«Golkoko gerrak jarri zuen martxan bake prozesua»


2021eko uztailaren 19an
Carlos Varea-ri elkarrizketa Palestinako bake prozesuari buruz
«Golkoko gerrak jarri zuen martxan bake prozesua»
Carlos Varea, Comite de Solidaridad con la Causa Arabe elkarteko kidea
Madrilgo Unibersidad Complutensen Antropologia irakaslea da Varea, baina dituen 35 urteetatik mordoxka bat herri arabiarren urratsak jarraitzen eman ditu. Elkarrizketan PAE eta Israelen arteko negoziaketaz jardun dugu batez ere.
Zer aldatu da Ekialde Erdian bake prozesua gauzatu ahal izan dadin?
Egoera aldatu duen partehartzea izan da Ekialde Hurbilean. Iraken aurkako gerrak bake prozesua martxan jarri du. Negoziaketa prozesu bat aurrebaldintza barik eta oreka egoera batean eraman beharko litzateke aurrera. Gerrak mundu arabiarraren apurketa dakar eta honek negoziaketa mahaira ahultasun egoeran joan beharra, batez ere palestinarren eta jordaniarren kasuan. Siriarenean gutxiago, honek Iraken aurkako koalizoian parte hartu baitzuen. Golkoko gerrak, arabiarren zatiketa, Estatu Batuen izaera militarra zonan, Israelen indartzea, inguruko herrien ahultze ekonomikoa... ekarri ditu.
Nola lotzen da hori guztia Irakekin.
Kolonialismoaren ereduaren ondoren, Ekialde Erdian errenta eta baliabideen arteko banaketa handia dago; hots, herri arabiar batzuk oso populatuak baina baliabide gutxikoak dira eta beste batzuek oso populazio gutxi eta, petrolioaren ustiaketa medio, oso errenta handiak dituzte. Erregio-integrazioaren bidez bakarrik konpon daitekeen egiturazko desoreka ekonomikoa.
Nola izan da negoziaketa prozesua?
Lehenbiziko formulazio idatzia Oslokoa da, Washintongen sinatu zena. Hura garatzen ari dira. Baina PAEk sinatzen dituen agiriak, negoziaketetan duen indarraren arabera lortzekoak dira, eta PAEk egoera ahula bizi duenez emaitza kaskarrak lortu ditu. Agiri berri bakoitzak aurrekoaren zehazgabetasunak nabarmentzen ditu, palestinarrak desabantailan utziz.
Bitxia da negoziatzaile palestinarrak nola ari diren erretiratzen. Washintongeko agiria sinatu zuenak, maiatzean sinatutako Kairoko agiritik erretiratu zen eta Kairoko agiria _Gaza eta Jerikoko autonomia martxan jartzen duena_ sinatu zuen Abu Abla ere_Arafaten kontseilari ekonomikoa_ erretiratu egin zen. Zergatik? Prozesua inoiz uko egin ez zaion estatu independenterantz ez delako bideratzen, edo bestela negoziatzaileen eta Arafat beraren artean desadostasunak daudelako.
Gaur egun erregio integrazio eredu bat ari da gailentzen. Zeintzuk dira bere ezaugarriak eta zein litzateke erregio-integrazio eredu egokia zure ustez.
Integrazio prozesua Israelen inguruan dauden herriekin gauzatzen ari da eta Israelen nagusitasunarekin. Baina oraingoz Irak alde batera uzten da eta, beraz, Ekialde Erdiko konponbidea modu artifizialean zatitzen.
Baina bideraezina da, politikoki zein ekonomikoki, Israelekiko bakean oinarrituta dagoelako. Lehenbizi estatu arabiarren arteko integrazio ekonomikoa bultzatu behar zen, eta batez ere estatu arabiarren lan indarraren merkatuaren integrazioa. Merkatu hori apurtu egin da, Irakekiko harreman ekonomiko eta teknologikorako aukerak apurtu egin diren moduan. Ezin dira integrazio ereduak inposatu, adostasunean lortutakoak bakarrik aterako dira aurrera.
Zein da PAEri negoziaketekiko egiten zaion kritika nagusiena?
Arlo ekonomikoa oso agudo negoziatzen ari dela eta politikoa, aldiz, oso geldo. Ekonomiaz negoziatutakoa Israelek menperatutako erregio ereduan oinarritzen da, baina gai politikoak, Jerusalen, burujabetza, asentamenduak... atzean geratzen ari dira. Orduan, eremu ekonomikoan azkar eta politikoan polito joatean, politikora heldu orduko estatu palestinarra ia bideraezina izatea gerta liteke.
Hitzaldian palestinar eta arabiarren porrotaz mintzo zara? Zure ustez bake prozesua errefusatu egin behar da?
Ez, baina nik uste dudan moduan Iraken aurkako gerra eta bake prozesua lotuta badaude, ezin ditugu begiak itxi gerra ostean geratu den egoeraren aurrean. Orduan, egoera horretan negoziaketa mahaira doanak badaki negoziaketarako indar gutxirekin doala. Negoziaketara ez joatearen alternatibak? Oso mugatuak dira, besteak beste, Golkoko gerrak errespetatu behar den erregio ordena hor dagoela erakutsi zuelako. Hori guztia konpondu ez eta militarki galdu egin denean, arabiarrak egoera txarretik ahalik eta gehien ateratzera doaz. Palestinarrena sinbolikoki oso garrantzitsua da arabiarrentzat, baina Israelentzat garrantzitsuena Siriarekin negoziatzea da.
Hamasek hartuko al du PAEren lekua?
Hamas lurralde okupatuetako bigarren indarra da, ez dago zalantzarik. Baina bake prozesuaren aurka dauden talde guztiek, PAE barruko edo kanpokoa izan, bake prozesua atzeraezina delakoan daude. Hauteskunde prozesua etorriko da laster, eta indar guztiak horretarako prestatzen ari dira, ez baitut uste ez Hamas ez beste indarrak prozesu horretatik kanpo geratuko direnik. Hamasek, gainera, PAEk orain onartu duen bake ereduaren oso antzekoa onartu du aurretik ere, baina une honetan, PAEko beste erakunde batzuk legez, Israeli militarki presioa egiten jarraitu behar dela uste dute.
XABIER LETONA
14-15

GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulPalestina
PertsonaiazVAREA1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
Analisia
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko

Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta 21 kilometroko linea-elektrikoa eraiki nahi ditu Repsolek, Euskal Herriko... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


2025-02-20 | Sustatu
Euskorpora elkartea eta Euskorpus aurkeztu dituzte

Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.


Trumpen irain artean, ostegun honetan bilduko dira AEBetako Ukrainako gerrarako ordezkaria eta Zelenski

"Diktadore" deitu eta Ukrainaren gerra hasi izana leporatu dio Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteari Donald Trumpek. Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron... [+]


2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


Udaltzain eredu “hurbila” bultzatzeko, lan eskaintza bateratua egingo dute Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak

"Konfiantza eta gertutasuna" oinarri izango duen Udaltzaingo eredua nahi dute Zumaia, Getaria eta Azpeitiko udalek. Horretarako, udalerri horiek ondo ezagutuko dituzten bost udaltzain kontratatuko dituzte elkarrekin eta hautagaiei B2 euskara maila ere eskatuko diete.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Friedrich Merz kontserbadorea, Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude