argia.eus
INPRIMATU
Jon Andueza: "Beste mila gauza ere egingo nituzke, baina ez naiz kexu"
2021eko uztailaren 19a
Jon Andueza ETBko aurkezleari elkarrizketa
Jon Andueza: "Beste mila gauza ere egingo nituzke, baina ez naiz kexu"
"Hor dago koxka" irailetik ekainera bitartean aurkeztu ondoren, lehiaketa berri batekin itzuli da Jon Andueza ETBra. Astelehenetik ostiralera bitartean bazkalostean eskaintzen den «Gutxi gorabehera» lehiaketan, bertako 140 lehiakiderekin batera jokatuko dute etxekoek.
ARGIA. Zein motako lehiaketa da «Gutxi gorabehera»?
JON ANDUEZA. «Hor dago koxka»n egindako lanarekin nahiko gustura gelditu ginen eta hori zela eta, dinamika eta edukiak aldatu, baino zenbait gauza mantendu genituen.
Programak lau atal desberdin ditu: euskal hitzak, kultura orokorreko galdera eta erantzunak, Euskal Herriko pertsonaia eta txokoen irudiak eta itasontzi-guda.
A. Bigarren lehiaketa duzu honakoa; gustakuko al litzaizuke beste mota bateko saioa aurkeztea?
J. A. Askotan dagoenarekin konformatu behar. Telebistaren munduan gauden pertsona gehienek, munstro sakratu batzuek izan ezik, ez dugu aukera handirik izaten nahi duguna egiteko.
Beste mila gauza egingo nituzke gustura, baino ez naiz kexu. Bigarren lehiaketa izanik, bigarren pau- so bezala planteatzen dut.
A. Arrasate Telebistan hasi zinen. Herri telebistek zertan lagun diezaiokete ETB bezalako telebista bati?
J. A.Harrobi moduan planteatuz gero oso garrantzitsua izan daiteke. Behar bada ETBn gauzak beste modu batera ikusten dira. Herri telebista ikusten duen jendea, teorian behintzat, jende euskalduna da eta ETBri ikusleak kentzen dizkio. Gainera ugalduz doaz eta kaltea handia izan daiteke.
Hutsune bat betetzen dabiltza herri telebistak. Biharko eguneko profesionalentzako aukera dira. Oso proiektu interesgarriak dira.
GERRA, Ainhoa
55

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazANDUEZA2
EgileezGERRA1Komunikabid