«Argitaletxeak benetan elkartu ezean indartsuenek iraungo dute soilik»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Fermin Iraolagoitiari elkarrizketa
«Argitaletxeak benetan elkartu ezean indartsuenek iraungo dute soilik»
Editoreen Elkarteko buru eta Ibaizabal argitaletxeko arduraduna da Fermin Iraolagoitia.
Fermin Iraolagoitiak orain urtebete hartu zuen bere gain Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari kargua. Orduan zein gaur, baina, euskal argitaletxeek arazo berdintsuekin jarraitzen dutela argitu digu: merkatu urria eta enpresen gestio kaskarra. Egoera korapilatsu horren aurrean, irtenbideaz galdetu diogunean, aukera bakarra Elkarteko kideen arteko lotura estuagoa topatzea dela iritzi dio.
Urtebete pasatxo daramazu Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari gisa. Zein balantze egingo zenuke?
Ez dut uste oso balantze baikorra egin daitekeenik. Arazorik larriena, merkatuarena da, oso txikia baita hainbeste argitaletxerentzat. Bestetik, euskal argitaletxe gehienak kulturari begira sortu ginen, eta gestio ekonomiko eta finantzari nahiko kaskarrekin.
Kanpoko eta barneko arazo horiei nola egin aurre?
Irtenbideak fusiotik behar luke etorri; alegia, gestio eta zabalkunde aldetik geure artean elkartuz; hementxe dago gakoa. Erakunde publikoekin hartu emanak izatean, dirulaguntzak eskatzean zein azoketara hurbiltzeko orduan biltzen garen arren, barneko antolamenduari dagokionez ez gara konpontzen.
Argitaletxe bakoitzak ahal duena eta ahal duen erara egiten du eta beraz, nahiz eta elkarkide izan, kalean lehiakide gara. Egoera hau aldatu ezean, argitaletxe indartsuenek aurrera jarraituko dute baina denborarekin asko desagertu egingo dira.
Zuen elkarteak erakunde ezberdinetatik jasotzen ditu dirulaguntzak.
Eima programatik jasotako dirulaguntzak urtetik urtera ikaragarri jaitsi dira. Bestalde, aurten Gipuzkoako diputazioak esaterako, aurrekontu guztiak murriztuko direla argitu digu.
Kultura Sailarekin bestelako arazoa dugu. Diputazioak dio ez dela zuzenean euren arazoa, Eusko Jaurlaritzak jaso zuela eskumen hori eta ondorioz, Eusko Jaurlaritzak konpondu beharrekoa dela. Dirurik ez dagoenean, batak besteari egozten dio ardura.
Horren aurrean asmo zehatzik ba al duzue?
Agian, berehala, erakunde publiko guztiak biltzeko ahalegina egingo dugu. Era horretan, bide ezberdinetatik datozen dirulaguntzak liburuari zuzendutako erakunde bakar baten bidez irits daitezen.
Estatu espainiarreko argitaletxeen lehia ere geroz eta nabarmenagoa da.
Produktua osatzerakoan erderazko azpiegituraz baliatzen direlarik, merkeago ateratzeko aukera dute. Eragozpenik ere badute ordea, ez baitaude ohituta hain argitalpen urriak kaleratzen. Beraz, dirua galtzen dutenez, luzarora ez dute horretan jarraituko. Euskaraz argitaratzen badute, gaztelaniaz edo frantsesez saltzeko egiten dute; azken batean, merkatuari eusteko eta publizitate mailan inbertsio modura.
Guzti honen aurrean zertan da Ibaizabal?
Ibaizabalek ikaragarrizko ahalegina egin du produkzioari begira. Urtero ehun izenburu inguru kaleratzen ditugu. Testu-liburuak, esaterako, hamabi urte bitarteko haurrei zuzendutakoak, bizkaieraz eta batueraz argitaratu ditugu. Hamabi urtez goragoko gazteei zuzendutako testu-liburuak, berriz, batuaz ateratzen ditugu. Literatura unibertsala ere lantzen dugu eta Eusko Jaurlaritzak laguntzen digu horretan.
Zer eskainiko duzue Durangoko Azokan?
Durangori begira, haur eta gazteentzat bost liburu bilduma prestatu ditugu. Itzulpenak dira eta bizkaieraz zein batuaz argitaratu ditugu. Zentzumenei eta sentimentuei buruz ari dira bi bilduma. Gainontzeko hirurak, aldiz, bertako egileek idatziak dira. Literatura unibertsalean ere zazpi liburu argitaratuko ditugu. Horretaz gain, «Don bildur» bizkaieraz idatzitako eleberria eramango dugu. Eta horretaz gain, erlijioaz ari den bilduma ere osatzen ari gara hirugarren adinekoei begira.
MAITE ARTOLA
40-41

GaiezKulturaArgitalgintArgiteletxeIbaizabal
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazIRAOLAGOIT1
EgileezARTOLA6Kultura

Azkenak
Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Eguneraketa berriak daude