argia.eus
INPRIMATU
Eduardo Txillida: "Kopiarik gabeko obrak egingo balira, akabo faltsi- fikazioak".
2007ko otsailaren 21
Faltsifikazioaren arazoa arte munduan
Eduardo Txillida: "Kopiarik gabeko obrak egingo balira, akabo faltsi- fikazioak".
Zure ospeko artista batek ez al die beldur faltsifikazioei?
Ez, eskultura originalak soilik egiten baititut. Behin egin nituen kopia batzuk, baina ez zitzaizkidan gustatu, eta ordudanik ez dut obra bat ere errepikatu.
Grabatuaren alorrean baina, guztiok bizi dugu arriskua. Artista askok adibidez, tirada egiten den lekuan uzten dituzte plantxak, eta nork ziurtatzen du inork hartu eta erabiltzen ez dituenik?
Nola egin aurre faltsifikazioei?
Kopiak alde batera utzi eta pieza bakarreko obrak eginez. Behin eztabaida izan nuen gai honen inguruan Moreno Galban arte kritikariarekin. Berak kopiak egitea jende gehiagorengana iristeko modua zela defenditzen zuen. Nik zera erantzun nion: ez zela obra biderkatu behar, obra bakarraren jabeak biderkatu behar zirela; nola? artegintza publikoa sustatuz. Bide horri heldu diot nik.
Oteizaren ingurukoa, kasu bakana al da?
Baietz pentsatzen dut. Jende baten fede onaz aprobetxatu direla... Betiko kontua.
PETRIKORENA, J.J.
36

Gaiez\Kultura\Artea\Besteak
Pertsonaiaz\TXILLIDA1