harro sentitzeko arrazoia badut. Pare bat denboraldi egin nituen Arkonadaren itzalean eta orduan Osasunara joateko aukera sortu zitzaidanean ez nuen bi aldiz pentsatu. Seguruaski nire karrera markatu duen urratsik erabakigarriena. Osasunakoek loteria boletoa erosten duenaren antzera jokatu zuten nirekin; zorionez saritutakoarekin asmatu zuten eta Iruñean futbolak eman dituen pozik handienen partaide izan nintzela esan dezaket. Gogoan dut nola 84-85 denboraldiko azken neurketan Reala edo Osasuna bat ala beste UEFArako sailkatzeko partiduan nor baino nor garaile irten ginela eta ondorioz Europako lehian sartu eta oso paper txukuna egin genuela. Glasgow Rangersen aurkako kanporaketa hura ez dut sekula ahaztuko. Kirolaz aparte, Iruñearekin maiteminduta geratu nintzen, eguneroko harremanetan nafarren izaera jatorraz ohartuz.
Eta nola sortu zen Athleticen fitxaketa?
Xelebre samarra. Ezkurra Osasunako presidenteak bilbotarrek nirekiko zuten interesa jakinarazi zidan eta Zaragozako hotel batera abiatu ginen. Hura nahaspila harreran. Ezer ez nekiela han ikusi ditut Zubizarreta, Athleticeko ordezkariak, Joan Gaspar eta Nuñezen semea. Zubi alde batetik eta ni bestetik gela ezberdinetan sartu gintuzten eta horrela eman genuen arratsalde osoa 3etatik 10ak arte, akordio batera iritsi bitartean. Negoziatzen ari zirenak gelatik gelara orain Zubirengana eta segidan niregana guk ezeren berri jakin gabe. Zubizarretak Barcelonarako bidea hartu zuen momentu berean ni Athleticeko jokalari nintzen bost denboraldirako.
Zure karreran aurrerapausoa izan arren, kirol emaitza nabarmenik ez zenuen lortu Bilboko egonaldi luze hartan.
Pertsonalki esango dizut edozein ikuspegitik begiratuz, esperientzia ahaztuezina dudala. Hasteko, Jose Angel Iribarrekin eskuz esku lan egiteko parada izan nuen.
Zubizarretaren lekua betetzera nentorren, erantzukizun latza zen hura baina lehenbiziko partidutik Katedraleko jarraitzaileek maitekiro hartu ninduten. Agian kirol aldetik ez genuen gauza seinalaturik egin, baina Bilbok tratuak markatuta utzi nau. Zer ikasi asko lukete gainerako taldeak Athleticen barne-funtzionamenduaz.
Zuzendaritzan ere jende jatorra aurkitu nuen, jokalariei edozein ezbehar izanez gero beti laguntzeko prest, klubari dioten maitasuna beste ezeren gainetik. Gaur egun beste tokitan nekez aurki ditzakezu, esaterako, Piru Gainza bezalako interesgabeko pertsonak futbol munduan sartuta, koloreak bihotzean daramatzatenak; aitzitik, gehiago dira norbere mesedetan zuzendaritzan sartu eta putreak bailiran, mokoka lehenengo inuzenteari patrikak hustuko lizkioketenak. Athleticek maila horretan ez du inguruotan parekorik.
AFEko bultzatzaileetarikoa zara eta bertako lehendakariordea. Futbolarien eskubideak defenditu beharra zegoen?
Dudarik ez, garai haietan futbolariak kluben esklabu ziren eta batzorde horrek eginiko presioaren eraginez oso bestelakoa da egoera. Nolanahi ere, oraindik lan asko dago egiteke. Futbolak, bereziki beheko kategoriatan, birmoldaketa behar du. Ezinezkoa da 10 eta 12 milio pezetako kontratuak sinatzea 2.B dibisio batetan batez beste partiduak ikustera 1.000 edo 2.000 lagun joaten bazaizkizu. Ondorioz, jokalarienganako zorrak ugaltzen doaz eta arazo horri konponbidea topatu behar zaio. Goi-mailakoek kasu horietarako soldata-kutxa osatu dugu -talde bakoitzak 15na milioi jarriz-, baina arazo larria beheko kategoriatan dago.
Athleticetik joan behar izanak tristura handia sortu omen zizun.
Aurrelaria fitxatu nahi eta dirurik ez, plantilako salgarriena nintzenez nonbait, Espanyolera. Bertan erretiratu artean jarraituko nuke baina zuzendarien arrazoiak eta ekonomikoak medio, Bartzelonara jo nuen. Kanpoan zaudela, etxekoa gehiago estimatzen duzu.
Urteak joan urteak etorri nork espero zezakeen 10 urte geroago Biurrun Realean izatea?
Ez nuen bi aldiz pentsatu. Hainbat denbora etxetik kanpo, Donostiara bueltatzea baino eskaintza hoberik ezin nuen jaso. Bi denboraldi t'erdi eman ditut hemen eta Zubietan azken entrenamendura arte gogor saiatuko naiz.
Utzi behar duzun Real honi etorkizunik ikusten al diozu?
Ene ustez harrobiari aukera gehiago eman ezkero, talde txapelduna osatzeko bidean gaude. Alberto, Pikabea, Aranzabal, Imaz, Idiakez, De Pedro, Etxeberria, biharko Real dotore baten bizkarrezurra osatuta dago. Nik neuk behintzat, bueltan datozen jokalariak fitxatuz eta kanpora begira itsutu gabe, etxekoei ardura osoa emateko ordua heldu da. Nik ez dakit zein eratara lotu daitezkeen jokalariak, baina fruitua heltzea lortzen badugu garai arrakastatsuak itxaroteko moduan dago Realeko jarraitzailea.
Laster batean, ekainaren 30etik aurrera zeu ere Realeko jarraitzaile?
Oraintxe ezin esango nizuke kaletar arruntaren bizimodura nola egokituko naizen. Pentsa ezazu azken 15 urteotan goizero jaiki eta gustoko eginbeharretan ibili naizela. Orain berriz, uste dut eguna zabaltzearekin batera zer egin behar duzun ez jakiteak sortuko dizkidala komeria gehien.
AGIRRE, Martin
22,23-24

GaiezKirolaFutbolaJokalariak
PertsonaiazBIURRUN2
EgileezAGIRRE20Kirola

Azkenak
Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


“Konplexutasuna agertzeko lekua da literatura, ez lezioak ematekoa”

Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomia

AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


Luis González Reyes
“Desazkunderako kapitalismoa gainditzea ezinbestekoa da”

Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]


Eguneraketa berriak daude