"Fidel Castrok irlaren tamainako putetxea eraiki du Kuban".


2021eko uztailaren 19an
Guillermo Cabrera idazleari elkarrizketa Kubaren egoerari buruz
"Fidel Castrok irlaren tamainako putetxea eraiki du Kuban".
Guillermo Cabrera Infante, idazle Kubatarra
Bi hilabete barru 30 urte beteko ditu erbestean Guillermo Cabrera Infante idazle kubatarrak. 1959ko Iraultza Fidel Castrorekin batera egin bazuen ere, egun bere etsairik amorratuena dugu. Filosofo, pentsalari eta idazle unibertsalen testuak ditu Kubako oroitzapenak ahazteko bide bakarra.
Gaur egun Kubak dituen arazo ekonomiko larriak, ez dira blokeoaren ondorioa zure ustez.
Hori da zuk eta zure herrialdeko jende askok pentsatzen duzuena... Enbargo ekonomikoak protagonismoa hartu du Sobiet Batasuna desagertu zenetik. Kubaren herrialde lemazaina zen, 1962tik aurrera 5.000 milioi dolar eman zizkion, eta Kubak egun ezin du aurrera egin `sobietarren' laguntzarik gabe. Fidel Castro Amerikak ezagutu duen propogandistarik harrigarriena da eta propaganda horren ondorioa dugu blokeoaren kontua. Ezin dugu ahantzi Kubak, baita Sobiet Batasunaren hondoratzea baino lehen ere, banaketa-txartela mantentzen zuen herrialde sozialista bakarra zela. Kolokan dagoen testuinguru honetan, zein arazo konponduko ditu enbargoa kentzeak? Bat bera ere ez, Kubak bizi dituen arazo ekonomikoak erregimenak berak sortutako arazoak direlako. Fidel Castro oso ekonomilari txarra izan da, eta gainera kubatarren dirua bota du gerrak egiten. 36 urtetan herritarrek ez dute izan erreferendum bat bera ere egiteko aukera eta berak bitartean Venezuelan, Bolivian, Kubatik milaka kilometrora dagoen Angolan gastatu ditu kubatarren sosak. Egoera ekonomikoa hain txarra izanda, ezin ditut ekintza hauek ez ulertu ez onartu.
Betidanik goraipatu izan dira Kubak hezkuntza eta medikuntza mailan eman dituen urratsak.
Txikitandik eskola publikora joan izan naiz eta Kazetaritza Eskolara joateko aukera izan nuen. Nire gurasoek ez zuten peso bat bera ere ordaindu. Beraz, zeintzuk dira aurrerapenak? Hala ere, pentsatuko dugu medikuntza eta hezkuntza alorretan eman diren aurrerapenak benetakoak direla eta ez, nik pentsatzen dudan bezala, propagandaren fruitu. Bizitza ez da soilik eskolara joatea edo gaixo zauden bakoitzean mediku bat izatea. Bizitza askatasunez hitz egitea da, gobernua aldatzeko aukera izatea da, bizitza egunero jatea da...
Fidel Castroren erregimen kriminalaren aurrean, Kubako bizitzak amesgaiztoa dirudi. Jendeak ez du paradisutik aldegiten eta azken aldian 30.000 pertsonak hanka egin dute irlatik. Erregimenaren hasierako leloa prostituzioa amaitzea zen. Fidel Castrok irlaren tamainako putetxea eraiki du Kuban.
Hala ere, Fidel Castrok nazioarte mailan baditu zeinbait laguntza.
Eta zeintzuk dira Fidelen defenditzaileak? Carlos Andres Perez, lapur eta iruzurtia izateagatik espetxeratua izan dena; Salinas de Gortari, Mexiko ekonomikoki hondatu duen pertsonaia; Felipe Gonzalez, nazioarte mailan erabat desakreditatua dagoena... Hauek dira Fidel Castroren benetako `aitajaunak'. Fidel Castro tiranoa da, baina ez aparteko tiranoa, ez da Stalin. Fidel Castro Karibeko Ceaucescu dugu. Ez dauka ez aitzakiarik, ez justifikaziorik, ezta barkamenik ere.
Nola definituko zenuke Felipe Gonzalez eta Fidel Castroren arteko harremana?
Harreman gorrotogarria da benetan. Aste honetan «The Times» egunkariak editoriala argitaratu du Felipe Gonzalezen gorabeherak azalduz. Artikulu honen arabera, Felipe Gonzalez Espainiako `heriotzaren eskuadroien' (GAL) erantzule zuzena da. Nik Felipe ezagutu nuen Londresko enbaxadan eta orduan demokraziazalea zela pentsatu nuen. Gerora, Fidel Castrorekiko harremana mantentzen duela ikusi dut. Zergatik? Felipe Gonzalek hirugarren pentsonen bidez hiltzen ditu ETAko kideak, Fidel Castrok pertsonalki akabatzen ditu bere etsaiak. Hau dela eta, Felipe Gonzalezek Fidel Castro goraipatzen du.
Azken aldian, erregimenaren zabaltze ideologikoa antzeman da. «Fresa y chocolate» filmea dugu horren lekuko.
Ez dut filmea ikusi baina badakit «Fresa y Chocolate» ariketa propagandistikoa besterik ez dela. Aski ondo ezagutzen ditut Kubako Zinemagintza Institutua eta Tomas Gutierrez Alea zuzendaria. Honek 1982an artikulua idatzi zuen EEBBetako aldizkari baterako Nestor Almendrosen «Conducta impropia» ikerketa-filmearen ondorioz. Gutierrez Alearen artikuluaren arabera, Kuban ez da inoiz egon homosexualentzako konzentrazio-eremurik; bere filmean, aldiz, kontrakoa dio. Noiz esaten du egia? Gizon hau oportunista da eta badakit zer esan nahi duen bere filmearen bitartez: iraganean Fidelek egindako guztiak barkatu behar dira. Baina inori ez zaio bururatzen benetan aldatu behar dena Fidel Castro dela.
GARTZIA, Myrian
18-19

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaKUBA
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakCABRERA1
PertsonaiazCABRERA1
EgileezGARTZIA3Kultura

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude