argia.eus
INPRIMATU
Pascal Gaigne: "Musika egiten hasi nintzeneko erroetara itzuli naiz".
2021eko uztailaren 19a
Pascal Gaigne musikariari elkarrizketa
Pascal Gaigne: "Musika egiten hasi nintzeneko erroetara itzuli naiz".
Zer nolako lana egiten duzu «Apanize»n?
Instrumentu diferenteak jotzen ditut, perkusioak, gitarra, sinteak... Espazio eta egoera bakoitzaren arabera, eta giroa edo obraren fondoa lantzeko.
Antzerkiarekin probatu duzu, dantza munduarekin eta zinemarekin. Zer ekartzen diote alor hauek zure musikari?
Gustukoa dut jende eta errealitate diferenteekin lan egitea, agian ezer berririk asmatzen ez dugun arren, elkarlanean aritzea. Aukerak berriak zabaltzen dizkio norberaren kreazio lanari.
Hala ere, ez da oso ohizkoa zu ari zaren moduan hainbat arte alorretako saltsetan `bustitzea'.
Norberaren izaera dago hor atzean. Azken batean, egiten duzun musika beste alorretan nola txerta daitekeen probatzea gustuko baduzu, dibertigarria eta ondo pasatzeko artea izan daiteke.
Bakarkako diskoa ere kaleratu duzu, hainbat urte beste musikarien itzalean jo ondoren.
Urte batzuk nahiko ezkutuan eman ditut, baina lanean, eta orain, jendaurrean aurpegia erakusteko tartea iritsi zait. Oso inportantea izan da diskoa kaleratzea.
Bakarkako lanari helduko al diozu aurrerantzean?
Bakarrik jarduteko gogoa dut eta musika egiten hasi nintzeneko erro sendoak berriro aurkitu ditudala uste dudanez, aurrera!
PETRIKORENA, J.J.
32

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakGAIGNE1
PertsonaiazGAIGNE1
EgileezPETRIKOREN1Kultura