«Drogak ia gatazka lokal politiko guztietan parte hartzen du»


2021eko uztailaren 19an
Drogen eragina gatazka politikoetan
«Drogak ia gatazka lokal politiko guztietan parte hartzen du»
Alain Labrousse, Drogen Behatoki Geopolitikoko zuzendaria:
Bordelen jaio zen baina Parisen bizi da aspaldi. Mundu zabalean narkotrafikoak eta droga munduko jira-birak gertutik jarraitzen ditu Efifel dorreko talaiatik, unean uneko gatazka guneetara hurbilduz. Hegoa institutukoek talaiatik jaitsiarazi eta Bilbora ekarri zuten `narkodiruak' nazioarteko gatazketan duen zeregina azaltzeko.
Drogaren erabilera gatazketan oraingo kontua ala lehengoa era bada?
Drogaren erabilera gatazketan oso zaharra da. Adibidez, Ameriketako Espainiako koloniak matxinatu zirenean, espainiarrek kokari zerga berezia jarri zioten bere armada hornitzeko. Historian zehar armadek drogak eskaini izan dizkiete beren soldaduei. Gaur egun, ordea, drogaren erabilera gatazketan oso bestelakoa da, eragile ekonomiko moduan gerrak finantzatzeko erabiltzen da.
Hau, bestalde, ez da berria: Indotxinako gerran frantsesek Kortsikara saldutako opioa erabiltzen zuten Moon gutxiengoa finantzatu eta vietming-aren aurka egiteko. Vietnamgo gerran, Estatu Batuen aliatuak opioa eta heroinaren salmenta baliatu zuten dirua lortzeko. Erabilera hau ere argi ikusi zen Nikaraguako gerran, North koronel estatubatuarrak armak ematen zizkien kontrei, hemen ere kokainaren salmentaren bidez.
Gerra Hotzaren garaian bloke bakoitzak bere aldekoei laguntzen zien; Gerra Hotzaren amaierak nola eragiten du gatazkagune eta narkotrafikoaren harremanetan?
Harreman hori areagotu egiten du eta Afganistango kasua oso nabarmena da. Laguntzez gain droga ere erabiltzen zen gerra finantzatzeko, bai landatuz bai droga trafikoari zerga jarriz. Dena den, 1988tik aurrera, gerra amaiera aldera, droga ekoizpena izugarri hazi zen. Errusiarrek eta amerikarrek 1992ko urtarriletik aurrera talde desberdinei ez laguntzea erabaki zutenean Pakistanen nengoen, eta mujahidin-ek landaketak kemen handiaz bultzatu zituzten.
Gaur egun ia ez dago gatazka lokalik drogak parte hartzen ez duena, nahiz eta leku batzuetan oso modu txikian izan. Jugoslavian, esate batera, 1990-1991 artean, kroaziarrek Brasilgo kokaina jaso zutela frogak dauzkagu: Kroaziako portu batean, bertako langileek, oharkabean, bertan utzitako droga kargamendu bat aurkitu zuten. Gero jakin izan da beste bide batetik ere heroina hartzen zutela. Orain, ordea, Serbiako frontea geldi dagoenean eta armak behar ez dituztenean, alderantziz egiten dute, armak saldu, heroina erosi eta diru horri beste erabileraren bat eman.
Ba al duzue diozunaren froga zehatzik?
Batzuetan garbiak, beste batzuetan ez horrenbeste. Azerbadjan eta Armeniaren arteko gatazkan, frogatu dugu armeniarrek Marseillako kasinoetan dirua zuritzen dutela beren herriaren borrokari laguntzeko. Hego eta Ertamerikan ere aspalditik ikusten da FARC eta Sendero Luminosok drogari jarritako zerga erabiltzen dutela beren borrokarako.
Kolonbiako FARCen kasuan nahiko garbi dago. Lehen ekialdeko bloketik laguntzak jasotzen zituzten eta baita Kubatik ere, baina laguntzak desagertzean, 1990ean narkotrafikariak opio-belarra (heroina egiteko) eraman zutenean hara, FARCek prozesu guztia kontrolatzea erabaki zuen.
Oro har, dena den, ekoizte prozesuaren _landatze, salmenta, banaketa..._ zein unetan esku hartzen dute?
Ez dago araurik, eremuaren araberakoa da. Talde gerrilariek nekazariei babesa ematen diete narkotrafikari eta estatuaren aurrean eta trukean ekoizpenaren % 10 zerga moduan jasotzen. Baina nekazariei ondo datorkie, gerrilak narkotrafikoak gehiago ordain diezaien behartzen du eta. Hau Filipinetan, Senegalen eta Hego Amerikan ikusten da.
FARC ere saiatuko da eraldatze horretan sartzen, bitartekoak edukiz gero bederen, horrela etekin guztiak bere esku geratuko lirateke. Sendero Luminosok adibidez, etikaz ez du eraldatze prozesu horretan parte hartzen, ekoizle eta nartrafikariari zerga jartzera mugatzen da. PKK-koak, Sri Lankakoak, albaniarrek, prozesua droga hartzen den uneraino eramaten dute. Albaniarrak adibidez, Suitzara doaz, heroina saldu eta armak erosita itzultzen dira.
Azken etapan, droga gerrarako bitarteko izateaz gain, gerrarako arrazoi bihurtzen da eta talde desberdinak droga merkatua kontrolatzearren borrokatzen dira. Hau Birmania eta Afganistanen oso nabarmena da. Askotan gerra ideologikoa drogaren merkatua kontrolatzeko gerra bihurtzen da.
Talde gerrilari iraultzaileek, marxistak eta antzerakoek, ez dute arazo etikorik drogaren merkatu honetan sartzeko?
Taktikoki erabiltzen dutela esan ohi dute. Beren burua defenditu beharrean daude eta droga horiek etsaiaren asmakizuna dela diote, gringo-ak kontaminatzera doala... Beraz, moral bikoitza dago, ez baitute bere erabilera bereganatzen. Birmanian, adibidez, beste bitartekorik eduki arte erabilera berenganatu egiten dute. Oso erabilera arriskutsua da eta lehenago edo geroago ustelkeriara darama.
XABIER LETONA
14-15


GaiezGizarteaDrogaBesteak
PertsonaiazLABROUSSE1
EgileezLETONA1Gizartea

Azkenak
Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


Eguneraketa berriak daude