"Ohizko argitaletxeetatik urrun, erakundeei laguntzeko gaude".


2021eko uztailaren 16an
Felix Marañak literatura eta argitaletxeei buruz hitzegiten
"Ohizko argitaletxeetatik urrun, erakundeei laguntzeko gaude".
Felix Maraña, Berminghan argitaletxeko partaidea
Literatur lehiaketen ondorengo argitalpenak nahiko kaskarrak zirela sumaturik, Felix Maraña, Felipe Juaristi, Carlos Aurtenetxe eta Jorge Arangurenek Bermingham argitaletxea sortu dute. Lanak era duinago batean kaleratzea dute helburu.
Bermingham argitaletxea sortu berri duzue. Zein xede du?
Orain hogei urte ingurutik hona, erakunde lokal gehienak (udal, aldundi, kultur elkarte...) lehiaketa literarioak deitzen hasi dira. Ondo dator, txalogarria da. Erakunde hauek, baina, beste eginbeharrak dituztenez, laguntzarik gabe sentitzen dira prozesuan. Horrek eragiten du lehiaketako lanak argitaratzen diren moduan argitaratzea. Egileek euren izenak azalean ikusi nahi dituzte, homologazioa izan dezan nahi dute.
Lehiaketen helburua ere bada hasi berriak edo idazle ezezagunak ezagutzera ematea, non egiten da orduan okerra?
Lehiaketetan sariak ematen dira eta pentsatzekoa da epaimahaia prestatua dagoela. Udaletxeak diru kopurua ematen du lehiaketak egiteko, epaimahaia izendatzen du baina kasu askotan honek ez du ia literaturaz ulertzen. Argitalpen kaskarrak kaleratzen dira eta batzuetan ez dira, gainera, argitaratu ere egiten. Askotan eskua edo saria ematearekin konformatzen dira.
Gainbehera horren aurrean zer zeregin izan dute idazleek?
Gainbeheraren erantzule ere badira neurri batean, bide hori bere horretan onartu dutelako. Beste erremediorik ez zegoela pentsatzen zutenez, konformatu egin dira. Guk ohartarazi nahi dugu, ordea, berdin kostatzen dela era egokian argitaratzea eta egun, askotan ateratzen den modu trakestan egitea.
Nolako harrera sumatu duzue erakundetan?
Pasaiako Udalak, esaterako, oso ondo ulertu du gure planteamentua eta baita beste zenbait erakundek ere. Euskarri duina behar da. Argi dago honek prozesu osoa hobetzea dakarrela. Lehiaketa hauetara aurkezten denak badaki dirua jasotzeaz gain, bere lana era egokian islatua ikusiko duela. Ziur naiz aurrerantzean jende gehiago aurkeztuko dela.
Argitaratzeaz gain beste eginkizunik hartu al duzue?
Argitaratu ostean banaketaren txanda dator. Udalak, kultur elkarteak... prozesu honetan parte har dezaten animatu nahi ditugu, horrela babes instituzionalak jasotzeko aukera dutelako. Alegia, Eusko Jaurlaritzak liburutegi guztietan banatzeko liburu sorta erosiz gero, hortik onura atera dezaketen erakundeak udaletxeaketa izango dira. Gure lana, arlo horretan, informatzea da, abantailen berri ematea. Ez dugu prozesua monopolizatzeko asmo. Ohizko argitaletxeekin ez dugu zerikusirik, erakunde eta aktore pribatuei laguntzeko gaude hemen.
Lehiaketetako lanez gain, bestelako lanik argitaratzea pentsatu al duzue?
Aldizka liburuak ere argitaratuko ditugu, merezi duela uste baitugu. Hasten den jendearenak zein oraindik baloratzeke dauden idazleenak. Bilduma garrantzitsua argitaratzekotan gara. Itzulpenak egin ditugu gaztelaniatik euskarara eta alderantziz. Honek hizkuntza batetik bestera mugitzea ezezik, egileen arteko komunikazioa bideratuko du.
Euskararekiko zein politika jarraituko duzue?
