Ramon Zuiriarrain pintoreak San Telmo museoan erakusketa eskainiko du
Ramon Zuriarrain: «Barrutik ateratako natura islatzen dute nire koadroek»
ARGIA. Naturarekin lotura dute maiatzaren 31ra arte Donostiako San Telmo Museoan erakutsiko dituzun 41 koadro eta 18 marrazkiek.
RAMON ZURIARRAIN. Neurri batean bai, baina ikusi edo sumatzen duzuna margotu baino, barrutik ateratako natura islatzen dute nire koadroek. Baten bat duela bost urte margotu nuen, baina beste guztiak azken lau urteetan egindakoak dira. Hala ere, badago loturarik denen artean.
A. Margo abstraktua lantzen hasi zinen, figuratiboa ondoren, eta zure azken obrak ez dira ez abstraktuak ez figuratiboak.
R.Z. Ez ditut bereizten hain zehatz koadro edo epe horiek, beti dago jarraikortasunik egiten ari zaren lanen artean. Argi dago duela hamar urteko koadroak eta azken aldian margotu ditudanak ezberdinak direla, baina azken batean, gauza errealekin edo naturen iradokizunarekin lotura galtzen ez duen abstrakzioa da. Amets baten bitartez ikusitako obrak dira. Koadro batzuk ametsak bezala baitira. Urak edo gauaren argi indefinituak sor dezakeen sentipena, esate baterako. Ez da kolore konkretu bat, kolore ugari dauzka gauak bere baitan. Naturak baino, zenbait naturak sor ditzaketen sentipenak dira.
Joxi Goikoetxea
60
GaiezKulturaArteaPinturaErakusketak
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakURIARRAIN1
PertsonaiazURIARRAIN1
EgileezGOIKOETXEA7Kultura