«Noiz eskatu behar du kultura munduko jendeak kulturarentzat diru gehiago?»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Joseba Arregi kultura sailburuari elkarrizketa
«Noiz eskatu behar du kultura munduko jendeak kulturarentzat diru gehiago?»
Joseba Arregi Kultura sailburuak balantzea egin digu
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak azken hilabeteak ditu karguan. Tarte honetan sinatu ditu «Egunkaria» eta AEKrekin akordioak eta horien balorazio eta kokapena luzatu digu. Kulturgintzaz orohar dauzkan kezkak eta elkarlana bideratzeko `formulaz' aritu zaigu, bestalde. Etorkizuneko ildo nagusietan ere, hainbat zehaztapen egin ditu.
ARGIA. Zerk egin du posible AEK eta «Euskaldunon Egunkaria»rekin akordioa sinatzea?
JOSEBA ARREGI.
Denbora aldatu da; gauza guztiek behar dute denbora, egoera bere onera ekartzeko.
A. Kultura Sailak bere politika berdefinitu behar izan al du akordio hauetara iristeko?
J.A. Askotan ez da posizioak aldatu beharrik izaten. Elkarlana beharrezkoa da, baina ez itsumustuan eta edozein gauza on dela esanez. Edozein gauza ez da on; zein baldintzatan gauzak onargarriak diren eta elkarrekiko onarpena non dagoen begiratu behar da, eta baldintza horiek ematen direnean aurrera egiten da. Hori izan da gure planteamendua.
Azken batean, gizartetik sortzen diren iniziatibak politika orokorrean itsatsi behar direla ikusi dugu, beti ere onarturik erakundeak direla lehenengo herri mugimendua, justifikazio eta legitimazio demokratikoa duten bakarrak. Ikuspegi honetan eman da aurrerapausoa.
Orokorrean ez dut uste akordio arazo handirik dagoenik kultura munduan, nahiz eta sakralizatuta dugun gaia.
A. Abiapuntutzat hartu behar direla esan duzue.
J.A. Euskalduntze alfabetatzearen kasuan, jadanik badago ondo eraikitako etxe bat. Duela 12 urte 70 milioi pezeta zirenak, egun 3 mila milioi pezeta dira. Sistema bat osatuta dago, bi ardatzen inguruan: udal euskaltegiak batetik, eta euskaltegi homologatuak bestetik. Horren baitan zentro libreak nola itsatsi begiratu behar dugu.
Bi puntu dira konpondu beharrekoak: irakasleen gutxieneko baldintzak, unibertsitate mailako titulazio ertain bat edukitzea, ahal bada euskararen ingurukoa eta bestela hamar urteko esperientzia izatea; eta sistemak zer zabalera hartuko duen.
«Egunkaria»ren kasua diferentea da, bakarra baita; baina, ahalik eta euskaldun gehienentzat lehen egunkaria izatea lortu behar du. Hori da kakotxen arteko akordio honen helburua, oraindik bide luzea baitago egiteko.
A. Euskalduntze alfabetatzearen egitura ukituko al da akordioaren ondorioz?
J.A. Sistemaren barruan %80 udal euskategi eta euskaltegi homologatuak dira. Sisteman %10 itsasten delako %80ek ez du aldatu behar. Zentro libreek beste euskaltegiek urtetan markatu duten bidean jarri behar dute.
A. Euskal kulturgintzaren errepasoa egin dezagun kargua uztera zoazen honetan.
J.A. Kantitate aldetik begiratuta izugarrizko pausoak eman dira eta osasuna ona da. Euskalduntasunaren gorputza handitzen doakigu, baina gorputz horren izpiritua edo adimena hein berean handitzen ari ez ote den beldur naiz.
Azken garaian, Euskaltzainditik eta, kalitatearen arazoa behin eta berriz azpimarratzen ari dira; beste batzuk urteak generamatzan hori esaten baina ez zigun inork kasurik egiten, inportanteak beste gauza batzuk ziren. Hor badago arazo bat: euskara bai, baina euskal senaz. Biak ez dira gauza berdina. Agian oso agudo joan hainbat arlotan, ETB dela, «Egunkaria», irakaskuntza.. datozen urtetan gure arazorik inportanteena hori izango da, gorpuzkeraren haziera eta euskal senarena batera uztartzea.
Bestalde, beste kulturetan oso murgildurik bizi gara. Zentzurik okerrenean esaten dut, kopiatze huts batean sartuta gabiltza, eta hor desoreka handia ikusten da.
A. Zure gestioaren lorpen handienen artean EITB kokatu izan duzu. Kritika gogorrak jasotzen ditu, hala ere, alde batetik eta bestetik.
J.A. Bakea lortuta dago EITBn ere. Azkenez, oraingo eredua aho batez onartu da. ETB-1ek euskara hutsean izan behar duela, ETB-2k erdaraz, dirutza publikoa beharrezkoa dela eta ahalik eta gehien barne produkziotik bizi behar duela onartu da.