Gaztelaniaz eramango dugun sostengu politika bera. Ez dugu esango 23 euskaraz eta 23 gazteleraz editatuko ditugunik; ez dugu kantitateaz hitz egiten. Lehiaketa euskaraz bada euskaraz argitaratuko dugu. Beste urte batzuetan Pasaiako sarietan gaztelaniazko eta euskarazko liburuak batera argitaratu izan dira, eta neronek proposatu nien bereizketa, arrazoi sinple bategatik: bakoitzak baduelako bere irakurle esparrua. Oso ongi ulertu zuten. Praktikoak izan gaitezen: erakunde batek ez du gaztelaniaz argitaratzen euskarak duen laguntza sistemagatik. Jaso ditzala laguntzak euskarazkoak, beraz, gaztelaniazkoari ere lagunduko baitio.
Nola egingo da Berminghamen finantzaketa?
Erakundeei beraien prozesuetan laguntzen diegun jende multzoa gara. Pasaiako Udaletxeak, era zehatz batean argitaratzeko diru kopurua erabiliko baldin badu, esango diegu gure eskuetan lan hori utziz gero merkeago atera daitekeela. Inprentekin harremanak ditugu, beraz, merkeago irten daiteke eta kalitate hobeaz. Erakunde horien borondate onaren gestoreak gara.
Erraza dirudi...
Praktikoak gara eta badakigu gauzak egiteko baldintza ekonomikoak behar ditugula. Hala ere, ez gara mezenasak. Mezenas lana egiten dugu erakundeekin, gauzak zein eratara egin ditzaketen esanez, baina gu kulturaren langileak gara. Prezioak popularrak dira: atera berri ditugun liburuak, esaterako, 600 eta 400 pezetan jarri ditugu salgai. Gainera, beheraldera egingo dugu. Izan ere, urte honetan 20 argitalpen inguru egitea dugu buruan. Zenbait argitaletxerentzat, interes ekonomikoengatik egingo dugu, baina erakundeak beraiek dira onura handiena jasoko dutenak. Horrezaz gain, ez dugu argitaratuko erakundeek proposatzen duten guztia, kalitatezkoa dela iruditzen ez bazaigu bederen.
Egun zeren alde egiten dute apustu argitaletxeek?
Ohizko argitaletxeek interes eta diruaren alde. Guk, ordea, ez dugu plusbaliak sortzerik nahi. Ohizko argitaletxeak dirua irabazteko daude, baina dramatikoa da beste gauza batzuei ez begiratzea. Nire iritziz, prozesu hauetara begiratuko balute, beraiek ere ekonomia positiboa aterako lukete, bai eurentzat baita egileentzat ere. Euskal gizartean indar handia du pisatzen duen liburuak, argitaratzea asko kostatzen denak eta atez ate saltzen den liburuak.
ARTOLA, Maite
40-42

GaiezKulturaArgitalgintArgiteletxeBermingham
PertsonaiazMARAÑA1
EgileezARTOLA6Kultura

Azkenak
2025-01-08 | Leire Ibar
60 urte bete ditu Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak, Euskal Herriko zaharrena

1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.


Irakasle baten klaseetatik seme-alabak ateratzea erabaki dute Atarrabian: “Izuak jota ditu haurrak”

Irakasle hau egokitzen zaielarik, 6-9 urteko haurrengan beldurra, amesgaiztoak, antsietatea, negarra… orokortzen direla salatu dute Atarrabiako Atargi ikastetxeko gurasoek. Urtetako arazoa konpontzen ez dela-eta, haren klaseei planto egitea erabaki dute. Guraso elkarteko... [+]


2025-01-08 | Julene Flamarique
Urteko lehen langile hila, Alaves-Baskoniaren egoitza eraikitzeko lanetan

Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.


2025-01-07 | Julene Flamarique
Itxiera mehatxua gainean dutela itzuli dira lanera Ezkirotzeko BSHko langileak, ostiraleko bileraren zain

Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]


Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Eguneraketa berriak daude