argia.eus
INPRIMATU
Tere Irastorza: «Gurean autobiografia ahoz garatu da, ez da memoria idatzirik kasik»
2021eko uztailaren 19a
Tere Irastorza idazleari elkarrizketa
Tere Irastorza: «Gurean autobiografia ahoz garatu da, ez da memoria idatzirik kasik»
ARGIA. Zer dela eta heldu diozue autobiografiaren gaiari Bergarako UNEDen?
TERE IRASTORZA.
Badira bi urte literaturazko ikastaroak antolatzen ditugula, eta aurten, literaturarekin ezkondutako autobiografiari heldu diogu, literatura idatzi dutenen materialeen inguruan arakatuz, eta idazleen obretan beren biografia nola islatzen den edo desitxuratzen den aztertuz.
A. Zer nola jorratu da alor hau euskarazko literaturan?
T.I. Euskarazko literaturan oso zaila da alor honetan adibiderik aurkitzea, historikoki, Oihenart alde batera, nola bizi behar den erakusten duen literatura oso moralizantea egin delako. Euskal Herrian autobiografia ahoz gauzatu da batipat, ez da memoria idatzirik kasik.
A. Zuri egitea eskatuz gero, noren autobiografia egingo zenuke?
T.I. Norbaitena egitekotan nirea egingo nukeela uste dut. Autobiografiaren sustraia edo mamia baina, bizitza da, bizi egin behar da, eta nirea idazten hasi aurretik...
Bestela, Rilke dela, Nafarroako Margarita Erregina... aipatzen hasita asko nituzke aukeran.
J.J. PETRIKORENA
54

GaiezKulturaBesteak
PertsonaiazIRASTORTZA1