"OHEei buruzko liburua amaitu dut oraintxe baina erre egingo dut"


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Salbador Zapirain "Ataño"k
"Lotsaren iges" eleberria kaleratu berri du Salbador Zapirain "Ataño"k
"OHEei buruzko liburua amaitu dut oraintxe baina erre egingo dut"
Errenteriarra, 1912ko udakoa dugu Salbador Zapirain. Hamar urterako hasia zen bertsoak idazten. Hamaika ere behar ere bai gerra hasita. Oroitzapen haiekin iluntzen zaio aurpegia. Eleberrietan oparoa, "Lotsaren igez" kaleratu du berriki. Hondarribiko kaputxinoen konbentuko baratzan zen lanean joan gintzaizkionean.
Nola joaten zaizkizu egunak kaputxinoen konbentuan?
Larunbata da jatorrena, baina hor ere lan egiten dut. Gainontzean beti meza dela, handik eta hemendik jendea etortzen dela... Goiz jeikitzen naiz, bost t?erdietan. Jakina, elizako kontuak eta abar, izaten da zereginik. Baina ni ez naiz apaiza, e?, ni anaia naiz. Goizeko zortziak aldera baratzara joan eta bertan noiznahi igarotzen ditut zortzi ordu.
Hainbeste zereginen artean, nondik ateratzen duzu idazteko astia?
Askotan igande goizetan eta baita eguraldi txarreko egunetan. Neguan lan asko egiten dut. Telebistaren aurrean ez dut denbora gehiegi egiten, ez dut gustuko; nahiago idaztea.
Erraz idazten al duzu?
Gaia behar. Ez da erraza., beti lehengo gaietara itzultzen baitzara.
Noiztik datorkizu zaletasuna?
Bertsotako grina behinik behin aitarengandik datorkit. Aita bertsolaria zen, bertsoak jartzen zituen baina ez zekien idazten eta niri esaten zidan. Beti izan dut bertsotarako zaletasuna, baina ez naiz kalean eta tabernetan aritu.
13 urterekin apaizgaitegitara joan nintzen. Apaiz izateko, baina ez nuen bokaziorik eta utzi egin nuen. Hilabete gutxira gerra hasi, lagunetatik bi fusilatu egin zituzten eta beste bat eta biok San Cristobal espetxera eraman gintuzten lau urterako. Han, ez jan, ez edan... Lau urtetan ez nuen gorputzik garbitu, urik ez zegoen eta. Orain gerrahasiko balitz aurrera joango nintzateke.
Zer gertatu zen handik irten zinenean?
Egoera ez zen hobea. Euskaldun bati euskaraz zerbait galdetu eta hark erdaraz erantzun. Atzean zuenak zera esaten zuen: "El buen patriota habla español". Lehendabiziko liburua 68 urterekin atera nuen. Lehenago ere idatziak nituen makina bat lan, baina gerrarekin erre behar izan genituen, bestela harrapatu eta...
Zerk kezkatzen zaitu?
Nagusiena Euskadi galduko ote den eta euskara ere bai. Ikastolak badaude, baina gero hitz egiten al dute? Hori da tristea. Euskara galtzen bada Euskadi galdua da. Euskadiren bizia euskara da. Bi etsai gogorrak ditugu: kastellanoa eta frantsesa, oso gogorrak.
1979an zure lehen liburua kaleratu eta ordutik beste zazpi argitaratu dituzu. Nondik atera dituzu gaiak?
Lehenengoan etxeko martxaz aritu nintzen. Gero, gerrari buruzkoak... Hirugarrena, "Espetxeko negarrak" da guztietan minena: fusilamentuak eta abar kontatzen ditu. Nengoen lekutik entzun nituen tiro-hotsak. "Odol kutsua" eta besteetarik asko etxean entzundako istorioetatik atereak dira. Orduan hobeto moldatzen ginen; auzokoak etortzen ziren laguntzera era ilunabarrean gaztain-errearen inguruan biltzen ziren eta gu goiko txulotik entzuten.
Oraintxe kaleratu duzu "Lotsaren iges" eleberria. Zer esan dezakezu horretaz?
Emakume bat bortxatua da, haurdun geratu eta ondoren amak etxetik bidaliko du. Orain ez da berdina, orain dena librea da. Lehen, baina, ez zen horrela; eta gainera etxean ama eta amona baziren alabak ez zeukan han gelditzerik. Ez da guztia sinetsi behar. Eleberri gehienak gezurrezkoak dira.
Hainbeste liburu argitaratu eta gero zer kontaturik gelditzen al zaizu?
OHEei (Objetu Hegalari Ezezaguna) buruzko liburu bat ere idatzia dut, baina erre egingo dut. Aita Zabalari emango diot irakur dezan baina ez zait gustatzen nola gelditu den. Ez da gai zaila eta ez da bekatuzko bidekoa ere, baina... Aita Zabalak esango du.
Zure lanek zein barrera duten jakiteak arduratzen al zaitu?
Orain ez dakit zer martxa darabilten. "Txantxangorri kantaria"rekin antzerkiak egin nahi dituzte. Lehendabizi niri esan zidaten baina esan nien, nik ez nuela sekula antzerkirik idatzi. Lehenbiziko liburua badakit ahitua dela eta bigarrena ere bai.
Maite Artola
50-51

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakATAÑO1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazATAÑO1
EgileezARTOLA6Kultura

Azkenak
Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Eguneraketa berriak daude