argia.eus
INPRIMATU
Kepa Junkera: «Trikitixaren inguruko gauza bitxienak bildu ditugu»
2021eko uztailaren 19a
Kepa Junkera trikitilariari elkarrizketa
Kepa Junkera: «Trikitixaren inguruko gauza bitxienak bildu ditugu»
ARGIA. Zertan datza Trikitixa Bilera 94?
KEPA JUNKERA. Bilbon lehendabiziko aldiz, trikitixaren inguruko gauza bitxi zenbait izango ditugu. Nazioarte mailan diren trikitijole onenak izango ditugu maisu bi egunez, ekainaren 3an eta 4ean. Bestalde, BBKren erakustaretoan betiko trikitixaren erakusketa egingo dugu, zaharrenetatik gaur egunekoetara arte, ia 60 trikitixa ezberdin ikusgai. Horretaz gain, disko zaharrak, gaur egunekoak eta argazki sorta ikusgarri bat.
A. Hitzaldi eta aurkezpenik ere izango da.
K.J. Trikitixa bilera hau toki ezin aproposagoa iruditu zaigu hitzaldi eta disko aurkezpenak egiteko. Tex-mex-ak trikitixan izandako eraginaz mintzatu zaigu Joseba Tapia, eta nik nire azken lana aurkezteko aukera ezinhobea aurkitu dut egunotan, «Trikitixa al-buk» disko berria alegia. Ekainaren 3an «Betiko trikitixa» lana aurkeztuko dugu, hamar bikote zaharrekin gauzatutako lan paregabea.
A. Nazioarteko trikitixa jaialdia izango da topaketen bukaerarik egokiena.
K.J. Horrela da. Mairtin O'Connor, Totore Chesa, Serge Desaunay eta Raynald Ouelletek nirekin batera bi kantaldi eskainiko dituzte ekainaren 3 eta 4ean Barakaldo eta Basaurin. Ezustekorik ere izango da, ziur.
J.J. PETRIKORENA
52

GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariJUNKERA1
PertsonaiazJUNKERA1