argia.eus
INPRIMATU
Fernan Bengoetxea: «Zintzilik Irratiaren historia ikasketa prozesu batizan da»
Arantxa Erasun 2021eko uztailaren 19a
Fernan Bengoetxea Zintzilik irratiko esatariari egindako elkarrizketa
Fernan Bengoetxea: «Zintzilik Irratiaren historia ikasketa prozesu batizan da»
Oreretako Zintzilik Irratiak aurten hamargarren urteurrena bete duela eta, sortu zenetik bertan lanean aritu den Fernan Bengoetxea irrati libre honen geroaz eta etorkizunaz aritu zaigu, baita orain izango duten areto aldaketaz ere.
ARGIA. Zer nolako saioak egiten dituzue orain irratian?
FERNAN BENGOETXEA. Badira hiru saio oso bereziak musikalak, magazinak eta orain arte astean hiru aldiz informatiboak ere egin ditugu eguerdietan. Gai berezien inguruan ere beste saioren bat egin dugu.
A. Programazio horretan euskarak zer nolako lekua du?
F. B. Duela hamar urte hasi ginenean nahiko maila txikian hasi baginen ere, joan den urteko programazioaren erdia baino gehiago zen euskara hutsez.
A. Zein leku dute egun irrati libreek?
F. B. . Irrati libre izateak komunikabide arruntetan saltzen ez diren gauzak sartzea baimentzen digu, eta alderdi horiek guk betetzen ditugu. Baliabide gehiago izatean ere, gure esparrua zabaldu egin da.
A. Martxan daramatzazuen hamar urte horiei buruz zer balantze egingo zenuke?
F. B. Irratiaren historia nik prozesu bezala ikusten dut, ikasketa prozesu bat. Hori izan da alderdi ona. Gauza txarrak ere gertatu zaizkigu, baina prozesu honen barne normala iruditzen zait.
A. Orain irratia lekuz aldatzeak zer-nolako aldaketak ekarriko dizkizue?
F. B. Udalak lokal berrira joatea proposatzeak harritun gintuen, hamar urte hauetan inolako laguntzarik ez genuen jaso eta. Hura askoz hobea da argia, espazioa eta kokapenari dagokienez. Teknika mailako aldaketa txiki batzuekin ere maila igotzea espero dugu.
ARANTXA ERASUN
55

GaiezKomunikabidIrratiaintzilik i
PertsonaiazBENGOETXEA1
EgileezERASUN2Komunikabid