Xabier Amuriza: "Marrazkietan hizkuntz errejistroak errezagoak dira".


2021eko uztailaren 19an
Xabier Amurizaren lana itzultzaile bezala ETB-n
Xabier Amuriza: "Marrazkietan hizkuntz errejistroak errezagoak dira".
Etxanon jaio zen 1941eko maiatzean. Burgosko prozesuan parte hartu zuen eta Zamorako apaiz-espetxean preso egona da Xabier Amuriza. Bertsolari txapelduna, diskoak eta liburuak kaleratu ditu, itzultzaile lanak egin ditu... alor desberdinetan azaldu du burua. Berak euskaratua da haurren artean hain arrakastatsua den «Dragoi Bola». Liburu batean ari da orain.
Zein izan da zure lana «Dragoi Bola»n?
Itzultzea eta egokitzea, hau da, pertsonaien esaldien erritmora eta aho mugimenduen arabera, testua pantailan ikusten eta entzuten den modura egokitzea.
Edertrack izeneko estudioentzat egiten nuen lan. Nik gaztelerazko itzulpena neukan eta horrekin egunero kapitulu bat edo ahal nuena egokitzen nuen. Konzentrazio handia eskatzen duen lana da.
Desberdina al da filmea eta marrazki bizidunak itzultzea?
Telebistarako lana mota desberdinetakoa izaten da: filmeak, marrazkiak eta dokumentalak. Dokumentaletan itzuli bakarrik egiten da. Boza off-ean doa eta ez dago egokitu beharrik. Itzulpen soiltzat jo daiteke. Ordaina ere diferentea izaten du.
Filmeetan pertsonaia errealenak eta marrazkiak bereizten dira. Filmeetan gama guztia dago; testuaren, ekintza motaren, pertsonaia kopuruaren... araberakoa izaten da lana. Oro har, marrazki bizidunekin lan egitea errazagoa da, marrazkien mugimenduak nahiko estereotipatuak izaten dira. Egokitu behar den arren, erregistroak eta tonuak errazagoa aurkitzen dira.
Haurrentzat lan egiteak ba al du berezitasunik?
Kontzeptu eta narrazio eta elkarrizketa errazagoak, elementalagoak izaten dira. Alde horretatik itzultzen errazagoak dira eta egokitzen igualtsu. Horrek daukan zailtasuna, haurren erregistroak eta haurrentzako moduko hizkera erabiltzean datza.
Orain filme gutxiago euskaratzen dira...
Duela urte mordo bat ia astero filme bat itzultzen nuen. Duela 3-4 bat urtetik honantz ia ez nuen filmerik egiten. Telebistan murrizketa handiak izan dira eta orain nonbait stocka egin dute eta murriztu egin da.
GERRA, Ainhoa
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBBikoizleak
PertsonaiazAMURIZA1
EgileezGERRA1Komunikabid

Azkenak
2025-01-22 | Aiaraldea
Guardian enpresak Laudioko lantegia itxi eta 171 langile kaleratuko dituela iragarri du

Guardian multinazionalak adierazi die langileen ordezkariei Laudioko lantegian duen labea itxiko duela eta, ondorioz, behargin guztiak kaleratuko dituela. Dirudienez, uztailean etengo du behin betiko jarduera.


Greba zikloari ekin diote hezkuntza publikoan, Jaurlaritzaren gutun polemikoak giroa berotuta

Hezkuntza publikoko lehen bi greba egunei ekin diete EAEn. Asteazken eta ostegun honetan irakasleen txanda izango da, eta lehenengo egunerako Bilbon deitu dute manifestazioa. Mobilizazioen atarian Eusko Jaurlaritzak gurasoei email masiboa bidali izanak haserre ditu sindikatuak:... [+]


Euskara sustatzeko planaren oinarriak aurkeztu ditu Iruñeko Udalak

Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak


Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Eguneraketa berriak daude