ETB orekaren fruitua da: batetik, komunikabideen logikari eta telebista publikoarenari erantzuten dio; eta bestetik, merkatuak eskatzen duenari eta hizkuntza minorizatu baten beharrei erreparatzen die. Oreka hori alde batera bakarrik definitu nahi duenak ETB puskatu egingo du.
A. Euskarazko kulturaren segimendu eskasak edota erabakigune nagusiak politikarien esku egoteak ez al du, baina, balantze hori desorekatzen?
J.A. Profesionalak ETBren administrazio kontseiluan egon izan dira, baina ez ziren etorri ere egiten. Julio Caro Baroja dela, Javier Bello Portu... Zera, iragarki hark esaten zuena: «Ikusi, konparatu eta ondorioak atera». Ez du gainera Eusko Jaurlaritzak aukeratzen, Legebiltzarrak baizik. Administrazio kontseiluaren politikotasuna salatzen ari diren beraiek diseinatu dute, eta eskuak libre dituzte nahi dituztenak aukeratzeko. Zergatik ez dute egiten?
Euskarazko kulturgintzari buruz, alderantziz esango nizuke, kritika askotxo jaso baititut erdarazko kulturgintza ETB-1ean azaltzen ez delako. Orekak egin behar dira.
A. Administrazioko hizkuntz eskakizunen porrota aipatzen dute sindikatu eta alderdi politiko hainbatek.
J.A. Ezin bizi gintezke lanpostu baterako euskara eskatzen den bakoitzean epaitegira joanez. Ez gaude horretarako prest. Ez da inondik ere ahaztu behar administrazioarekin harremanak euskaraz eskatzeko eskubidea dugula, eta bestalde, xedea ez dela funtzionarioak euskalduntzea, eskubidea bete dadin bitartekoa baizik.
Puntu horiek gogora ekarriz eztabaidatu daiteke nahi den guztia. Une honetan hala ere, mila gauza eztabaidatu bai baina, oinarrizko puntuak ez dituzte azpimarratzen. Gustatuko litzaidake ELA kritikatzen hasten denean guzti horiek gogoratuko balitu.
Eusko Jaurlaritzak duela urtebete leundu zuen eskaera, gerta zitekeena pentsatu eta dramarik sor ez zedin eta dekretu horrek aurrikusten dituen neurriekin dauden arazoak konpon daitezke.
A. Jeltzale eta sozialisten artean mundua erortzera doala ematen du hainbatetan. Hurrengo sua profilen inguruan piztuko al da?
J.A. Ikastolen inguruan adibidez, sua piztu duenak esan beharko du zergatik jokatu duen honela. Profilen inguruan ez dut uste honelakorik sortuko denik.
EAJ eta PSE-EEk ez dituzte hizkuntz politikan helburu berak eta diferentziak egotea normala da. Bitxiak egiten zaizkit baina, hainbat gauza: Mario Onaindia AEK-ko zentro libreen defenditzaile moduan agertzen denean, ba ote daki zertaz ari den hizketan? Ba ote daki sinatu dugun akordioaren arabera AEK euskaltegi libreetako PFEZa eta gizarte segurantza ordaintzen hasiko dela? Irakaskuntza serioa ziurtatzeko baldintzak jarriko direla?
Gauzak objetiba ditzagun. Ideologia kontua al da AEKrekin akordioa sinatzea edo PFEZen kontua? Mugimendu nazional eta sozial bat errekonozitzeko kontua edo EGArik ere ez duten 160 irakaslerentzat gutxieneko baldintzak zehazteko kontua? Gauzak mahai gainean argi jartzea gustatzen zait, komunikabideetako titularrak ahaztu eta arazoa zein den zehaztea. Hortik aurrera elkarlanerako prest, baina lainotan ibili gabe.
A. Hainbat izen aipatu dira zu ordezkatzeko. Mari Karmen Garmendia, Inaki Zarraoa...
J.A. Hori ez dago neure esku, eta eskerrak!
A. Hauteskunde ondorengo egoerak ezertan alda al dezake egungo kultura politika?
J.A. Hauteskundeetako aldaketak baino beste zerbaitek kezkatzen nau ni. Noiz eskatu behar du kultura munduko jendeak kulturarentzat diru gehiago? Hori opa nioke neure hurrengoari. Badirudi Administrazioari egurra ematea dela gustukoa, konturatu gabe horrek eragiten duena, hots, Kultura sailburuak diru gutxiago edukitzea.
Zergatik ez da esaten euskalduntzerako diru gehiago behar dela? Azpiegiturak behar-beharrezkoak direla? ETBk diru gehiago behar duela? Sekula ez dut ikusi kultura mundutik laguntzarik zentzu honetan. Eta gero, Guggenheim garestia dela esaten da, hamar kilometro errepide baino ez denean. Etsairik handienak kultura mundutik etortzea erabat harrigarria egiten zait.
J.J. Petrikorena
42-44,45

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazARREGI5
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Eguneraketa berriak daude