argia.eus
INPRIMATU
Juan Gorriti: «Graziadun gezurrak kontatzea ez da erraza»
2021eko uztailaren 19a
Juan Gorriti artistaren lana ETBn aurkezle bezala
Juan Gorriti: «Graziadun gezurrak kontatzea ez da erraza»
Euskal Telebistako artistarik eroena, «Konta ditzagun gezurrak» saioak ezagutarazi digu. Baina aurpegi asko ditu nafar honek: eskultorea, artzaina, pintorea... Haurren inguruan beti, etorkizuna beraiena dela sinetsiz eta horretarako lan egin nahian.
ARGIA. Kantuak dioen bezala, Arribetik ETBra datorren artista bat zara zu.
JUAN GORRITI. Kasualitatez izan da, ez ezazula pentsa. Jon Intxaustegi zuzendaria aspaldi ezagutu nuen, filme batean extra bezala nenbilela, eta berriro deitu zidan.
A. Gezurrak kontatzea artea al da?
J.G. Grazia baldin badu, tira. Haur programa denez, pixka bat barre eginaraztea da asmoa. Nik gidoilariak asmatutakoa esan besterik ez dut egiten, eta nahikoa lan da jada, nire euskara batua ez denez, askotan tomak errepikatu behar izaten ditugu-eta.
A. Zer da zailagoa eskultura, pintura, ala telebista aurkezle izatea?
J.G. Nire tailerrean lana gustura egiten dut. Betidanik aritu izan naiz honetan, bertan bizi izan bainaiz. Telebista ez da erraza. Behin eta berriro egin behar dituzu gauzak, baina esperientzia bezala oso majoa da.
A. Artzaina ere bazara. Artalde bihurria tokatu zaizu oraingoan.
J.G. Haurren mundua polita da. Haurrak diren bitartean behintzat. Badakigu guztiok gero hori eskolarekin aldatuz doala, baina bitartean oso gustura aritzen naiz beraiekin.
A. Bazenuen lehendik haurrekin esperientzia.
J.G. Bai, etxean baditut erakusketa batzuk, bertaratzen diren haurrek ezagut ditzaten Euskal Herriko zuhaitzak eta bertako ohiturak. Artzantza, baserria...
A. Azken aldian gehien marraztu duzun gauza zeure sinadura da.
J.G. Eta pixka bat lotsak ere izaten naiz. Ezezagunek ezagutzen nautelako, eta ezagunak saioaren inguruko gauzen inguruan hitz egitera etortzen zaizkidalako.
AMAGOIA IBAN
63

GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazGORRITI1
EgileezIBAN1Komunikabid