Endrike Knörr-eri elkarrizketa
"Hau lotsagarria da".
Endrike Knörr, euskaltzaina
Azken egunotan Euskaltzaindiaren finantzaketa arazoez maiz hitz egin da, zein balorazio egiten duzu zorraren inguruan?
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Kontu Gan- barak egin duten txostenak bi gauza nabarmendu ditu: batetik, Euskaltzaindiaren kontuak zuzen dau- dela puntu guztietan; eta bestetik, Akademiaren defizita ematen zaion diru kopurua aski ez izatetik datorrela.
Instituzioetatik ez duzue, beraz, behar hainbat babes jasotzen.
Ez. Fruitu gehiago emango lituzke Euskaltzaindiak, diruz ongi hornitua balego. Akademiak zenbait proiektu hasi gabe ditu, edo nahi baino astiroago daramatza, euskararentzat axola handikoak diren arren. Eta ezin zaigu esan bonbonkerian ga- biltzala. Euskaltzaindiaren lanak izugarri ugaldu badira ere, lan- gile zerrendak bere ho- rretan jarraitu du azken 17 urteotan. Bestalde, Euskaltzaindiak ezin die ordaindu beren kideei eta laguntzaileei nahiko lukeen neurrian. Gainera, tresneria berritzea edota berria erostea ere geroko utzi du Euskaltzaindia, premia larri-larria izan arren. Batzuetan, egiten ditugun fotokopiak besteren makinetan egiten ditugu, hain dira zaharrak gure zenbait aparatu.
Euskaltzaindia defizitarioa izatera kondenatuta al dago?
Ezetz esango nuke. Zinez ez dut ulertzen zergatik bizi diren egoera negarga- rri honetan Euskal Herri osora hedatzen diren bi erakunde bakarrak: Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza. Hau lotsagarria da, euskaldun hiritar naizen aldetik lotsatzen naiz. Dena dela, aurtengo aurrekontuei begira elkarrizketak ditugu egunotan Jaurlaritzarekin eta talde parlamentariekin. Zerbait lortuko ahal dugu.
Zuloak izanez gero beste bide batzuk bilatu beharko al ditu Euskaltzaindiak?
Euskaltzaindiak beste diru iturri batzuk bilatu (eta aurkitu) ditu, BBV, BBK, Iberdrola, dirua ematen duten hiritarrak direla (Bai Euskarari kanpainaz gero). Herri aginteek esan behar digute noraino nahi duten iritsi. Gainerakoan, saiatuko gara beste bide horiek zabaltzen. Eta horrekin batera, herri aginteekiko harremanak hobetu nahi ditugu. Gezurra badirudi ere, 1994ko urte guztian ez da bildu herri aginteek eta Euskaltzaindiak osatzen duten batzordea...
ARTOLA, Maite
43
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
PertsonaiazKNÖRR1