«Euskal Herria ametsezko herrialdea da guretzat»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Maris Sirmais Dzintars abesbatzaren zuzendariari elkarrizketa
«Euskal Herria ametsezko herrialdea da guretzat»
Maris Sirmais, Letoniako Dzintars abesbatzaren zuzendaria
Estreinakoz Tolosako Abesbatzen Lehiaketara etorri eta lehen saria jaso zuten folklore eta polifonian, eta euskal obraren interpretazio onena egin. Zuzendariarekin aritu gara.
Zer moduzko lehiaketa da Tolosakoa beste batzuekin konparatuta?
Hiru aldiz besterik ez dut parte hartu nazioarteko lehiaketa batean. Nire abesbatza hamabi bider aritu da etxetik kanpora, baina ez nirekin. Beraz, ezin dezaket konparaziorik egin. Gainera, beste abesbatzak entzuteko aukerarik ez dugu izaten, kantatu ondoren gure egoitzetara joaten gara eta.
Azken saioan entzundakoa entzun ondoren, epaimahaiarekin erabat ados nago, irabazle guztiak oso onak izan dira eta ongi merezita eraman dituzte sariak.
Zer nola ikusi duzue Euskal Herria?
Guretzat ametsa zen Euskal Herrira etortzea, ez genuen ezagutzen eta ametsezko herrialdea zen guretzat. Ezagutu ondoren iritzi bera dugu. Emanaldietan izandako harrera oso ona izan da eta orokorrean jendea oso alaia eta irribarretsua da. Euskaldunak oso irekiak dira.
Hona etorri aurretik euskal musikaren berririk ba al zenuen?
Ez, lehenbiziko aldia da kantu bat entzun, entseiatu eta euskaraz interpretatu duguna. Lan hori prestatzen disfrutatu egin dugu, oso ondo pasatu dugu.
Nabari da ondo prestatu duzuela. Folklore eta polifonian lehen saria irabazteaz gain, euskal obraren interpretazio onena egin duzue.
Hori izan da guretzat saririk onena. Asko landu dugu euskal ahoskera eta ez zaigu zaila egin. Gure hizkuntzaren antzekoa da. Gehiago landu dugu musika alorra ahoskera baino.
Ipar Europako abesbatzen maila oso ona da, eta horien artean Letoniarena: lehen bi postuak lortu dituzue, haur lehiaketan hirugarrena...
Hala da. Aspaldiko gauza da abesbatzen tradizioa. Letonian abesbatza asko daude, oso maila altukoak gainera. Orain adibidez, Eskandinaviako musika abestea modan jarri da Letonian.
Mundu mailan zein eskola izan daiteke onena?
Zaila egiten zait hori zehaztea. Lurralde bakoitzak bere ohiturak ditu eta oso eskola desberdinak aurki daitezke munduan zehar, ezin liteke bat bestearen gainetik jarri edo bat bestea baino hobea dela esan.
Aurten ganbara taldeen modalitatea sartu da lehenengo aldiz Tolosako lehiaketan. Zer iruditzen zaizu?
Asko gustatu zitzaidan. Batez ere Esloveniako ahots taldea. Letoniarrak gustura joan dira Euskal Herritik. Javi Busto konpositorearen «Gauaren zergatiaren bila» abestiaren interpretazioa bikaina izan zen eta entzuleen gustukoa, ikusi denez. Ea noiz dugun berriro entzuteko parada.
JOXEMI SAIZAR
52,53

GaiezKulturaMusikaAbesbatzakEkitaldiakJaialdiakTolosako Na
GaiezKulturaMusikaAbesbatzakTaldeak
PertsonaiazSIRMAIS1
EgileezSAIZAR2Kultura

Azkenak
Protestak piztu dira Turkian, Istanbulgo alkate eta Erdoganen aurkari nagusia atxilotu ostean

Ekrem Imamoglu Erdoganekein lehiatzekoa da hurrengo presidentetzarako bozetan, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoa alderdiaren hautagaitzara aurkeztu den bakarra baita. Ustelkeria eta "terroristekin kolaboratzea" egotzi diote, eta bere atxiloketaren ostean piztutako... [+]


Hezkuntza publikoko irakasleen greba egunak %75eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera

Astelehen arratsalde-gaueko negoziaketa bilera luzearen ostean aurreakordiorik lortu gabe, EAEko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deituak izan dira berriz ere; urtea hasi denetik bosgarren greba eguna izan da asteartekoa. Lanuzteek %75eko jarraipena izan dutela adierazi... [+]


Elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko dozenaka hezkuntza zentrotan, Israelek hildako haur palestinarrak oroitarazteko

Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.


Biktima gisa aitortzeko txostenak jaso dituzte Pasaiako segadan eraildakoen eta Rosa Zarraren senideek

Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


Askatu dute kolonoek jipoitu eta militarrek atxilotutako Oscar saridun palestinarra

No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.


ANALISIA
Brandt eta Gorvatxov, non zaudete?

Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]


Jaurlaritzaren proposamenak Lehen Mailako Arreta “are gehiago prekarizatzea” ekarriko lukeela adierazi du Espainiako Osasun Ministerioak

EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]


2025-03-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Hego Korea: ‘impeachment’-aren kulebroia amaitzear da, baina krisi politikoa ez

Kolpismoaren lehen ikasgaiak errepasatu gabe, abenduaren 3an Hego Koreako Yoon presidenteak jo nahi izan zuen estatu-autokolpeak sututako krisi politiko erraldoia kitatzeko asko geratzen da oraindik. Baina haren porrotak abian jarritako impeachment prozedura amaitzear da.


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


Gasteiz Anitza sortu dute, auzoetako arazoak integrazioaren bidez konpontzeko

Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]


2025-03-25 | ARGIA
Kaleratze arriskuan dago 40 urtez elikadura burujabetza landu duen Bizkaigane proiektua

Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]


2025-03-25 | Euskal Irratiak
Giza-kate bat Baionan, arrazismoaren eta faxismoaren goititzearen kontra

Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.


Eguneraketa berriak daude