"Euskal Herria erreminta-makina arloan munduko hamaikagarren ekoizlea da".


2007ko otsailaren 21ean
Francisco Aldabaldetreku AFM-ko lehendakariari elkarrizketa
"Euskal Herria erreminta-makina arloan munduko hamaikagarren ekoizlea da".
Francisco Aldabaldetreku, erreminta-makina arloko AFMko lehendakaria
Espainiako Erreminta-Makina Egileen Elkarteak (AFM) urteko batzar nagusia izan zuen joan den astean eta balantzea egiteaz gain, bereziki nazioartekotze prozesua aztertu zuten bertan. Adabaldetreku, 64 urteko debarra, Elgoibarko Danobateko zuzendari-nagusi laguntzailea eta Iveco teknologia zentroko zuzendari nagusia da.
Zeintzuk dira Batzar Nagusitik atera diren jarduera lerro nagusiak?
Une hau berezi samarra da, plan estrategiko bat lantzen ari gara eta. Funtsean AFMk elkarteko 85 enpresei sinergiek sor ditzaketen era guztietako zerbitzuak eskaini nahi dizkie: ikerkuntza, langileen formazioa, koordinazioa... Horrez gain, beste lerro garrantzitsu bat gure taldearen nazioartekotzea da, gure ekoizpenaren % 70 atzerrira zuzentzen baitugu.
Esan liteke jada erreminta-makinaren sektorea krisitik atera dela?
1990ean sektore guztiak 103.000 milioi pezeta (4,1 bat miliar libera) fakturatu zituen, eta iaz 60.000 milioi pezeta. 1993. urtearekiko hobetu egin genuen baina oraindik 1990etik % 43ra gaude. Ez da gure kontua bakarrik: Japoniak berak ere 1991n 11.300 milioi pezetafakturatu zituen eta 1994ean 6.790, beraz, % 41 gutxiago. Munduan izan den gainbeherarekin bat joan gara.
Aurtengorako aurrikuspenek gorakadarekin goazela dioskute, jadanik fakturatu duguna eta dauzkagun eskaerekin, 103.000 milioi pezetara ez gara iritsiko baina seguruenik 80.000 milioiak pasatuko ditugu.
Beraz, kanpai-hotsa entzuteko moduan gaude?
Ez, orain lana badugu baina diru egiturak oso ahulduta geratu dira. Kasurik onenean, erreminta-makinan dirua irabaztea oso gaitza da. Orain, gainera, atzerrian erosi beharreko produktuak izugarri garestitu dira.
Krisi garaian enpresak batzeaz asko hitz egiten zen; behar beste batu al dira?
Lau talde osatu dira eta hau oso garrantzitsua da ikerkuntzarako, finantz sendotasunerako, hornitzaileen aurrean indarra agertzeko... Nire ustez beste enpresa batzuk ere bide hau jorratu beharrean daude, eta ez da samurra, oro har hemen enpresa oso sakabanatua dago eta.
Zeintzuk dira sektorearen arazo nagusienak?
Lehiakortasuna. Mundu mailan ondo lehiatzeko produktua egin behar dugu. Lehiakortasunak bi alde dauzka, bata egilearen esku, barne mailakoa: produktu ona egitea eta sare egokia antolatzea, saltzeko moduko kostuak... Bestea enpresatik kanpokoa da: lehiakortasun ez-zilegia, dolarraren paritatea... Ezin da eduki, esaterako, egon izan den moduan, dolarra artifizialki 90 pezetan... Barnekoak enpresak berak konpondu behar ditu baina kanpokoak Administrazioak.
Erreminta-makina esportazioan oinarritzen da. Pentsatu al duzue estrategia zehatzik atzerriko merkatuetara indarrez iristeko?
AFMk laster 50 urte egingo ditu sortu zenetik, eta atzerrian gehien parte hartu izan duen elkartea da. Azoka egitarau oso zabala dugu eta, akaso, urtean zehar hogeitik gora azoketan izaten gara: Milan, Bilbo, Txina, EEBB, Portugal... Hitzaldiak egiten ditugu, bilkurak, merkataritza-bidaiak antolatzen dira mundu osoan. Gure produktuak asko ikusten dira atzerrian.
Zein da, Espainia mailan, euskal erreminta-makinaren egoera?
Estatuko erreminta-makinaren % 85 EAEn dago. Hau kontuan hartzen badugu, Euskal Herria mundu mailako hamaikagarren ekoizle nagusia da eta gure produktuak mundu mailan lehiakorrak dira: Alemania, Suitza, EEBBekoekin lehian jarduten dira. Ezin duguna da Taiwan eta antzerakoekin lehiatu, hots, makina arruntak egiten dituztenekin. Baina makina hauek desagertzera doaz. Bestela, Europa mailako teknologiaren puntan gaude.
LETONA, Xabier
20,21

Gaiez\Ekonomia\Industria\Metalurgia\Makina erra
Pertsonaiaz\ALDABALDET2
Egileez\LETONA1\Ekonomia

Azkenak
Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


Eguneraketa berriak daude