Arantxa Kaltzada: «Irratian irudimena da garrantzitsuena arreta erakartzeko»


2021eko uztailaren 19an
Arantxa Kaltzada Herri Irratiko esatariari elkarrizketa
Arantxa Kaltzada: «Irratian irudimena da garrantzitsuena arreta erakartzeko»
Herri Irratian 5 urte daramatza Arantxa Kaltzada donostiarrak; 20 urte zituenean hasi zen bertan lanean. Kazetaritza munduan auzuneko, Intxaurrondoko aldizkariaren bidez sartu zen. Groseko aldizkariaren sorrera ere lagundu zuen. Dena den, leku finko bati dagokionez irratian ibili da.
ARGIA. Askotan aipatu izan da irrati handi eta txikien arteko borroka. Herri Irratia handien artean kokatu behar da?
ARANTXA KALTZADA. Ez dakit Herri Irratiak handitasun hori non ote daukan, irratia egiteko moduan, entzuleen artean, bere historia luzearen baitan... aspaldiko irratia delako. Baina egia da lehian dabilela irrati kate haundienekin. Hemen zer gertatzen den jakin nahi baduzu hemengo irrati batera hurbildu behar duzu.
A. Baliabideen aldetik lehiatu behar al da irrati handiekin?
A. K. Nik uste dut baliabideak oso garrantzitsuak direla, baina gaur irudimen falta ere bada edozein mediotan, horrela iruditzen zait. Lehengai on bat baduzu, babarrun on batzuk badituzu, platera oso goxoa irtengo da. Baliabideak inportanteak dira, baina garrantzitsuena irudimena da, zer den jendeari inporta zaiona. Eguneroko gauzak dira landu behar direnak.
A. Nola ikusten duzu Herri Irratiaren etorkizuna?
A. K. Herri Irratiak bizitzen jarraitzeko aukera baduela uste dut. Irratia egiteko duen modua ezberdina da oraindik. Hala ere, etekin ekonomikoak dira gaur egun agintzen dutenak. Askok publizitate kanpainak egiten dituzte baina irrati kate handi horiekin. Hemen irrati kate asko gaude, gero eta gehiago. Gauzak orain ez ditut oso argi ikusten, datuei itxaroten ari baikara. Behintzat esan dezakegu Herri Irratia hiru kate nagusienen artean dagoela, eta publizitatean hori ikusten da.
ARANTXA ERASUN
55

GaiezKomunikabidIrratiaHerri Irrat
PertsonaiazKALTZADA1
EgileezERASUN2Komunikabid

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude