argia.eus
INPRIMATU
Gregorio Monreal: "Madrildik Euskal Herritik baino bederatzi aldiz gehiago jasotzen dugu"
2007ko otsailaren 21a
Eusko Ikaskuntzak Madrildik diru gehiago jasotzen du
Gregorio Monreal: "Madrildik Euskal Herritik baino bederatzi aldiz gehiago jasotzen dugu"
Zer egoeratan dago Euskal Herriko komunitate zientifikoa?
Ez dago egituratutako komunitate zientifikorik. Lau unibertsitate sortzearen ondorioz 5.000 pertsona zientziatik bizi dira, baina komunitate desbertebratua da, eta erakargune desberdinekin. Gaur egun ez dago biltzeko gunerik gainera.
Kalitatezko baliabideak ez biltzearen ondorioz, euskal ikasketak gainbeheran dira. Euskal kulturaren nazioarteko proiekziorik ez dago, ezta unibertsitate arteko ikerkuntza mailako elkarlanik ere.
Nola ikusten duzu Eusko Ikaskuntzaren etorkizun hurbila?
Bertako administrazioek batere ulertzen ez gaituztela bizi gara. Lurralde banaketaren aurka lanean ari gara, historikoki lurralde guztietan baikaude. Aniztasuna da gure erronka. Baina Madrilgo Gobernu eta Parlamentutik Euskal Herrikoetatik baino bederatzi aldiz gehiago jasotzen dugu. Hala ere, Estatu espainiar osoan bazkideengandik -guztira 2.500- guk adina -11 milioijasotzen duenik ez dago. Gizartearen laguntza honek administrazioetan ere eragina izango duela espero dugu. Behar bezala baloratzen jakingo dutelakoan gaude. Madrilgo Parlamentuko talde politiko guztiek horrela ikusi dute, baita han ordezkaritza duten euskal taldeek ere.
SARRIEGI, Patxi
48

Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Erakundeak\Euskaltzain
Gaiez\Kultura\Kultur Erak\Euskaltzain
Pertsonaiaz\MONREAL1