"Lotura egin beharko litzateke Euskara eta hemengo sustraiekin".

Xabier Urzanteren azken liburua
"Lotura egin beharko litzateke Euskara eta hemengo sustraiekin".
"Adar bakoitzaren oinatza" liburua, Tuterakourrezko garaiak Xabier Urzanteren eskutik
Tutera hiriko Erdi Aroan girotutako ipuin sorta dugu Xabier Urzanteren liburu hau. Luis Martorel eta Alberto Solaren irudiez hornituta, arabiar, judu eta kristauak elkarrekin bizi zireneko garaiak. Ereinek Argia Ikastolaren laguntzaz karrikaratu du «Adar bakoitzaren oinatza» liburua. Aurten Tuteran egingo den Nafarroa Oinez kultur aberastasun horren isla izanen delakoan.
Gazte jendeari zuzendutako ipuinak biltzen dira liburu honetan, zer dela eta garai hori aukeratu?
Hemen bizi garenoi askotan aipatu izan zaigu Tuterako garai mitikoa: urrezko garaia, Erdi Arokoa. Tutera arabiarrek sortu zuten IX. mendean eta XII. mendera arte haiek nagusi izan ziren bertan. Ondoren, Iparraldeko nafarrak etorri, eta XVI. mendera arte elkarrekin bizi izan ziren.
Tuteran beti esan izan da garai hori urrezkoa zela; hain zuzen ere tolerantzia eta aniztasunaren garai bezala deskribatu izan da. Beraz, betidanik uste izan dut interesgarria izan daitekeela garai hori besteei ezagutaraztea, batez ere Nafarroan eta Euskal Herrian Tuterako berri ez dakitenei.
Erreferentzia bat pausatu nahi izan duzu hemengo euskaldunentzat?
Liburua duela bizpahiru urte pentsatu genuen; ikastolako jendearen enkargua izan zen, hortik ipuin bat atera zen, eta behin abiadura hartuz beste batzuk etorri ziren atzetik. Asmoa, hemengo historiako gaiak modu literario, erraz eta gozo batez jorratzea zen, batez ere ikastolako gazteek ezagun zezaten. Gezurra badirudi ere, hemengo ikastolako haurrek gehiago ezagutzen dute Iturengo ioaldunak edo ez dakit nongo txingalariak hemengo historia zaharra baino.
Ipuinekin giro bat sortu nahi izan dut. Seguraski historia ez da gertatu ipuinetan agertzen den bezala, ez da nire asmoa izan, baina egia da hemengo kultur erreferentziak, historikoak, beste muga batzuetara daramatzatela, beste garai batera. Juduak, musulmanak eta kristauak bizi izan dira hemen, elkarrekin, borrokan batzuetan, besteetan ez.
Giro hori al da ipuinak lotzen dituen haria?
Badu nolabaiteko haria; ipuinak independenteak dira, eta ipuinetarako beharbada ez da beti komeni. Esate baterako, ipuin bat poema bat da, hemengo tuterar batek egina, Yehuda Halevi izenekoa, XII. mendeko Yehuda Halevi izeneko poetarena, euskaratua. «Sion» izeneko poema, prosazko eraskin bat egin eta ipuin bezala aurkeztua, baina ez da ipuin bat.
Beste ipuin batean alfonbra hegalariak agertzen dira, Aladino moduko jin miresgarriak, mila eta bat gauen giroan kokatutako zerbait. Beste ipuin batean zainzuriak nola aurkitu ziren azaltzen da, oso istorio interesgarria. Gaiak oso desberdinak izan arren, nolabaiteko haria segitzen da hasieratik bukaera arte.
Bukaeran, aberastasun hori galtzean, ez al zara triste azaltzen?
Tristura ez da nik azaltzen dudan sentimendua, pena bai. Aspaldian gertatuko gauzak baitira, beranduago izanda ere, Nafarroan ere musulmanak eta juduak kanporatuak izan ziren eta hori nolabait garbiketa etnikoa izan zen. Egun maiz aipatzen den terminoa da hori, beste leku batzuetan egiten delako. Tuteran duela laurehun urte egin zen eta hori ez da batere pozgarria nire iritzirako.
Tuteran zer gelditzen da egun aipatzen duzun «urrezko garai» horretatik? Ba al da edonolako sentimendurik aro horrekiko?
Baietz uste dut; sentimendua ez da oso zehatza, lausoa da, jendeak badaki hemen beste zerbait izan zela, eta hori oso lotuta dago oraingo gertaerekin. Esate baterako, beharbada, Tuteran jendea gehiago identifikatzen da juduekin, musulmanekin baino. Oro har ari naiz, agian arestiko historia mendebaldekoa den zerbait bezala identifikatzen delako.
Liburuak badarama eraskin bat eta hor hemengo gauza batzuk aipatzen dira. Jendeak oraindik aipatzen du Tuterako manta, eta hori ez da Tuterako istorioa bakarrik, Espainiako hiri askotan katedralean eta eliz nagusietan, zapi bat egoten zen, eta ustez juduak ziren abizenak azaltzen ziren. Errealitatean zertan mamitzen den hori, beharbada berezitasun sentimendu batean: hemen Erriberan bada Nafarroarekiko eta zer esanik ez Euskal Herriarekiko sentimendu berezia.
Estiloan «Mila eta bat gau»etako giroa aukeratu duzu; gainontzean, estiloa zertzerakoan gustura sentitu al zara? Betidanik izan al duzu zaletasun hori?
Ez, ni ez naiz idazlea, eta hemendik aurrera ez naiz izango, hori ez baita nire lana. Zailtasun nagusia izan dut, sinesgarritasunarena, konparazioarena, gaiak aipatzerakoan, euskara aukeratzerakoan... Euskara batuan, noski, baina zein euskara eta nolako estiloan zen hautua, eta azkenean liburuak nolabaiteko nafar kutsua hartu du.
Liburua Ereinek aterako du, baina Argia Ikastolak parte hartu du proiektu honetan.
Hemengo ikastolak ale kopuru bat banatuko du bere ikurraz, baina edizio bakarra da, faja batekin aterako diren ale horiek, Nafarroa Oinezeko festan eta ekintzetan banatuko dira, eta irabazien zati bat ikastolarentzat izango da.
Horrelako gauzak maizago egin beharko lirateke, euskaraz bertako gauzak moldatu, historiari egokitu... Aberasgarria izan al daiteke?
Nafarroan ere izan daiteke. Euskaldungoak eta ikastolak arazo nagusia dute txerto arrotz bezala daudela kontsideratua, kanpokoa den zerbait bezala; orduan, euskaltzalegoaren erantzuna ortodoxia da.
Erriberan Iruñean edota Donostian baino euskaltzaleagoak gara: Tuteran benetan ospatzen da Olentzero, eta norbaiti bururatu izan balitzaio behin hemen, Errege egunean, kabalkadan, Ikastolak gurdiren bat ateratzea, sekulako vade retro-a eragingo zukeen, ziur.
Ortodoxia da nagusi, eta alde batetik hori euskaldungoaren indarra da, horregatik izango ez balitz seguraski hainbat gauza ez lirateke egingo; baina, bestetik, jende arruntaren artean kontraerantzuna sortzen da: hori ez dela hemengoa. Nolabaiteko lotura egin beharko litzateke euskaltzaletasuna eta hemengo sustraiekin.
LARRION, Patxi
42-43


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakURZANTE1
PertsonaiazURZANTE1
EgileezLARRION1Kultura

Azkenak
Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Eguneraketa berriak daude