argia.eus
INPRIMATU
Gillaume Irigoien: "Iparralde eta Hegoaldean arteko zubia falta da".
2021eko uztailaren 19a
Gillaume Irigoien ETBko aurkezleari elkarrizketa
Gillaume Irigoien: "Iparralde eta Hegoaldean arteko zubia falta da".
Euskal Telebista Ipar Euskal Herrian sartuz doa, apurka, baina bertan eginiko saioak oso urri dira oraindik. Astelehenetik ostiralera bitartean, zazpi minutuz irauten duen «Iparraldearen Orena» informazio saioa aurkezten du Gillaume Irigoienek.
Egun zein da ETBren egoera Iparraldean?
Korrespontsalia bat dago, eta emankizun propio bakarra egiten dugu, «Iparraldearen Orena». Aktualitatean gelditzeko formula ona da, baina beste mota bateko saioak ere egin behar dira.
Hego eta Ipar Euskal Herriak trataera desberdina jasotzen al dute?
Egiten den indar guztia Hegoaldetik etortzen da. Hamar urteren buruan Iparraldekoek ere hori beren gain hartzea ikusi beharko litzateke.
ETB Iparralde osoan ikusten al da?
Oraindik ez. Legez kanpoko errepikagailu sare baten bitartez, leku gehigotan ikustea lortu da, baina itzalguneak ere badaude. Frantses legearen aitzinean ETB atzerriko telebista da.
Jendeak ETB jarraitzen du eta ikaragarrizko ilusioa du. Ilusio horretaz baliatuz gauza politak egin daitezkee. Denek elkarrekin zerbait egitea posible da; falta den bien arteko zubia beharrezkoa da.
Hizkera aldetik arrotza nabari al da ETB?
Nahiko indarra eginik ere arazoak izaten dira guztia ulertzeko. Alfabetatua ez dagoen jende asko dago eta horiek ez dute batere ulertzen. Alfabetatua dagoen jendeak bai, ohitua dago Hegoaldeko jendearekin hitz egiten eta konprenitzen.
Zein irtenbide ikusten diozu honi?
Konponbidea lankidetzan datza. Urteen poderioz konponduko da, ikastoletatik ateratako haurrak handituko direlarik. Baina indarra egin daiteke lankidetzaren aldetik eta horrela, behar bada, Iparraldeko errealitatea gehiago sartu ETBn.
GERRA, Ainhoa
55

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazIRIGOIEN6
EgileezGERRA1Komunikabid